Margaret Hamilton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Margaret Hamilton
Margaret Hamilton 1995.jpg
Bizitza
Izen osoa Margaret Heafield
Jaiotza Paoli (Indiana)1936ko abuztuaren  17a (82 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Earlham College 1958) Artean graduatu : matematika
Michigango Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak informatikaria, enpresaburua eta matematikaria
Enplegatzailea(k) NASA
Charles Stark Draper Laboratory Itzuli
MIT Computer Science and Artificial Intelligence Laboratory Itzuli
Jasotako sariak

Margaret Heafield Hamilton (Paoli, 1936ko abuztuaren 17a)[1] informatikaria, sistema-ingeniaria, eta enpresaria da. Programazioaren oinarri izango zena sortzen aitzindaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ama Ruth Esther Partington eta aita Kenneth Heafield dira.[2] Aita filosofoa eta aitona apaiza kuakeroa eta etxean jasotako heziketaren ereduari jarraiki, denek gustuko zituen ikasketak burutzera animatu zuten. [3]


Michiganeko Unibertsitatean egin zituen Matematika ikasketak. Earlham College-n 1958an Matematiketan lizentziatu zen. Han zegoenean bere senarra izango zena, eta Lauren deituriko alaba izango zuenarekin ere, James Cox Hamilton ezagutu zuen. Beranduago, Margaretek eta Jamesek beraien ezkontzari amaiera emango zuten. [4] Ikasle sutsua, Filosofia-diplomatura ere atera zuen baina ikasten jarraitzeari uko egin zion bere senarrak Zuzenbide karrera Harvarden bukatzeko. Matematika zein frantses-irakasle gisa lanean aritu zen eta gerora Bostonera joan zen, Brandeis Unibertsitatean matematika abstraktuak ikasteko.[5] Margaretek, bere gaztaroan izandako irakasle batek matematika abstraktoetan aritzeko inspirazioa eman ziola esaten du.


Sarritan, ikasketetan eta lan-taldeetan ia emakume bakarra izan zen. Gogoan du Florence Long, matematika irakaslea. Hamiltonek, aldiz, lau urteko alaba berarekin batera lanera eramaten zuen.[3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Hamilton Apollo programako kodearekin.

1960an Edward Norton Lorentz matematikari eta meteorologoaren zuzendaritzapean lanean hasi zen. Berarekin osaturiko ezagutza eta autodidakta gisa bereganaturiko programazio-lengoaiei esker ordenagailuen bidez denbora aurresateko softwarea diseinatu zuen lankide batzuekin batera. Parte hartu zuen beste proiektu batzuetan ere: SAGE (Semi Automatic Ground Environment) egitasmoan AN/FSQ-7 ordenagailurako softwarea diseinatu zuen. Hasiera batean, klima aurreikusteko asmoarekin diseinatu zuen software hori, baina azkenean bere helburua aldatu zute; AEBko etsaien hegazkinak detektatzeko, besteak beste.[5]

MIT institutuan (Massachassusets-eko Institutu Teknologikoa) zuzendari izan zen Software-Ingeniaritzako Sailean, bertan sortu zuten Apollo espazio-programarako softwarea.[6] Hamilton-ek sortutako programa bati esker ekidin ahal izan zen Apollo 11-ren ilargiratzearen arazo larri bat.[7] [8] Apolloren misio tripulatu guztietan eta ez tripulatu batzuetan lan egin zuen.[9]

