Edukira joan

Margaret Busby

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Busby

(2019)
Ahotsa
Booker Prize judge (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAkkra, 1944ko urriaren 11 (81 urte)
Herrialdea Ghana
BizilekuaErresuma Batua
Talde etnikoaAfrican people (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Lionel Grigson
Familia
Hezkuntza
HeziketaBedford College
Hezkuntza-mailagradua
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakautorea, idazlea, kazetaria, editorea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak
KidetzaAlpha Kappa Alpha
Society of Young Publishers (en) Itzuli
Women in Publishing (en) Itzuli
Pan African Writers' Association (en) Itzuli

 

Margaret Yvonne Busby, CBE, Hon. FRSL (Accra, orain Ghana, 1944), Nana Akua Ackon izenez ere ezaguna, Ghanan jaiotako argitaratzaile, editore, idazle eta hedatzailea da, Erresuma Batuan bizi dena. Britainia Handiko argitaletxerik gazteena izan zen, baita Erresuma Batuko lehen emakumezko liburu-argitaratzaile beltza ere, 1960ko hamarkadan Clive Allison-ekin batera Londres-en egoitza zuen Allison and Busby (A & B) argitaletxea sortu zuenean. Daughters of Africa [Afrikako alabak] (1992) antologia editatu zuen, eta 2019an jarraipena izan zuen New Daughters of Africa. [Afrikako alaba berriak]. Royal Society of Literature elkartearen Benson Domina jaso zuen. 2020an, "100 Britoi Beltz Handietako" bat bozkatu zuten. 2021ean, London Book Fair Lifetime Achievement Award [Londres-eko liburu azokako bizitza osoko lorpenaren] saria jaso zuen. 2023an, Busby English PENeko [Luma ingelesa] presidente izendatu zuten.

Hezkuntza eta haurtzaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Yvonne Busby 1944an jaio zen[1], Accran, Gold Coast-en (gaur egungo Ghana). Bere gurasoak George Busby doktorea eta Sarah Busby andrea (Christian jaiotzaz) ziren, biek Karibearekin lotura familiarrak zituztenak, bereziki Trinidad, Barbados eta Dominika-rekin. Barbados-en jaiotako bere aita, Busby doktorea (18991980)[2] George Padmore Kwame Nkrumahren aholkulariaren bizitza osoko laguna izan zen eta Trinidad-en eskolatu zen C. L. R. James-ekin Queen's Royal College-n, Island [Ugarte] beka irabaziz. Horri esker, Britainia Handira joan zen medikuntza ikastera, 1919an. Edinburgh-eko Unibertsitatean ikasketak hasi ondoren, George Busby Dublin-go University College-ra joan zen bere mediku ikasketak osatzera, eta gero Londres-ko Walthamstow-n (non bere omenezko plaka urdin bat dagoen) mediku gisa praktikatu zuen, 1929an Gold Coast-en kokatzeko lekualdatu aurretik. Bere amaren ildoaren bidez, Moira Stuart BBCko berriemalearen lehengusua da. Aitona Dominika-n jaiotako George James Christian (18691940) izan zen, Lehen Konferentzia Panafrikarreko delegatua, Londres-en, 1900ean, 1902an Urrezko Kostara migratu zuena.

Gurasoek hiru seme-alabak Ingalaterran heztera bidali zituzten, Busby-k bost urte zituenean. Bere ahizpa eta biak Lake District-eko eskola batean izan ziren lehenengo, eta ondoren Charters Towers School barnetegian, Bexhill-on-Sea-n, Sussex-en.[3] Han O-mailak gainditu ondoren, 14 urterekin, Busby-k eskola utzi zuen 15 urterekin,[4] Ghanara itzuli zen eta 16 urterekin A-mailak hartu zituen, gero urtebete eman zuen Cambridge-ko unibertsitate batean, unibertsitatean gazteegi ez hasteko. 17 urte zituenetik, ingelesa ikasi zuen Bedford College-n, Londresko Unibertsitatean,[3] eta unibertsitateko literatura-aldizkaria editatu zuen, baita bere poesia argitaratu ere. BA Honours graduarekin graduatu zen, 20 urterekin. Lionel Grigson (1942-1994) jazz musikari eta hezitzaile britainiarrarekin ezkonduta egon zen.

