Margaret Mee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Mee
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaret Ursula Brown
JaiotzaChesham1909ko maiatzaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaSeagrave1988ko azaroaren 30a (79 urte)
Heriotza modua: trafiko-istripua
Hezkuntza
HeziketaSaint Martin's School of Art (en) Itzuli
Camberwell College of Arts (en) Itzuli 1950) Higher National Certificate (en) Itzuli : Margolaritza, diseinu
Dr Challoner's Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbotanika ilustratzailea, margolaria eta sindikalista
Jasotako sariak

Margaret Ursula Mee (Whitehill, Chesham, Buckinghamshire, Britainia Handia, 1909ko maiatzak 22 - Seagrave, Leicestershire, Britainia Handia, 1988ko azaroak 30)[1] artista botaniko britainiarra izan zen, Brasilgo Amazoniako landareetan aditua. 1976an Inperio Britainiarraren Ordenako kide egin zuten. Eskala handiko mehagintza ustiapenen eta Amazonasko basoen basomozketaren kalteaz hitz egin zuen lehen ingurumen ikerlarietako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Ursula Brown Whitehill-en, Chesham, jaio zen 1909an.

Dr. Challoner doktorearen Bigarren Hezkuntzako eskolan ikasi zuen, Amershamen, eta ondoren Watfordeko Arte, Zientzia eta Merkataritza eskolan.

Liverpoolen epe laburrez irakasle izan ostean, atzerrira bidaiatzea erabaki zuen.

1933an, Berlinen zegoela, Reichstag-aren eraikinaren erretzearen lekuko izan zen eta ondorengo juduen boikot antinazia, bere pentsaera ezkertiarra indartu zuena.

Bigarren Mundu Gerran Hatfielden (Hertfordshire) egin zuen lan marrazkilari, Havilland hegazkinen lantegian.[2]

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reginald Bruce Bartlettekin ezkondu zen 1936ko urtarrilean.[3]

Zeinu, Beira eta Txartel idazleen sindikatoko kide aktibo bihurtu zen eta Britainia Handiko Alderdi Komunistako kide egin zen, bere senarra bezala.[4] 1937an hitzaldia eman zuen Sindikatuen Kongresuan, non proposatu zuen eskolako irteerako adina atzeratzea eta eskaini zioten lana Ernest Bevinekin, baina ezetz esan zuen.

Ez zen oso zoriontsua izan bere ezkontza eta banaketa luze baten ostean, dibortziatu egin ziren 1943an.[5]

1940ko hamarkada amaieran San Martin Arte Eskolara ere joaten zen Greville Mee-rekin ezkondu zen.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margaret Mee auto istripuaren ondorioz hil zen Seagraven (Leicestershire), 1988ko azaroak 30ean. 79 urte zituen. 1989ko urtarrilean, bere bizitza, lan botaniko eta ingurumen kanpainei buruzko memoriala egin zuen Kewko Errege Lorategi Botanikoan.[2]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra ostean, Artea ikasi zuen San Martineko Arte Eskolan. 1950ean Camberwell Arte Eskolara joan zen eta han bere ilustrazio estiloa landu zuen eta pintura eta diseinuan diploma nazionala lortu zuen.

Brasilera joan zen 1952an Greville Mee bere senarrarekin, artea irakastera São Pauloko eskola britainiarrean.

Belemera, Amazonasen arroan, lehen espedizioa 1956an egin zuten.

1958an São Pauloko Botanika Institutuarentzat lanean hasi zen artista botaniko gisa. Oihan tropikala, Amazonas estatura zehazki, 1964an. Landareak marrazten zituen bitartean, landare berriak aurkitu zituen eta aurrerago ilustratzeko ugari ere jaso zituen. Guztira 400 ilustrazio folio sortu zituen gouache teknikarekin, zirriborroen 40 koaderno eta 15 eguneroko.[6]

1964an, Margaret Mee Washington D. C.ra bidaiatu zen, AEB, eta 1968an laburki Ingalaterrara erakusketak egiteko eta “Brasilgo oihanetako loreak” izeneko liburua argitaratzeko. [7]

1967an hitzaldia eman zuen Washington D. C.-n, AEB.[7] Ondoren, Brasilera itzuli zen eta Amazoniako basomozketa nazioartean salatzeko protestekin bat egin zuen.[2]

