Margarita Connaughtekoa
| Margarita Connaughtekoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bagshot Park Mansion (en) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
| Heriotza | Stockholm, 1920ko maiatzaren 1a (38 urte) |
| Hobiratze lekua | Kungliga begravningsplatsen (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: septizemia |
| Familia | |
| Aita | Arturo, Connaughteko eta Strathearngo dukea |
| Ama | Luisa Margarita Prusiakoa |
| Ezkontidea(k) | Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa (1905eko ekainaren 15a - 1920ko maiatzaren 1a) |
| Seme-alabak | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa suediera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, bandy player (en) |
Parte-hartzailea
| |
| Jasotako sariak | |
| Ezizena(k) | Daisy |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Ingalaterrako Eliza |
Margarita Connaughtekoa, familian Daisy (ingelesez, Margaret of Connaught; Bagshot Park, Britainia Handia, 1882ko urtarrilaren 15a - Stockholm, Suedia, 1920ko maiatzaren 1a) britainiar printzesa, Gustaf VI.a Adolf Suediako erregearen lehen emaztea izan zen. Arturo printzearen, Connaught eta Strathearneko dukearen, alaba zaharrena zen, Victoria Erresuma Batuko erreginaren eta Luisa Margarita Prusiako printzesaren hirugarren haurra. Daisy ezizena jarri zioten familiartean, eta Suedian Margareta izenez ezagutzen zuten. Ez zen erregina izan, senarra tronura igo baino lehen hil baitzen. Margarita Suediako Carlos XVI.a Gustaf erregearen, Margrethe II.a Danimarkako erreginaren eta Ana Maria Greziako erreginaren amona izan zen.[1][2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Printzesa Bagshot Parken jaio zen. Gurasoak Arturo printzea (Connaught eta Strathearneko dukea) eta Luisa Margarita Prusiako printzesa izan ziren. Victoria Erresuma Batuko erreginaren biloba zen eta Gilen I.a Alemaniako enperadorearen iloba.
Bataioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Windsor gazteluko kapera pribatuan bataiatu zuten 1882ko martxoaren 11n, eta aitabitxi-amabitxiak Victoria erregina (aitaren aldeko amona), Gilen I.a alemaniar enperadorea (amaren aldeko osaba), Viktoria Erresuma Batuko (1840-1901) printzesa oinordeko alemaniarra (aitaren aldeko izeba), Frederiko Karlos Prusiako printzea eta Maria Ana Anhalt-Dessauko printzesa (amaren aldeko aitona-amonak), Augusta Hesse-Kaselgoa, Cambridgeko dukesa (aitaren aldeko izeba-amona); aitaren aldeko osaba, Galesko printzea (gero Eduardo VII.a Erresuma Batukoa) eta Prusiako Karlos printzea (amaren aldeko birraitona) izan ziren.
Britainia Handiko errege familian Bere Errege Gorentasun Margarita Connaughteko printzesa izan zen, eta Daisy deitzen zitzaion.
Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1905. urtean, ahizpa Patricia Connaughekoarekin batera, Portugalen zehar bidaia bat hasi zuen, non Luis Felipe eta Manuel Bragantzakoak atzetik izan zituzten; Espainian, non ahizpa Alfontso XIII.a Borboiko erregearekin ezkontzeko itxaropena izan zen; Egipto eta Sudan. Kairon, sasoi hartan Suediako printzea zen Gustavo Adolfo (gerora Gustaf VI.a Adolf Suediakoa) ezagutu zuen. Hilabete batzuk ezkongai eman ostean, ezkontza ekainean egin zen Windsor gazteluan, Berkshiren eta handik aurrera Margarita Eskaniako dukesa izan zen.
Ondorengoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1907an, Oscar II.a Suediako erregea hil zenean, aitaginarreba Gustavo V.a Suediakoa tronura heldu zenean, senar Gustaf Adolfek eta Margaritak Suediako printze oinordeko titulua jaso zuten. Familia laster hazi zen, eta bikoteak bost seme-alaba izan zituen:
- Gustavo Adolfo (1906-1947), Västerbotten-eko dukea.
- Sigvard (1907-2002), Uppland-eko dukea 1934ra arte; Bernadotte Wisborg-eko kondea 1950etik aurrera.
- Ingrid Suediakoa (1910-2000), Danimarkako erregina ezkontidea 1947an.
- Bertil (1912-1997), Hallandeko dukea.
- Karlos Juan (1916-2012), Dalarnako dukea 1946ra arte; Bernadotte Wisborg-eko kondea 1951tik 2012ra arte.
Printze-printzesak Sofiero Gaztelua hartu zuten ezkontza-opari. Margaritak, lorezaintza maite zuenez, jauregiko lorategiak tentu handiz eraldatu eta zaindu zituen. Artearen zale amorratua zen eta pintura eta argazkigintza praktikatu zituen.
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1920. urtean, printzesa seigarren umeaz haurdun zegoela, infekzio oker bat hartu zuen, masailezurreko ebakuntza egin ostean, bat-batean hil zen 1920ko maiatzaren 1ean. Gertaerak Suedia hunkitu zuen, Margaritak 38 urte baitzituen.
Hileta-elizkizunak Stockholmeko Katedralean egin ziren, baina 1922an bere gorpuzkiak Hagako errege hilerrira eraman zituzten, Stockholmeko kanpoaldean, berak eta Gustavo Adolfok ehortziak izateko aukeratu zuten tokira. Margarita izan zen han lurperatua izan zen lehena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Castelló, Elena. (2023-06-30). «El triste destino de Margarita de Connaught, la reina de Suecia: se casó por amor y murió embarazada» Mujerhoy (kontsulta data: 2026-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Margarita, la princesa más discreta de Suecia, cumple 89 años: su educación, sus amores y su vida en Inglaterra» Monarquías.com 2023-10-31 (kontsulta data: 2026-05-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Margarita de Connaught» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (kontsulta data: 2026-05-07).