Argitalpen-karrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatean zegoela, Clive Allison negozio-kidea izango zena ezagutu zuen Bayswater Road-eko festa batean, eta argitalpen-enpresa bat sortzea erabaki zuten. Graduatu ondoren, Busbyk Cresset Press-en lan egin zuen laburki – Barrie Taldearen parte –, Allison eta Busby (A & B) ezartzen zituen bitartean, zeinaren lehen liburuak 1967an[3] argitaratu ziren, garai hartako argitaletxerik gazteena bihurtuz, baita Erresuma Batuko lehen emakume liburu argitaratzaile afrikarra ere – lorpen hori baloratu du esanez:

" nahikoa erraza da lehena izatea, bakoitzak zerbait probatu dezakegu eta X, Y edo Z egiten duen lehen emakume afrikarra izan gaitezke. Baina, merezi duen zerbait bada, ez duzu bakarra izan nahi. espero dut, nola edo hala, norbait inspiratu ahal izatea egin dudana egiteko, baina nire akatsetatik ikasi eta egin dudana baino hobeto egiteko"

Allison eta Busby-ren zuzendari editoriala izan zen 20 urtez, eta egile aipagarri asko argitaratu zituen, besteak beste, Sam Greenlee (The Spook Who Sat by the Door [ Ate ondoan ezertzen zen mamua] liburuaren egilea, A & B-k argitaratutako lehen eleberria, 1969an), C. L. R. James, Buchi Emecheta, Chester Himes, George Lamming, Roy Heath, Ishmael Reed, John Edgar Wideman, Nuruddin Farah, Rosa Guy, Val Wilmer, Colin MacInnes, H. Rap Brown, Julius Lester, Geoffrey Grigson, Edward Blishen, Dermot Healy, Adrian Mitchell, Matthew Sweeney, Jill Murphy, Christine Qunta, Michael Horovitz, Alexandra Kollontai, Gordon Williams, Alan Burns, Carlos Moore, Michèle Roberts, Molefe Pheto, Arthur Maimane, Maurice Nyagumbo, Giles Gordon, Claire Rayner, Clive Sinclair, Mineke Schipper, Chris Searle, Richard Stark, James Ellroy, Hunter S. Thompson, Margaret Thomson Davis, B. Traven, Alexis Lykiard, Tom Mallin, Jack Trevor Story, Michael Moorcock, Mervyn Peake, John Clute, Julian Savarin, Ralph de Boissière, Andrew Salkey, Harriet E. Wilson,eta Miyamoto Musashi[3]

Ondoren, Busby Earthscan argitaletxeko zuzendari editoriala izan zen (Han Suyin, Frantz Fanon, Albert Memmi, René Dumont, Carolina Maria de Jesus eta beste batzuen tituluak argitaratuz), editore, idazle eta kritikari gisa freelance karrera egin aurretik, 1990eko hamarkadaren hasieratik.

Idazketa, edizioa eta emisioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kazetari gisa, The Guardian egunkarian idatzi du (batez ere, liburuen kritikak edota obituarioak, Jessica Huntley, Buzz Johnson, Jayne Cortez, Jan Carew, Rosa Guy, Gwendolyn Brooks, June Jordan, Toni Cade Bambara, Florynce Kennedy, Barry Reckord, Frank Crichlow, Connie Mark, Glenn Thompson, August Wilson, Pearl Connor-Mogotsi, Geraldine Connor, Binyavanga Wainaina, bell hooks eta Biyi Bandele bezalako artista eta aktibistetarako).The Observer, The Independent,[5] The Sunday Times,The New Statesman, eta beste leku batzuetan bai prentsa orokorrean eta aldizkari berezietan.

Hamish Hamilton-ek Busby-k bildutako idatzien bilduma argitaratuko du, Part of the Story: Writings from Half a Century [Istorioaren atala: mende erdiko idatziak] izenburupean, 2026an.

Afikako alabak (1992) eta Afrikako alaba berriak (2019)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busby-kDaughters of Africa: An International Anthology of Words and Writings by Women of African Descent from the Ancient Egyptian to the Present [Jatorri afrikarreko emakumeen hitzen eta idatzien nazioarteko antologia, antzinako egiptoeratik gaur egunera arte] (Londres: lurtmuturra, 1992) bildu zuen, Black Enterprise-k "mugarri" gisa deskribatua, 200 emakumek baino gehiagok genero sorta batean egindako ekarpenak biltzen dituena. Argitalpenari buruz oso berrikusia, gaur egun "Afrikako literaturaren matriarkek" egindako lana biltzen du. "Afrikako" idazketan aitzindariak izan ziren, non ez ziren soilik beren familiei, komunitateei eta herrialdeei buruzko istorioak idazten ari, baizik eta Afrikako historia literarioan eta Afrikako historiografian ere idazten ari ziren. Emakume ipuin-kontalarientzako espazioa aldarrikatzen zuten, modu idatzian, eta, nolabait, emakumearen rola berreskuratzen zuten, Afrikako gizarte askoren narrazioen sortzaile eta eramaile gisa, kontaketa saio tradizionala emakumeen domeinua zela kontuan hartuta"

Busby-k 2019ko jarraipen-liburu bat editatu zuen, New Daughters of Africa: An International Anthology of Writing by Women of African Descent: izenekoa (Erresuma Batuko Myriad Editions argitaletxeak argitaratu zuen lehen aldiz), Afrikako diaspora osoko beste 200 idazle gehiagorekin.[5][6][7]The Irish Times -eko berrikusle batek honako hau aipatu zuen:

"Batzuetan antologia bat behar duzu eskualde edo pertsona-talde jakin baten artean idazteko aniztasuna, indarra eta ñabardura gogorarazteko. Afrikako Alaba Berriak ezinbestekoa da, historian zehar afrikar ahotsak isilduak edo gutxituak izan direlako, eta emakumeen ahotsak are gehiago"

2019ko antologiarekin lotuta, Margaret Busby New Daughters of Africa Award saria" iragarri zuen argitaletxeak, SOASekin elkartuta, Londres-eko Unibertsitatea, emakume afrikar ikasle bati mesede egiteko, Londres-eko International Students House-n matrikula eta ostatua estaliz. Saria jaso zuen lehena Idza Luhumyo ikasle kenyarra izan zen, 2020ko udazkenean hasi zuen bere ikastkurtsoa, eta 2022ko Caine Prize for African Writing Idazkeraren Caine Saria] irabaztera igaro zen.