1988an, Amazoniako oihanean egindako espedizio batean, bere ingurumen naturalean Ilargiko lorea (Selenicereus wittii edo Strophocactus wittii) marraztu zuen lehena izan zen Mee.[8]

Margaret Meeren egunerokoak, 1956 eta 1988 artean idatzitakoak, bere heriotza ostean argitaratu ziren 2004an eta horien artean zegoen Amazoniako oihanera egindako espedizioen kontakizun ilustratua.[9]

Bere irudi gehienak Kewko Errege Lorategi Botanikoaren bilduman daude gordeta.[10]

2020ko uztailean, Dumbarton Oakseko Ikerketarako Liburutegiak, Washingtonen, Amazonasera egindako espedizioetako 20 irudiren erakusketa birtuala antolatu zuen. Irudi horiek 1966 eta 1967an erosi zituen Mildred Blissek .[7]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errekonozimenduak, sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an Margaret Meek Inperio Britainiarren Ordenako kide bihurtu zuten brasildar botanika aztertzen egindako lanagatik.[2]

1986an Londresko Linnear Elkarteak dirulaguntza eman zion.[2]

1975ean Rio de Janeiroko ohorezko hiritar izendatu zuten Brasilen eta 1979an Hegoaldeko Gurutzearen Ordena eman zioten.[2]

Haren heriotzaren ostean, bere ohoretan Margaret Mee Amazon Trust diru funtsa sortu zuten Amazoniako landareen bizitza eta kontserbazioaren irakaskuntza eta ikerketa bultzatzeko: dirulaguntzak emanez botanika ikasleentzat eta Brasilgo landare ilustratzailean Erresuma Batura ikastera joan daitezen edota Brasilen landa lana egitera joan daitezen.[2]

1990an Margaret Meek Nazio Batuen Ingurumenerako Programagatik errekonozitua izan zen bere ingurumenaren aldeko lana eta, horregatik, bere izena 500 Ohore Orokor Zerrendan sartu zuten.[11]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mee, Margaret (1968). Flowers of the Brazilian Forests. The Tryon Gallery. ISBN 978-0-902189-02-7.
  • Mee, Margaret, Smith, Lyman (1969). Bromélias brasileiras. Barnes. ISBN 0-498-06887-0.
  • Mee, Margaret (1988). Margaret Mee in Search of the Amazon Forests: Diaries of an English Artist Reveal the Beauty of the Vanishing Rainforests. Woodbridge: Nonesuch Expeditions.
  • Mee, Margaret, Stiff, Ruth (1997). Margaret Mee: Return to the Amazon. Natural Wonders Press. ISBN 1-905377-06-1.
  • Mee, Margaret (1998). Flowers of the Amazon. Pomegranate Europe Ltd. ISBN 1-56640-043-0.
  • Mee, Margaret (2006). The Flowering Amazon: Margaret Mee Paintings from the Royal Botanic Gardens, Kew. Natural Wonders Press. ISBN 1-905377-06-1.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Heriotza oharra The Times egunkarian, 1988-12-03.
  2. a b c d e f g Margaret Mee profile at the Oxford Dictionary of National Biography
  3. Index entry. In FreeBMD. ONS.. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  4. Margaret Mee – Artist and Rebel. Nonesuch Expeditions. 1988. Sartze data 2010-12.
  5. JSTOR Biography of Margaret Mee. Sartze data 2010.
  6. Macho Stadler, Marta. (2016-04-01). Margaret Mee, entre el arte y la ciencia | Ciencia y más. In Mujeres con ciencia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  7. a b c Batsaki, Yota. Batsaki, Yota. «Margaret Mee: Portraits of Plants». Dumbarton Oaks. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  8. Martins, Alejandra. (2016-04-15). «Margaret Mee, la ilustradora que reveló secretos de las flores de la Amazonia»» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  9. Mee, Margaret. (2004). Mee's Amazon – Diaries of an Artist Explorer. Antique Collectors' Club Ltd ISBN 1-85149-454-5..
  10. «Brazil The lady who loved the river» Telegraph.
  11. Margaret Mee. In World Heritage Encyclopedia. (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]