Margaret Bourke-White

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Margaret Bourke-White
Margaret Bourke-White 1955.jpg
Bizitza
Izen osoa Margaret White
Jaiotza Bronx1904ko ekainaren 14a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Stamford (Connecticut)1971ko abuztuaren 27a (67 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna
Familia
Ezkontidea(k) Erskine Caldwell  (1939 -  1942)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Michigango Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Purdue Unibertsitatea
Cornell Unibertsitatea
Case Western Reserve University (en) Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria, gerra argazkilaria, fotokazetaria eta kazetaria
Jasotako sariak
IMDb nm1862642

Margaret Bourke-White (jaiotzez Margaret White, Bronx, New York, 1904ko ekainaren 14aStamford, Connecticut, 1971ko abuztuaren 27a) estatubatuar argazkilari eta argazkigintza dokumentalaria izan zen.

Bourke-White ezaguna da, Depresio Handiaren, Buchenwald kontzentrazio-eremutik bizirik atera zirenen eta Gandhiren gurpil birakariko irudi ikonikoei esker.

Horretaz gain, Life aldizkariaren, lehenengo artikuluko, azalean ageri zen argazkiaren (Fort Peck ur-jauzia) egilea, eta gerrako lehen emakume argazkilaria izateaz gain, borroka-misio batean laguntzeko baimena eman zitzaion lehen emakumea ere izan zen.

Parkinsonen gaixotasunagatik hil zen 1971an, gaixotasuna garatu eta zortzi urtera.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Bourke-White 1904ko ekainaren 14an jaio zen, New Yorkeko Bronx auzoan, jaoitzez Margaret White zen, baina 1927an bere amaren (Minnie Bourken) abizena hartu eta bere aitarenari (Joseph Whiteri) lotu zion.[1] Bourke-Whitek, aitarengandik perfekzioa ikasi zuen, eta amarengandik, norberaren hobekuntzarako desira paregabea.

Bound Brooken, New Jerseyn hazi eta Union Countyko Plainfield institutuan graduatu zen[2].

Gaztetan argazkigintzan zuen interesa, aitak kamerekiko zuen gogo biziak bultzatuta. Interesgarria izan arren, 1922an, herpetologia ikasketak hasi zituen Columbiako Unibertsitatean, argazkigintzan zuen interesa indartzeko, baina lehenengo seihilekoan utzi behar izan zuen, bere aitaren heriotzagatik. Unibertsitatez hainbat aldiz aldatu zen, Michigango Unibertsitatean, Purdueko Unibertsitatean (Indianan) eta Western Reseve Unibertsitatean (Cleveland, Ohion) ikasiz; azkenean, 1927an, Cornelleko Unibertsitatean graduatu zen arte-lizentziatura batekin, eta landa-kanpuseko argazki bat eskolako egunkarirako utziz.[3]


Bere lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura- eta merkataritza-argazki[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bourke-Whiten bezeroetako bat, Otis Steel Company izan zen. Otisen duen esperientzia adibide ona da, "Portrait of Myself" liburuan azaltzen duenez, Otiseko segurtasun-jendeak ez zioten utzi nahi argazkia ateratzen hainbat arrazoiengatik.

Lehenik eta behin, altzairuaren fabrikazioa defentsa-industria zelako, eta, beraz, segurtasun nazionala arriskuan ez zegoela jakin nahi zuten.

Bigarrenik, emakume bat zelako, eta egun haietan, jendeak galdetzen zuen, ea emakume batek eta haren argazki kamera delikatuak, gai ziren bero- eta arrisku-baldintza biziak jasateko. Azkenik baimena lortu zuen, baina orduan arazo teknikoak hasi ziren. Garai hartan, zuri-beltzeko filma, argi urdinarekiko sentikorra zen, beraz, edertasuna ikus zezaketen, baina argazkiak beltzak ateratzen ziren. Bourke-Whitek, arazoari aurre egiteko, argi zuria sortzen duen magnesiozko sugarrak erabiltzen hasi zen, horrela bere eszenak argitzea lortu zuen.

Argazki-kazetagintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Kentucky Flood", 1937ko otsaila

1929an, Bourke-Whitek, Fortune aldizkariko langileen argazkilari moduan lan egiten hasi zen, 1935 arte.

1930ean, sobietar industriaren argazkiak ateratzeko aukera izan zuen, eta mendebaldeko lehen argazkilaria izan zen.

1930eko hamarkadaren erdialdean, Bourke-Whitek, Dorothea Langek bezala, Dust Bowleko lehortearen biktimei argazkiak atera zizkien. Argazkiak, Life aldizkariaren 1937ko otsailaren 15eko edizioan argitaratu ziren, uholde beltzen biktimen argazki ospetsu bezala.