Beste liburu batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busby-k hainbat liburutan parte hartu du, besteak beste, Colours of a New Day: Writing for South Africa [Egun berri baten koloreak: Hego Afrikarentzako idatzia] (argitaratzaileak Sarah LeFanu eta Stephen Hayward, 1990) eta Mothers: Reflections by Daughters [Amak: Alaben hausnarketak] (arg. Joanna Goldsworthy, 1995), IC3: The Penguin Book of New Black Writing in Britain [Idazketa beltz berria bretainan] (arg. Kadija Sesay eta Courttia Newland, 2000), Why 2K? Anthology for a New Era [Zergatik 2k? Aro berrirako antologia] (2000), The Legacy of Efua Sutherland [Efua Sutherland-en legatua] (2007), Essays in Honour of Ama Ata Aidoo at 70 [Ama Ata Aidooren omenezko saiakerak 70-ekin] (2012), 99 words [99 hitz] (arg. Liz Gray, 2011)[8], Black British Perspectives: A Series of Conversations on Black Art Forms [Britainiar beltzen iritziak: Arte beltzeko formei buruzko elkarrizketa sorta](arg. Kadija Sesay, 2011), James Barnor: Ever Young [Beti gazte] (2015), If I Could Tell You Just One Thing...: Encounters with Famous People and Their Most Valuable Advice [Gauza bat ahal ba nizun kontatu...: pertsona ospetsuekin topaketak eta haien aholku baliotsuenak] (Richard Reed,-en eskutik, 2016), Slay in Your Lane: The Black Girl Bible</a> ["Slay in your lane" hitzak esan nahi du zure bidean arreta jartzea, zure eremuan nabarmentzea eta zure arrakastaren definizioan benetakotasunez bizitzea, besteen itxaropenekin edo bideekin distraitu beharrean, askotan emakume beltzek eta haientzat berariaz erabiliak gizartearen erronketan nabigatzeko eta beren arrakastaren bertsioa definituz aurrera egiteko. Esaldi ahalduntzailea da: neska beltzaren biblia] (Elizabeth Uviebinené eta Yomi Adegoke egileen eskutik, 2018) , eta Chris Fite-Wassilak's The Artist in Time [Sasiozko artista](2020).

2014an, Busby Ishmahil Blagrove-rekin batera Carnival: A Photographic and Testimonial History of the Notting Hill Carnival [Ihauteriak: Notting Hill-go ihauteriaren historia grafikoa eta lekukotasunekoa] argitaratu zuen. Sarrera edo hitzaurreak idatzi dituen beste liburu batzuen artean, Bessie Head-en A Question of Power [Indarraren gai bat] liburuaren Penguin Modern Classics edizioa,Emerging Perspectives on Buchi Emecheta [Buchi Emechetari buruzko ikuspegi emergenteak] (arg. Marie Umeh, 1996), Beyond Words:South African Poetics [Hitzak baina harago: Hegoafrikako poetika] ), eta Raymond Antrobus-en[8] To Sweeten Bitter [Mikatza goxatzeko](2017). Darcus Hower-ekin batera, Busby-k C.L.R. James's 80th Birthday Lectures [C.L.R. James-aren 80. urteurrenaren hitzaldiak] (Race Today Publications, 1984), eta Beverley Mason FRSAren koeditorea da No Colour Bar: Black British Art in Action 1960-1990ean [Arte beltz britainiarra martxan], Guildhall Art Gallery-n egindako No Colour Bar 20152016 erakusketatik sortutako 2018ko argitalpena. 2023ko Empire Windrush: Reflections on 75 Years & More of the Black British Experience [Beltz britainiar esperientziari buruzko 75 urteko eta gehiagoko hausnarketak] liburuak, Onyekachi Wambu-k editatuak, Busby-ren hitzaurrea dakar, Gus John-en Blazing Trails [Bide piztuak] (2023) lanak egiten duen bezala.

Busby 2019ko Get Up, Stand Up Now: Generation of Black Creative Pioneers [Altzatu, zutundu orain: Aintzindari sortzaile beltzen belaunaldia],erakusketa handiko parte-hartzaile nabarmena izan zen Somerset House-n, eta katalogoko sarrera-saiakera bat egin zuen, baita ekitaldi elkartuetan parte hartu ere. 2024an, Inner Worlds, Outer Journey - Ablade Glover At 90 [Barne munduak, kanpoko bidaia- Ablade Glover 90 urteekin] (October Gallery, Londres) erakusketarako katalogoko sarrera-saiakera bat ere egin zuen.

