Margaret Macdonald Mackintosh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Margaret Macdonald Mackintosh
Margaret MacDonald Macintosh.jpg
Bizitza
Jaiotza Tipton Itzuli1865eko azaroaren  5a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927-04-12)
Heriotza Londres1933ko urtarrilaren  10a (67 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Charles Rennie Mackintosh
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Glasgow School of Art Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak Hill House Itzuli

Margaret Macdonald Mackintosh (1864ko azaroaren 5a - 1933ko urtarrilaren 7a) eskoziar artista bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterran jaio zen, Tiptonen hain zuzen, Wolverhamptontik gertu dagoen herri batean. Bere ahizparekin batera, Glasgoweko arte eskolan ikasi zuen, eta bere lanak Glasgow estiloa definitzeko ezinbestekoak izan ziren 1890eko hamarkadan Eskozian. Bertako lehenengo mugimendu artistikoan parte hartu zuen emakume honek, “The Four”, bere ahizpa eta hauen senarrekin osatu zena.

Orme Girls School ikastetxean hasi zituen ikasketak, bere ahizpa txiki Frances Macdonaldekin batera. 1890an familia Glasgowra joan ziren bizi izatera, eta bertako Glasgow School of Arts ikastetxean matrikulatu zen, bere ahizpa bezala, diseinuko ikasketetan. Bertan, hainbat materialekin hasi ziren lanean, besteak beste metalarekin, bordatuekin eta oihalekin.

Bere ahizparekin hasi zen lanean 1890ko hamarkadan, haien estudioa ireki zuten Glasgown. Geroago, bere senarra izango zen Charles Rennie Mackintosh arkitektoarekin, ibili zen lanean. “The Four” taldea osatu zuen bere ahizparekin eta haien senarrekin, ezinbestekoa izan zena Eskoziako modernismoa ulertzeko.

Esan beharra dago, nahiz eta zapalkuntza handia jasan izana emakumea izateagatik, eta bere senarraren izenpean lan egin, bere inguruko artista eta arkitektoen artean izena eta ospea zeukala. Honen senarrak beti aitortu izan zuen bere lanaren parterik handienetakoa zela Margaretena.

Bere lanak, panelak eta kartelak, Glasgowko estiloaren aitzindariak izan dira eta gaur egun ospe handia duten artistengan eragin handia izan dute, adibidez Klimten lanetan.

Margaret 1933ko urtarrilaren 10ean hil zen, obra handia utzita, ezaguna eta kalitate handikoa.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskoziako modernismoa ulertzeko ezinbestekoa da Margareten diseinuak kontuan hartzea, izan ere honen lanak, eta bere ahizparenak, Glasgowko estiloa definitu zuten. Estilo horrek Arts and Crafts-en, sinbolismoaren, errealismo eta frantses inpresionismoaren eraginak dauzka. Margaretenak askotan naturaren sinplifikazioan edo eskematizazioan oinarritzen dira, emakumeak ere irudikatzen zituen gehienetan, irudi zeltiarretan eta mitologian inspiratuak.

Askotariko euskarri, forma, tamaina eta gaitako lanak egin zituen, margoak, marrazkiak, kartelak, panelak... Beiragintzan eta metalgintzan ere aritu zen. Lan esanguratsuenak igeltsuan egindako panelak dira, barrualdeak dekoratzeko eginak.

Hasierako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehenengo lanak Glasgowko eskolan ezagutu zuen Herbert MacNairekin izan ziren. Eskolako zuzendariak kontuan izan zuen MacNair-en eta MacDonald-en lanek antzeko estilo bat jarraitzen zutela, eta ondorioz, batera erakusten zituzten lanak ikasle erakusketetan, eta horietako batzuk kolaborazioan egindakoak ziren. MacDonald ahizpen estilo lineala eta fin hori, Aubrey Breadsley-en ahizpengan izandako eragina oso argi utziz, makabro eta morboso moduan hartu zuten.

Frances MacDonald[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1896an, bere ahizparekin batera haien lehenengo estudioa ireki zuen, MacDonald Sisters Studio. Biek kolaborazioak egiten zituzten, badira haien serie batzuk ere metalean eginak. Horretaz gain, ilustrazio eta pinturen bildumak dauzkate ahizpek. Buffaloko Unibertsitateak bilduma berezi bat egin du William Morrisentzako egin zuten ilustrazio bilduma batekin, The defense of Guinevere.