1936an, Life aldizkarirako, emakumezko lehen argazkilari gisa moduan kontratatu zuten. ainera, Fort Peck ur-jauziaren eraikitzeari buruzko argazkiak, Life aldizkariaren lehen alean (1936ko azaroaren 23an) aurkeztu ziren, azalean barne.

Langileen argazkilari bezala, 1940rarte lan egin zuen. 1941etik 1942ra lan bera egitera itzuli zen, eta 1945an berriro ere.

1957an, aldizkarietako argazkilari lana utzi zuen, eta erdi-erretiroan egon zen, baina, 1969an erretiratu zen.

Halaber, Europaratik ibilizen, Alemania, Austria eta Txekoslovakia nazismoaren azpian eta Errusia komunismoaren azpian nola zebilen erregistratzeko. Errusian zebilela, José Stalin argazkiratu zuen eta Stalinen ama ere.

Bigarren Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran, lehen emakume korrespontsal ezaguna izan zen, eta borroka-eremuetan lan egiten utzi zioten.

1945eko udazkenean suntsitutako Würzburg hiriaren barruko aireko argazkia, iparraldetik aterata.

1941ean, Sobietar Batasunera joan zen, Alemaniak ez erasotzeko ituna hautsi zuenean. Moskun, argazkilari atzerritar bakarra izan zen Alemaniako indarrek hiria inbaditu zutenean. Estatu Batuetako enbaxadan babesturik, hiriko bonbardaketak argazki kamerarekin harrapatuz.

Gerrak aurrera egin ahala, Ipar Afrikako Estatu Batuetako armadaren aireko indarrari esleitu zuten, ondoren, Italiako Estatu Batuetako armadari, eta jarraian, Alemaniari… Italian zegoela behin baino gehiagotan kritikatu zuten.

Lifeko langileek, 'Maggie Suntsiezina' deitzen zioten. Zeren eta, Mediterraneoan torpedoz torpedatu zutelako, Luftwaffek eraso egin ziolako, uharte artiko batean utzi zutelako, Moskun bonbardatu zutenean egon zelako eta Chesapeaketik erretiratu zutelako bere helikopteroa izutu zenean.[3]

1945eko udaberrian, Alemania kolapsatu batean zehar bidaiatu zuen, George S. Patton jeneralarekin. Buchenwald  kontzentrazio-eremu famatura iritsi zirenean, Bourke-Whitek, kamera bat erabiltzea ia lasaitasuna zela esan zuen.

Gerra amaitu eta ondoren, "Dear Fatherland, Rest Quietly" izeneko liburua idatzi zuen, gerran eta gerra ostean ikusi zuen basakeriari aurre egiten lagundu ziona.

Koreako gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koreako gerran Life-en argazkilari gisa aritu zen.

India-Pakistan zatiketa-biolentziaren grabazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bourke-White oso ongi ezagutzen zuten bai Indian bai Pakistanen, Bhimrao Ramji Ambedkar doktoreak Mumbain duen etxean egindako argazkiengatik. Argazki honen arrazoia, bere liburuaren hirugarren inpresioa bilatzea zen. Liburua 1940ko abenduan argitaratu zuten, “Thoughts on Pakistan” izenburuarekin (liburua 1946an berrargitaratu zen, “India's What Political” izenburupean).

Bhimrao Ramji Ambedkar doktoreari egindako argazkiak, LIFE aldizkariaren azalean argitaratu ziren. Halaber, M. K. Gandhiri haren gurpil birakariarekin eta Pakistanen fundatzaileari, Mohammed Ali Jinnahri, aulki batean bertikalki jarrita argazkiak atera zizkien.[4]

Indiaren eta Pakistanen independentzia eta partizioan lehertu zen indarkeriaren "kronika eraginkorrenetako bat" ere izan zen. Somini Sengupezen arabera, "gut-wrenching, and staring at them, you glimpse the photographer's undaunted desire to stare down horror." ataleko argazkiak ziren.

Bourke-Whitek, heriotzez betetako kaleak grabatu zituen, bertan begiak irekita zituzten hildako biktimak eta begi hutseko errefuxiatuak ageri ziren. Argazki hauek, Bourke-Whitek Buchenwald kontzentrazioko argazkiak hartu eta bi urtera atera zituen.

Bourke-Whitek ateratako partizio-indarkeriari buruzko hirurogeita sei argazki Khushwant Singhen 1956ko “Train to Pakistan” eleberriaren 2006ko edizioan sartu ziren. Berrargitalpenari dagokionez, liburuko argazki asko Delhiko "Khan Market zentro komertzialean" erakutsi ziren.