Firespitter: The Collected Poems of Jayne Cortez [Su-botatzailea: Jayne Cortez-en poema bilduak](Nightboat Books, 2025) liburuaren editorea da Busby, eta sarrera bat idatzi zuen horretarako.[5]

Irrati-difusioa eta dramatizazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busby-k irrati eta telebistarako lan egin ohi du 1960ko hamarkadaren amaieratik, London Line magazin-programa aurkeztu Central Office of Information[Informazio bulego nagusirako], baita Break For Women [Atsedenaldia emakumeentzat] ere BBC African Service-n, eta geroago Talking Africa [Afrika hizketan] Spectrum Radio-n, Kaleidoscope, Front Row, Open Book, Woman's Hour, , eta Democracy Now-n (AEB).

BBC Irratirako bere abigazio eta dramatizazioen artean C. L. R. James, Jean Rhys, Wole Soyinka, Timothy Mo, Sam Selvon,[5] Walter Mosley,[8] Henry Louis Gates,[9] Lawrence Scott eta Simi Bedford-en liburuak daude. Busby-ren antzezlana, C. L. R. James-en eleberrian oinarritua, eta Pam Fraser Solomon-ek ekoitzia[2], 1998an eman zen lehen aldiz BBC Radio 4n, 1999an "Race in the Media Award" (RIMA)[10] Arraza Berdintasunerako Batzorde bat irabaziz. 2003ko urrian, BBC Radio 4ko Woman's Hour saioak Busby-ren bost ataleko Yaa Asantewaa telesaila eman zuen, hau ere Fraser Solomon-ek zuzendua.[11]

Busby Penumbra Productions ekoiztetxe independenteko kidea izan zen, beste kide batzuekin, besteak beste, Horace Ové, H. O. Nazareth, Farrukh Dhondy, Mustapha Matura, Michael Abbensetts eta Lindsay Barrett, eta haien proiektuen artean C. L. R. Jamesen 1980ko hamarkadako hitzaldietan oinarritutako film sorta bat zegoen.

Antzerkirako idatzi zituen, besteak beste, Sankofa (1999), Yaa Asantewaa – Warrior Queen [Gudari erregina] (Erresuma Batua/Ghana, 20012002), Geraldine Connor-ek zuzendua, eta An African Cargo [Karga afrikar bat] (Zong massacre Zong sarraskiari buruzkoa), Felix Cross-ek zuzendua Nitrobeat-entzat eta 2007an Greenwich_Theatre" -n taularatua, 1807ko Esklabo Merkataritzaren Legearen bigarren mendeurrena markatzen duten ekitaldien artean. Antzerkigile gisa egindako lanak ezaugarri hauek izan ditu: "Mendebaldeko historiografiak baztertutako gertaerak eta pertsonak berreskuratzea, Afrikako performance tradizio indigenak zentratzea, eta Afrikako heroismoa (Yaa Asantewa) eta zurien esku dagoen Afrikako sufrimendua nabarmentzea"

Kantu letragilea ere izan zen Busby, Norma Winstone: abeslariak aitortua.[8]

2014an, Maya Angelou hil ondoren, Busby-k omenaldi handi bat idatzi zuen, Maya Angelou: A Celebration [Ospakizuna] izenekoa, urriaren 5ean "Royal Festival Hall" -en egin zena, Southbank Centre-ko Londresko Literatura Jaialdian; Southbank CentrePaulette Randall-ek zuzendua, eta Jon Snow eta Moira Stuartburu zirela, ospakizunean Adjoa Andoh, Angel_Coulby" Chiwetel_Ejiofor, Nicola Hughes</a>, Ella Odedina, NITROvox , eta Roderick Williams and Ayanna Witter-Johnson artistek egindako ekarpenak bildu ziren.

2021eko ekainean, Busby BBC Radio 4ko Desert Island Discs -en agertu zen, bere musika-aukerekin, besteak beste, Youssou N'Dour eta Neneh Cherry-ren "7 Seconds", David Rudder</a>-en "Haiti I Am Sorry", Nina Simone-eren "My Baby Just Cares for Me", Dizzy Gillespie-ren, Sonny Rollins eta Sonny Stitt -en "On the Sunny Side of the Street" eta Stevie Wonder-en "Visions"-

Aktibismo literarioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etengabe lan egin du argitalpen-industriaren barruan aniztasunaren alde, 1984an New Statesman-en idatzitako artikulu batean:

"Nahikoa al da gutxiengo etnikoen presentzia islatzen duten liburuen eskaera bati erantzutea, maila guztietan haien inplikazioa aktiboki bultzatzen ez duen sistema bat betikotzen den bitartean?