Margaret bere ahizparekin lokal baten proiektua egin zuen. Lokal hau, geroago Mackintoshek egingo zituenen modukoa izango zen. Lokal hauek Eskozian zeuden edateko eta sozializatzeko taberna “pub” horietatik ihes egiteko nahian diseinatu zituzten. Emakumeen sozializazioa sustatzeko leku egokiak ziren, alkoholik saltzen ez zutenak, eta jende kultua, jakintsua batzeko aproposak zirenak. Gaur egungo tetegi edo kafetegi modukoak izango ziren. Diseinua espazio garbi, argi, “puritanoa”... egiteko beharragatik sortu zen, eta kolore arrosa eta zuria erabiliko zuten barrualdea egiteko eta sentsazio horiek lortzeko. Lokal honetan menua edo karta haiek diseinatu zuten ere, triptiko formatua erabiliz.

"The Four"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahizpek haien senarrak ezagutuz eta elkarlanean arituz, “the four” talde sortu zuten, Eskoziako modernismoan ezinbestekoak direnak, Glasgow estiloan gehien bat. Gizonak arkitektoak ziren bitartean emakumeak grafigintzan aritzen ziren gehien bat.

Margaretek batez ere bere senarrarekin lan egin zuen, izan ere, bera arkitektua zen eta diseinatzen zituen lokalak, kafetegi modukoak, Margaretekin elkarlanean egiten zituen, eta honen eragina eta lana somatzen da, Margaretek kartelak eta menuak diseinatzen zituen. Behin Mackintoshek deklaratu zuen, Margaretek egiten zuen lana “bere” lanaren hiru laurdenak zirela.

Bere senarrekin egindako lanek erantzun oso ona izan zuten Eskoziako goi mailako gizartean eta XX.mendeko 90ko hamarkadan hainbat lan egin zituzten bion artean, “120 Mains Street”, haien lehenengo etxea; “House of an Art Lover (1901), “Rose Budoir” (1902), erakusketak egiteko espazioa; eta “Room de Luxe at the Willow Tea” (1903). Hauentzako Margaretek igeltsuzko panel handi eta dinamikoak egiten zituen.

Lanik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esanguratsuenak “The May Queen”, berak ere egindako The Wassail panel handira lotzeko egin zuena, “Miss Cranston's Ingram Street Tearooms”-entzat; Oh ye, all ye that walk in Willowood”, “Room de Luxe at the Willow Tea”-eskema dekoratiboaren parte izango zena. Hiru artelan hauek orain Kelvingrove museoan daude ikusgarri, Glasgowen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margareten lanak mende berriko erakusketetan aurkeztu ziren Milanen eta Vienan. Lan horik mundu osoan eduki zuten izena eta arrakasta, Milango Liberty-n eta Vienako mugimendu sezesionistan eragina izan zuen, eta horietan ez ezik, hainbat arkitekto eta artista handiengan ere (Klimt, Hoffman eta Olbrich, adibidez).

Nahiz eta inguru eta mende bereko artistek, intelektualek eta arkitektoek bere lana ezagutu eta goraipatu, urteetan zehar historiaren kontakizun patriarkalean galduz joan da emakume honen izena, eta bere senarraren izenaren atzean gelditu izan da.

1921ean bere senarraren lanetan parte hartzeari utzi zion, bere osasun arazoak zirela eta. Urte bat pasa zen enkargurik jaso gabe, beraz Walberswickera joan ziren bizitzera, artisten artean, naturaletik pintatzen zituzten landareen azterketa lanetan aritzera.

Lehen mundu gerraren ondorioz, Londresera bueltatu ziren, Chelseara. Bertan proiektu grafikoetan aritu ziren, oihalen estanpatuetan eta eszenografietan, nahiz eta lan hauek inoiz ez gauzatu. 1923an, Frantziara joan ziren eta akuarela asko egin zituen 4 urte bitartean.

1933ko urtarrilaren 10ean, bere senarra baino bost urte geroago hil zen Margaret. Obra handia utzi zuen, hala kantitatearen aldetik, nola kalitatearen eta izan duen eraginaren aldetik ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]