Margaret Kennedy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Kennedy
Margaret Moore Kennedy (1896-1967).jpg
Bizitza
JaiotzaHyde Park Gate (en) Itzuli eta Londres1896ko apirilaren 23a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaErresuma Batua1967ko uztailaren 31 (71 urte)
Familia
AitaCharles Moore Kennedy
AmaEllinor Edith Marwood
Ezkontidea(k)Sir David Davies (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSomerville College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)David Davies

IMDB: nm0448200 Allocine: 407162 Allmovie: p161862 IBDB: 7509
Musicbrainz: a06fb749-06d1-4fb1-9b34-8b3dff5856cb Edit the value on Wikidata

Margaret Kennedy (Londres, 1896ko apirilaren 23a-1967ko uztailaren 31 Ingalaterrako emakume idazlea izan zen. Batez ere antzerki lanak eta eleberriak idatzi zituen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen jaioa, Cheltenham Ladies' Collegen ikasi zuen eta, ondoren, Oxfordeko Somerville Collegen Historia ikasi zuen. Oso gazte hasi zen bere eleberriak argitaratzen. Bere lanek publikoaren harrera ona ezagutu zuten. Agian ezagutzera eman zuen liburuak The Constant Nymph izan zen, 1924an plazaratuta. Dena dela, bere liburu ezagunena Troy Chimneys izan zen; lan horrekin 1953an James Tait Black Memorial Prize jaso zuen. The Constant Nymph antzerkirako moldatu zuen eta arrakasta handia lortu zuen. Eleberria ere zinemara eta telebistara eraman zuten behin baino gehaigotan. Escape Me Never! A play in three acts lana (1934) ere arrakasta handia izan zuen; lan hau eleberri baten antzerkirako bertsioa da berez, The Fool of the Family eleberriarena alegia.[2][3]

Obra aukeratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A Century of Revolution 1789–1920 (Londres: Methuen, 1922), historia.
  • The Mechanized Muse, (1942), zinemari buruzko saiakera.
  • Jane Austen (1950)
  • The Outlaws on Parnassus. On the art of the novel (1958),
  • Not in the Calendar. The Story of a Friendship (1964), oroimenak.

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Ladies of Lyndon (Londres: Heinemann, 1923).
  • The Constant Nymph (Londres: Heinemann, 1924; Leipzig).
  • Red Sky at Morning (Londres: Heinemann, 1927).
  • The Fool of the Family (1930).
  • Return I Dare Not (1931)
  • A Long Time Ago (1932)
  • Together and Apart (1936)
  • The Feast (1950)
  • Lucy Carmichael (1951)
  • Troy Chimneys (1953)
  • The Oracles (1955)
  • The Heroes of Clone (1957)
  • A Night in Cold Harbour (1960)
  • The Forgotten Smile (1961)

Narrazio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A Long Week-End (1927)
  • Dewdrops (1928)
  • The Game and the Candle (1928)
  • The Midas Touch (1938)
  • Women at Work (1966), bi narrazio luze.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Constant Nymph - from the novel (1926)
  • Come with Me (1928), Basil Dean-ekin batera.
  • Escape Me Never! A play in three acts (1934), The Fool of the Family eleberriaren moldaketa.
  • Autumn (1937), Gregory Ratoff-ekin batera.
  • Happy with Either (1948)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira bere libuetan oinarritutako filmak. Hona hemen batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://edicionesdelviento.es/es/205_margaret-kennedy
  2. Le Nouveau Dictionnaire des auteurs, de tous les temps et de tous les pays, 2. liburuki, Paris, éditions Laffont-Bompiani, 1994, 1681 or.
  3. https://es.babelio.com/auteur/Margaret-Kennedy/70964

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]