Errealitatea da komunitate horiek kontuan hartuta ustez ekoitzitako liburuen agerpena eta zirkulazioa nagusi den komunitate zuriak (gizonezkoak), ikastetxeak, liburutegiak, liburu-dendak eta argitaletxeak kontrolatzen dituenak, baimenduko duenaren araberakoa izaten dela" 1980ko hamarkadan, Greater Access to Publishing (GAP) [Argitaratzera harrera nagusia] erakundearen sortzaileetako bat izan zen, eta britainiar argitalpenetan beltzen ordezkaritza handitzeko kanpainetan parte hartu zuen. Arraza anitzeko talde honetako beste kide batzuk, 1987ko azaroan biltzarra egin zutenak bereziki argitalpena emakume beltzen aukera gisa nabarmentzeko, Lennie Goodings, Maggie Scott, Ros de Lanerolle, Yvonne Collymore, Paula Kahn, Toks Williams, Kothai Christie, eta Jacqui Roach izan ziren. Busby Independent Black Publishers (IBP) [Argitaletxe beltz independenteak] elkartearen patroia izan zen, Verna Wilkins[5] buru zuen merkataritza elkartea. IBPren helburua, Busby-k aipatzen zuen bezala, "argitaletxe beltz aurrerakoiek ekimenak partekatzeko, elkarrekiko indarguneak maximizatzeko eta zailtasun komunak identifikatzeko foro bat eskaintzea zen, liburuen merkataritzan eta argitalpen-industria zabalagoan eragin eraginkorragoa izateko", eta 2007an Londres-ko Liburu Azokan IBPren stand bateratu batek Bogle-L'Ouverture Press, Tamarind Books, the X Press, Ayebia Clarke Publishing, Joan Anim-Addo-ren Mango Publishing eta beste batzuk argitaratutako liburuak erakutsi zituen. 2012an Tricia Wombell-ekin egindako elkarrizketa batean, Busby-k esan zuen:

"Garrantzitsua da gure sortzaile beltz askoren lorpenak dokumentatzea eta ospatzea (...), historiatik kanpo idatzita gera ez daitezen, soilik haien garrantzia korronte nagusiak aitortu ez duelako."

2010eko abuztuan, Western Cape Unibertsitatean, hitzaldi bat eman zuen Dulcie September (1935-1988) ekintzaile politiko hegoafrikarraren oroimenez.

Busby literatur jaialdi eta hitzaldi ugaritan parte hartu du nazioartean –1993an, Liburu Beltz Erradikalen eta Hirugarren Munduko Liburuen Nazioarteko Azokan[5] eman zuen hasierako hitzaldia–, eta Toni Morrison, Maya Angelou, Ama Ata Aidoo, Wole Soyinka, Nawal El Saadawi, Ngugi wa Thiong'o eta beste hainbat idazle aipaturi elkarrizketa egin die eta haiekin "solasean" aritu da. eta Ben OkriBen Okri.

Busby 2020ko Booker Sariko epaileen presidente izendatu zuten, paneleko beste kide batzuk Lee Child, Sameer Rahim, Lemn Sissay, Emily Wilson[6] barne. Aurretik, beste hainbat literatur lehiaketa epaitu ditu Busby-k, besteak beste, Afrikako Idazkeraren Caine Saria, Orange Saria, Atzerriko Fikzio Independentearen Saria, Wasafiri Idazketa Berriaren Saria, Karibeko Literaturako OCM Bocas Saria, Commonwealth Book Saria (2012an epaileen presidente izan zen harengatik, irabazlea Shehan Karunatilaka izan zenean), Afrikako Literatura Jaialdiaren Afrikako Wole Soyinka Saria (2018ko epaileen katedra)[12]. 2021ean, British Book Awardseko Trade kategorian epaile gisa aritu zen, eta 2022an PEN Pinter saria epaitu zuen Ruth Borthwick eta Daniel Hahn-ekin batera.[13]

Beste kultura-erakunde batzuetako kontseiluetan edo aholkularitza-postuetan aritu da, besteak beste, Drum Arts Centre (1973an Cy Grant-ek batera sortua), The Africa Centre, London, English PEN, Royal Literary Fund, African & Caribbean Music Circuit, Hackney Empire antzokia, Afrikako Emakume Idazleen Erakundea[5], Etisalat Prize for Literature (mezenas gisa, Ama Ata Aidoo, Dele Olojede, Ellah Allfrey, Kole Omotoso and Zakes Mda,[8] -ekin batera) Nubian Jak Community Trust, and Wasafirialdizkaria. Gaur egun, Tomorrow's Warriors jazz irakaskuntzako erakundearen konfiantzakoa da, eta SI Leeds Literatur Sariaren enbaxadore sariduna. Friends of the Huntley Archives at London Metropolitan Archives (FHALMA) fundazioko patronoa da, Jessica Huntley eta Eric Huntley-ren artxiboko ondarearen gaineko fundazio ongilea, Bogle-L'Ouverture Publications argitaletxearen sortzaileetako bat.