Bourke-Whitek, une egokian toki egokian egoteko gaitasuna zuen; Mohandas K. Gandhi elkarrizketatu eta argazkia egin zion 1948an hil baino ordu batzuk lehenago. Alfred Eisenstaedt, lagun eta lankidea, esan zuen bere indarguneetako bat esleipenik ez zegoela eta beretzat garrantzitsua ez zen argazkirik ez zegoela. Gainera, Life aldizkarian lehen argazki-laborategian hasi zen lanean.

Hurrengo urteak eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an, Bourke-Whitek Parkinsonen gaixotasunaren lehen sintomak garatu zituen. Bere lan-ibilbidea mantsotu behar izan zuen paralisiaren aurka borrokatzeko. 1959an eta 1961ean, zenbait lan egin zituen bere izaera tratatzeko, dardarak amaitu baitzituen, baina bere diskurtsoan eragina izan zuen.

Bourke-Whitek autobiografia bat idatzi zuen, “Portrait of Myself” izenburuarekin. 1963an argitaratu zen, eta arrakasta handia izan zuen salmentan, baina gero eta gaixo eta bakartuago zegoen etxean.

1971n, Stamford ospitalean hil zen, Parkinsonen gaixotasunagatik.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eyes on Russia (1931)
  • You Have Seen Their Faces (1937; with Erskine Caldwell)
  • North of the Danube (1939; with Erskine Caldwell)
  • Shooting the Russian War (1942)
  • They Called it "Purple Heart Valley" (1944)
  • Halfway to Freedom; a report on the new India (1949)
  • Interview with India,(1950)
  • Portrait of Myself. Simon Schuster. (1963).
  • Dear Fatherland, Rest Quietly (1946)
  • The Taste of War (selections from her writings edited by Jonathon Silverman)
  • Say, Is This the USA? (Republished 1977)
  • The Photographs of Margaret Bourke-White

Jasotako Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Honorary Doctorate: Rutgers University, 1948
  • Honorary Doctorate: University of Michigan (Ann Arbor), 1951
  • Achievement Award: US Camera, 1963
  • Honor Roll Award: American Society of Magazine Photographers, 1964

1990ean, Emakumearen Ospearen Areto Nazionalean sartu zuten. 1992an Emakumearen Historiaren Hileko Ogibidesari izendatu zuten, eta 1994an berriro, Emakumearen Historiaren Proiektu Nazionalak.

Biografiak eta argazki-bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Margaret Bourke-White: Photography of Design, 19271936
  • Margaret Bourke-White
  • Margaret Bourke-White: Photographer
  • Margaret Bourke-White: Adventurous Photographer
  • Power and Paper, Margaret Bourke-White: Modernity and the Documentary Mode
  • Margaret Bourke-White: A Biography by Vickie Goldberg (Harper & Row: 1986)
  • Bourke-White: A Retrospective, Collected and Circulated by the International Center of Photography, New York. Exhibition, 1988
  • Margaret Bourke-White: Twenty Parachutes, Nazraeli Press, 2002
  • Margaret Bourke-White: The Early Work, 19221930 Selected, with an essay by Ronald E. Ostman and Harry Littel (David E Godine 2005)
  • For the World to See: The Life of Margaret Bourke-White by Jonathan Silverman
  • Down North: John Buchan and Margaret Bourke-White on the Mackenzie by John Brinckman
  • Witness to Life and Freedom: Margaret Bourke-White in India & Pakistan by Pramod Kapoor (Roli & Janssen 2010)

Ondareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketa nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • John Becker Gallery, New York: 1931 (Photographs by Three Americans, with Ralph Steiner and Walker Evans)
  • Museum of Modern Art, New York:1949 (Six Women Photographers, 1951 (Memorable Life Photographs))
  • Annual Exhibition of Advertising Art, New York: 1931 (with Anton Bruehl; art works by others)
  • Little Carnegie Playhouse, New York: 1932
  • Rockefeller Center, New York: 1932
  • Art Institute of Chicago: 1956
  • Syracuse University, NY: 1966
  • Carl Siembab Gallery, Boston: 1971
  • Witkin Gallery, New York: 1971
  • Andrew Dickson White Museum of Art, Cornell University, Ithaca: 1972 (retrospective)

Bilduma publikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Sánchez, Fernando. (2019-01-17). «Margaret Bourke White, la madre del fotoperiodismo» Xataka Foto . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  2. «Magaret Bourke White» web.archive.org 2006-09-12 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  3. a b «Margaret Bourke-White | Biography» GALLERY M . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  4. Kapoor, Pramod.. (2010). Witness to life and freedom : Margaret Bourke-White in India & Pakistan. Lustre Press, Roli Books ISBN 978-81-7436-699-3 PMC 705715340 . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  5. «Collections – Searchable Art Museum» sam.nmartmuseum.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]