1986an enpresa bat sortu zuen Massachusetts-eko Cambridge-n (Hamilton Technologies, Inc.),[10] eta bertako zuzendari-kudeatzailea izan zen. Enpresak sistema informatikoak eta software-diseinua landu zuen eta bere oinarria Sistemetarako Lengoaia Unibertsala izan zen. Paradigma horren arabera, objektuetara zuzendutako diseinuan edo ereduak gidatutako diseinuan ez bezala, diseinatzaileak erabiltzen dituen kontzeptuak sistemetara zuzendutako objektuak eta sistemak gidatutako ereduak dira.[11]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003, zientzia eta teknikako ekarpenerako NASA Exceptional Space Act saria. Sariarekin batera 37.200 dolar jaso zuen, NASAk pertsona bati inoiz eman dion saririk handiena.[7]
  • 2009, Aparteko Ikasleentzako saria, berak ikasi zuen Earlham Kolegioan.[12]
  • 2016, Presidentearen Askatasunaren Domina. Amerikako Estatu Batuetan zibil bati ematen zaion errekonozimendurik handiena.[5] [13]
  • 2018. Universitat Politècnica de Catalunya-k honoris causa titulua eman zion.
« Hamilton-ek eta bere taldeak sortu zituzten kontzeptuak software-ingeniaritzako modernoaren oinarria bihurtu dira. Ohore bat da niretzat Hamilton Andreak NASAri egin dizkion aparteko ekarpenak errekonozitzea. »

—Sean O'Keefe NASAko Administratzailea, 2003


Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamilton-en argitalpenak ugariak dira: artikuluak 130 baino gehiago, eta landu zituen proiektuetako txostenak 60 baino gehiago. Argitalpen ospetsuenak hauek dira:

  • M. Hamilton, S. Zeldin (1976) "Higher order software—A methodology for defining software" IEEE Transactions on Software Engineering, vol. SE-2, no. 1, Mar. 1976.
  • M. Hamilton (1994), “Inside Development Before the Fact,” cover story, Special Editorial Supplement, 8ES-24ES. Electronic Design, Apr. 1994.
  • M. Hamilton (1994), "001: A Full Life Cycle Systems Engineering and Software Development Environment," cover story, Special Editorial Supplement, 22ES-30ES. Electronic Design, Jun. 1994.
  • M. Hamilton, Hackler, W. R.. (2004), Deeply Integrated Guidance Navigation Unit (DI-GNU) Common Software Architecture Principles (revised dec-29-04), DAAAE30-02-D-1020 and DAAB07-98-D-H502/0180, Picatinny Arsenal, NJ, 2003-2004.
  • M. Hamilton and W. R. Hackler (2007), “Universal Systems Language for Preventative Systems Engineering,” Proc. 5th Ann. Conf. Systems Eng. Res. (CSER), Stevens Institute of Technology, Mar. 2007, paper #36.
  • M. Hamilton and W. R. Hackler (2007), “A Formal Universal Systems Semantics for SysML, !7th Annual International Symposium, INCOSE 2007, San Diego, CA, Jun. 2007.
  • M. Hamilton and W. R. Hackler (2008), "Universal Systems Language: Lessons Learned from Apollo", IEEE Computer, Dec. 2008.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   ISBN 978-1-59884-158-9 .
  2.   «Ruth Esther Heafield - October 30, 2010 - Obituary - Tributes.com» wujekcalcaterra.tributes.com . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
  3. a b (Ingelesez)  Martins, Alejandra (2016-11-24) «Quién es Margaret Hamilton, la ingeniera pionera de las misiones Apolo a la Luna que premió Barack Obama» BBC News Mundo . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
  4. (Ingelesez)  «James Cox Hamilton - Monday, August 4th, 2014» www.keefefuneralhome.com . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
  5. a b c   «Margaret Hamilton: Lehenengo software-ingeniari anderea - Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
  6. NASA Office of Logic Design "About Margaret Hamilton" (Last Revised: February 03, 2010)
  7. a b Michael Braukus NASA News "NASA Honors Apollo Engineer" (Sept. 3, 2003)
  8.   «Emakume bat Ilargian» Argia . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
  9. (Gaztelaniaz)  País, Ediciones El (2014-12-25) «Margaret Hamilton, la pionera de la programación que llevó el Apolo a la Luna» Verne . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
  10.   «Margaret Hamilton: lehenengo software ingeniaria – WomanSarea» www.womansarea.net . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
  11.   doi:10.1109/MC.2008.541 .
  12.   «Emakumeok ere kodea ulertzen dugu» EIBZko liburutegia 2016-03-10 . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
  13. (Ingelesez)  «The Presidential Medal of Freedom» The White House . Noiz kontsultatua: 2018-07-07 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margaret Hamilton Aldatu lotura Wikidatan