2022ko abuztuan, Busby-k Berlin-go Liburu Afrikarren Jaialdia zuzendu zuen (Lidumalingani Mqombothik komisariatu zuen "Yesterday. Today. Tomorrow"[Atzo. Gaur. Bihar], hitzaldi nagusia eginez.[5][8][7]

2024ko martxoan, Johannesburg-eko Emakume Idazleen Jaialdiaren inaugurazioan eman zuen hitzaldi nagusia, Barbara Masekela-k sortua, eta Johannesburgeko Unibertsitateko Ikasketa Aurreratuen Johannesburgoko Institutuak aterpetua, "Amak eta alabak: belaunaldien arteko elkarrizketa" gaiari buruzkoa zena. Hilabete berean, Durbaneko (Hegoafrika) Idazle Jaialdiaren 27. aldian ere parte hartu zuen.

Eragina eta aitortza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, emakumeen boto-eskubidearen 100. urteurrena ospatzeko, The Voice[Ahotsa] egunkariak Margaret Busby zerrendatu zuen –Kathleen Wrasama, Olive Morris, Connie Mark, Fanny Eaton, Diane Abbott, Lilian Bader, and Mary Seacole-ren ondoan– Britainia Handiaren garapenean lagundu duten zortzi emakume beltzen artean. Kathleen Wrasama, Olive Morris, Connie Mark, Fanny Eaton, Diane Abbott, Lilian Bader, and Mary Seacole Bustle Busby Mary Prince, Claudia Jones, Evelyn Dove, Olive Morris, Olivette Otele, and Shirley Thompson-ekin batera "2019an etxeko izenak izatea merezi duten 7 emakume britainiar beltz historian zehar" zerrendan sartu zuen. Busby Evening Standard-ek ere izendatu zuen 14 "Inspirational black British women through history" [Britainia Handiko emakume beltz inspiratzaileak historian zehar] (Mary Seacole, Claudia Jones, Adelaide Halll, Olive Morris, Joan Armatrading, Tessa Sanderson, Doreen Lawrence, Maggie Aderin-Pocock, Sharon White, Malorie Blackman, Diane Abbott, Zadie Smith and Connie Mark aktoreekin batera).

2018an, halaber, Londresko Unibertsitateak antolatutako 150 "Emakume Protagonista"ren artean egon zen, 1868an Erresuma Batuan emakumeek goi-mailako hezkuntza eskuratu zutenetik 150 urte igaro zirela ospatzeko, eta Rights for Women: London's Pioneers in their Own Words [Emakumeentzat eskubideak: Londres-eko aintzindariak haien hitzetan] erakusketan aurkeztu zuen, Senatuaren Etxeko Liburutegian, 2018ko uztailaren 16tik abenduaren 15era.

2019ko uztailean, Africa Writes Lifetime Achievement Award [Afrika idatzien bizi guztiko lorpen] inaugurazio-saria eman zioten, Afrikako Errege Elkartearen urteko asteburu literarioan British Library-n eman zioten Ade Solankek eta Diane Abbott-ek, Busby-ren Afrikako Alaba Berriak antologia ospatzen duen jaialdiaren titular ekitaldiaren barruan.

Busby sarritan aipatzen da Erresuma Batuko[5] argitaletxe beltzen historian aitzindari gisa, eta "bide-erakusle" gisa aitortzen dute liburuen industria eta ekoizpena anitzagoa izan zedin lanean haren urratsak jarraitu zituztenek, besteak beste, Bibi Bakare-Yusuf-ek (Cassava Republic Press fundatzeaz hitz egitean honako hau esan zuen: "Margaret Busby, Allison & Busby-ren sortzaileetako bat, gure gida izan ziren argitalpenean figura inspiratzaileak"), Ellah Wakatama Allfrey-ek, Valerie Brandes-ek Jacaranda Books-ekoa Sharmaine Lovegrove Dialogue Books-ekoa, and Aki Schilz The Literary Consultancy-koa..

UK Black History Month [EB-ko beltzen historia hilabetean] 2019 hilabetean, Zadie Smith-ek esan zuen:

Busby "azken 50 urteetan arte beltzen animatzaile, bultzatzaile, antolatzaile, defendatzaile eta ospatzaile izan dela, teilatuetatik gutaz oihukatuz, baita atzera ere jende gutxiri entzutea axola zitzaionean. "Ahal dugu, berak egin zuelako" topikoa da, baina Margareten kasuan egia da, eta ez gehiegikeria. Erresuma Batuko argitaletxeen eta arteen estalduraren paisaia aldatzen lagundu zuen eta hainbeste artista beltz britainiarrek zorra dute. Badakit baietz"

Afua Hirschek honela deskribatu zuen Busbyren eragina bere karreran:

"Nire ahots propioa aurkitu nahian dabilen emakume beltza denez, [Margaret] etengabe interesatu da, solidarioa eta gogotsua izan da ni bezalako belaunaldi bati gure lekua eta idazketaren bidez aldaketa egiteko dugun gaitasuna aurkitzen laguntzeko"

Busby 2020ko 100 Bretainia Beltz Handien zerrendan izendatu zuten, publikoak bozkatua eta 400 urteko irismenarekin.

2021eko maiatzean, 2021eko London Book Fair Lifetime Achievement Award [Londres-eko liburu azokaren bizi guztiko lorpen] sariaren hartzaile gisa iragarri zen, eta Bernardine Evaristok eman zion irailean The Hurlingham Club-en.

Busby Britainiar Inperioaren Ordenako (CBE) komandante izendatu zuten 2021eko Urtebetetze Ohoreetan, argitaratzeko zerbitzuengatik.

"Beno, badakit ez naizela zerutik erori; horrelako sariren bat eskaintzen didaten bakoitzean, nire onarpena ere bada naizena egin nauten guztien eta bidean lankide izan ditudan guztien izenean eta aintzatespenean, eta, beraz, pozik partekatzen dut aintzatespen hau beste askorekin, merezi baitute ohore bera jasotzea hainbat eta hainbat lan-esparrutan bikaintasuna laguntzeagatik"

Hainbat ohorezko titulu jaso ditu, besteak beste, Open University, SOAS, eta Royal Holloway, non aitorpena 2021eko ekainean egin zen, Lavinia Greenlaw[8] irakasleak emandako orazioarekin. 2022ko ekainean, Busby-k University of ExeterExeter-eko Unibertsitateko ohorezko doktoretza ere jaso zuen.[7]

2023ko apirilean, Busby English PENeko presidente izendatu zuten, eta Philippe Sands ordezkatu zuen karguan.

Ohoreak eta sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1970: Argitatzaile gazteen elkartearen saria.
  • 1977: Mayotte Magnus erakusketan agertu zen Women, emakume britainiar nabarmenen argazkiak, Londresko National Portrait Gallery-n, 2018an Illuminating Women [emakume argitzaileak] gisa errepresaliatuak.
  • 1993: Pandora saria, Argitaletxetako emakumeen saria.
  • 1998: Alpha Kappa Alpha (AKA) Nazioarteko Eskualdeko ohorezko kidea.
  • 1999: Race in the Media (Medioetan ibilbidea] saria, Minty Alley irrati-antzezlanagatik.
  • 1999 - Nana Akua Ackon, Bentsir No-koa. 1 Asafo konpainia, Oguaa (Cape Coast) – eremua babesteko ezarritako zazpi gudari talde tradizionaletako lehena.
  • 2004: Open University Honorary Doctorate for Services to the Arts and Sciences.[Ohorezko doktoretza Artean eta Zientzietan egindako serbitzuegaitik]
  • 2004: "A Great Day in London" [Egun ederra Londres-en] argazkian agertzen da Britainiar Liburutegian, britainiar literaturari ekarpen handiak egin dizkioten 50 idazle beltz eta asiarren artean.
  • 2006: Britainiar Inperioko Ordenaren Ofiziala, Literaturari eta Argitalpenari egindako zerbitzuengatik.
  • 2011: Ohorezko Beka, Queen Mary, Londresko Unibertsitatea.
  • 2015: Henry Swanzy saria Karibeko Letren Zerbitzu Goraipatuagatik, NGC Bocas Lit Fest, Trinidad.
  • 2015: UK African Heritage High Achievers Recognition Award [EBko Afrikako ondare lorpen handiko aintzatespen] saria Amau Etxearen eskutik.
  • 2015: PAWA (Pan African Writers Association) Sariaren ohorezko kide izatea, Ghanan.
  • 2017: Royal Society of Literature elkarteko ohorezko kide hautatua.[4]
  • 2017: Royal Society of Literature elkarteak Benson Domina eman zion bizitza osorako lorpenagatik.
  • 2017: Londresko Goldsmiths Unibertsitatearen "Afrikako alaba: Margaret Busbyren 50 urteak ospatzen argitalpenean eta haratago" ekitaldia.
  • 2018: Londresko Unibertsitateko 150 "Emakume protagonisten" artean aukeratu zuten, Erresuma Batuko emakumeen goi-mailako hezkuntzaren 150 urteak ospatzeko.
  • 2019: Afrikako Errege Elkartearen Bizitza Osoko Lorpenaren Inaugurazio Afrika Idazten du.
  • 2019: Ohorezko doktoretza SOASen, Londresko Unibertsitatean.
  • 2020: Ohorezko titulua Royal Holloway-n, Londresko Unibertsitatean.
  • 2020: "100 Great Black Britons"[ 100 britainiar beltz handiek]-en bat bozkatu zuen.
  • 2021: London Book Fair Lifetime Achievement Award.[Londres-eko liburu azokaren bizi guztiko lorpen saria]
  • 2021: Britainiar Inperioko Ordenaren Komandantea, argitaratzeko zerbitzuengatik.
  • 2022: Exeterreko Unibertsitateko ohorezko titulua (DLitt).
  • 2023: Oxford Brookes Unibertsitateko Letren Ohorezko Doktorea
  • 2023: GUBA sariak – "Emakumearen espiritu saria"
  • 2025: Johannesburgoko Unibertsitateko ohorezko doktoretza "Afrikako beka kritikoan eta argitalpenean aritzeagatik".[14]
  • Jessica Huntley
  • John La Rose

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Margaret Busby-Edited Anthology to Feature 200 Female Writers Including Adichie, Aminatta Forna, Bernadine Evaristo, Imbolo Mbue, Warsan Shire, Zadie Smith» brittlepaper.com 10 January 2018.
  2. 1 2 Vic Motune. (11 March 2020). «Honour for pre-Windrush doctor who served poor communities» The Voice.
  3. 1 2 3 4 (Ingelesez) Busby, Margaret. (2011-08-03). «Clive Allison obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-12-10).
  4. 1 2 Jill Lupupa. (25 October 2020). «Black British women pioneers: Margaret Busby OBE» My Goddess Complex.
  5. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 (Ingelesez) «Black History Month in Britain: Great women you should know about» BBC Newsround 2017-10-01 (kontsulta data: 2025-12-11).
  6. 1 2 (Ingelesez) Busby, Margaret. (2019-03-09). «From Ayòbámi Adébáyò to Zadie Smith: meet the New Daughters of Africa» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-12-11).
  7. 1 2 3 (Ingelesez) Fair, The London Book. (2021-10-26). This Is My Story: Margaret Busby | The Hub by The London Book Fair. (kontsulta data: 2025-12-11).
  8. 1 2 3 4 5 6 7 (Ingelesez) Busby, Margaret. (2019-03-09). «From Ayòbámi Adébáyò to Zadie Smith: meet the New Daughters of Africa» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2025-12-11).
  9. Vic Motune. (11 March 2020). «Honour for pre-Windrush doctor who served poor communities» The Voice.
  10. (Ingelesez) Martin, Tony. (1998). The Progress of the African Race Since Emancipation and Prospects for the Future. The Majority Press ISBN 978-0-912469-35-5. (kontsulta data: 2025-12-11).
  11. «RaceandHistory.com - PAN AFRICANS ON THE RISE AGAIN» www.raceandhistory.com (kontsulta data: 2025-12-11).
  12. (Ingelesez) «Cover Stories: Sue Freestone; Margaret Busby; Zadie Smith» The Independent 2006-06-16 (kontsulta data: 2025-12-11).
  13. (Ingelesez) garycrosbybass. (2013-11-09). «Margaret Busby» gary crosby (kontsulta data: 2025-12-11).
  14. (Ingelesez) Today, Barbados. (2020-03-13). «Barbadian Doctor/Philanthropist honoured in London» Barbados Today (kontsulta data: 2025-12-11).

Elkarrizketak eta profilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Aida Edemariam, "Margaret Busby: nola Britainia Handiko lehen emakume editore beltzak literatura irauli zuen - eta ez zuen inoiz amore eman", The Guardian, 2020ko urriaren 22a.
  • Sarah Ladipo Manyika, "Margaret Busby ezagutzeari buruz", Granta, 2020ko urriaren 19a.
  • "Emakumearen Historiaren Hilabetea: Margaret Busby OBE ospatzen dugu" Artxibatua 2018ko martxoaren 31 , The Voice, 31.
  • Shereen Ali, "Gure ahotsak elkarbanatzen", Trinidad eta Tobago Guardian, 2015eko apirilaren 29an.
  • John Stevenson, "Margaret Busby: Doyenne of Black British Publishing", [Argitaratzeko doyenne-ak" argitalpen-industriako emakumerik nagusiena, eskarmentudunena, trebeena eta errespetatuena aipatzen du] Black History Month 365, 2016ko irailaren 28a.
  • Ellen Mitchell eta Sophie Kulik, "Galderak & Erantzunak: Margaret Busby eta 'Afrikako alaba berriak'", Africa In Words, 2019ko ekainaren 29a.
  • Claire Shepherd, "Margaret Busby OBE – 'Africa Writes – Lifetime Achievement'" [Afrikak idazten du- Bizitzako lorpena]Artxibatua 2023ko otsailaren 28an Wayback Machine-n, Culturepulse aldizkarian (iraileko zenbakia), 2019ko abuztuaren 31n, orr. 9–14.
  • "The Margaret Busby Interview| A 'Daughter of Africa'", Alt A Review, 2019ko apirila.
  • Satch Hoyt, "Margaret Busby: Erresuma Batuko Emakume Beltzaren lehen argitaletxea izateko behar dena – 1. zatia", "2. zatia", "3. zatia", Afro-Sonic Mapping, 1919ko uztailaren 9a.
  • "Margaret Busby-rekin solasean", Literandra, 2020ko martxoaren 22a.
  • "Artista bat denboran: Margaret Busby", Baring Fundazioa, 2020ko azaroaren 17a.
  • "Margaret Busby ospatzen", Book word, 2020ko abenduak 24.
  • "Margaret Busby: 'Eskolan farsieraz konta nezakeen...". Margaret Busby Burt Caesar-ekin solasean, Writers Mosaic.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]