Edukira joan

Margarita Gutierrez Lavin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Gutierrez Lavin

Bizitza
JaiotzaArrigorriaga1894ko martxoaren 4a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao1978ko azaroaren 12a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerakemagina

Margarita Gutierrez Lavin (Arrigorriaga, Bizkaia, 1894ko martxoaren 4a - Galdakao, Bizkaia, 1978ko azaroaren 12a) Galdakaoko udal emagina izan zen. [1] 2024 urterarte Margari Emagina edo Margari Parterea bezala ezagutzen zen Galdakaoko herrian: bere abizenak erabat ezezagunak ziren.

Margarita Gutierrez Arrigorriagan jaio zen 1984ko martxoaren 4an.[2] 1922 urtean Galdakaora ezkondu zen Juan Jose Beitia Burundarena taxistarekin.[1]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928 urtean haurdun zeuden emakume pobreei laguntzeko lanean hasi zen Galdakaoko Udalarentzat; eta 1964 urtean erretiratu egin zuten, 70 urte betetzera heldu zelako.

1978ko agiria, Margarita hil zenean 84 urterekin
Margaritaren heriotza agiria

Emagina izan zenez herrian ezizen horrekin baino ez zuten ezaguten, Romualda Zuloaga pandereteraren omenaldia egin zen egunean konturatu ziren bezala. Data horretan Pilar Monreal herriko ekintzailea eta Josi Sierra bideogileak bere nortasuna eta bizitza ezagutzeko ekimena zabaldu zuten herriko jendeari dei bat eginez bideo baten bitartez.[3]

Ikerketa horren ondorioz bere izen abizenak oso osorik jarri zizkioten, emakumearen jaiotza eta heriotza datak aurkitu zituzten, eta bere lanaren gora-beherak ezagutu ere.[4]

1978 urtean Azaroaren 12an hil egin zen burmuineko ateroesklerosi baten ondorioz, 84 urte zituela.

Garbikeketa politikoa 1937an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Foru Aldundiaren artxiboan, Galdakaoko Udal Artxiboaren fondoetan 1937 urtean, Gerra Zibilaren ondorioz, garbiketa prozesu baten ondorioz, lanpostutik kanporatua izan zela azaltzen da.[5]

Galdakao militar altxatuen menpe egon eta gutxira, lehen alkate frankistak, Martin Ibarreche, depuratu egin zituen udal langileak, tartean Margari emagina ere, 1937ko uztailaren 10eko akordio baten bidez.[6]

Langile bakoitzak eskatu behar izan zuen berriro lan egitea, aitortza zehatz bat eginez; Margaritak, besteak beste, nork izendatu zuen lanpostu horretan, ze sindikatu edo elkartean zebilen, nori eman zion botoa 1934ko hauteskundeetan, ze ekimen politikotan parte hartu zuen Uztailaren 18a baino lehen, ze ekintzatan eta zein egoeratan egon zen kolpearen ondoren, eta zein ekintza profesionaletara dedikatzen zen. Hori guztia azaltzen da bere eskuz idatzi zuen ondoko zinpeko aitortzan, azaroaren 15ean.[7]

Azaroaren 20an Zinegotzi Epaile batek egindako txostena aztertzen da eta udalaren artxibategiko agirian ikus daitekenez, onartu egiten du udalbatzak, udalaren zerbitzura aritzeko "Mugiendu Nazional Loriatsuari atxikita daudelako".[8]

Margari Emaginaren zinpeko deklarazioa 1937an lanera bueltatu ahal izateko
Margarita Gutierrezen aitortza

Azkenean, II. Garaipen-urteko azaroaren 23an Martin Ibarreche alkateak, agiri bat izenpetu du Margarita lanean berriz onartzeko.[9] Hauxe dio idazkiak:

"Margarita Gutierrez Lavin Emagin Titularra Udal Zerbitzuan onartzea, Kausa Nazionalari afektua (atxikita) dagoelako, eta aberriaren aurkako jarduketarik ez delako ageri."

1964 urtean, udalarentzat 36 urte lan egin ondoren, Galdakaoko Artxiboan aurkitzen da 24 zenbakidun administrazio-espedientea: Bizkaiko Osasun zuzendari nagusiak Galdakaoko alkateari adierazten dio, Martxoaren 9an, Gutierrezek duen adinagatik jubilatua izendatzen duela emagina, "horretarako arautegiaren arabereako adina beteta duelako".[10]

Hala ere, bi aste beranduago, Martxoaren 28an berriro idazten dio alkateari, bere ordez emaginaren zeregin hori betetzeko inor ez zegoelako, eta bitartean:

"erabaki dut kargu horretan jarraitzea, izaera iragankorrez, lanpostu hori erregelamenduaren arabera beteta egon arte."[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://photos.google.com/share/AF1QipPiBHGexokXmUcgHAXh6ZHVr37qZp4QNKRqKu6sRUF8MYtfbyo82Z9v2-tQC6T0HQ/photo/AF1QipPYm_YPS73dBPUh9_r7PXXLcBNxmFocWGKCG7IS?key=dDlSRXBlUXFXUjJPTWJMb2NUSlJFTmt2bWs4cjJR
  2. BIZKAIKO ELIZAREN HISTORI ARKIBUA. SIGA-AKIS.
  3. https://www.youtube.com/watch?v=JSFciW1BLFQ
  4. https://zortzigarrenlurraldea.eus/margari-emagina/
  5. «Archivo Foral de Bizkaia» apps.bizkaia.eus (kontsulta data: 2025-01-24).
  6. Josi. (2024-12-11). Español: Acuerdo del Alcalde de Galdacano Martin Ibarreche en Julio de 1937 para cesar y suspender a los empleados municipales guardado en el Archivo Histórico de Bizkaia. (kontsulta data: 2025-01-28).
  7. Josi. (2024-12-11). Español: Declaracion jurada que presenta Doña Margarita Gutierrezde 43 años de edad y que ocupa el cargo de matrona en Galdacano. Firmada el 15 de Noviembre de 1937, guardada en el Archivo Histórico de Bizkaia. (kontsulta data: 2025-01-28).
  8. Josi. (2024-12-11). Español: Informe del Concejal Juez Informe sobre Margarita Gutierrez Lavin en 1937. (kontsulta data: 2025-01-29).
  9. Josi. (2024-12-11). Español: Cedula de Notificación a Margarita Gutierrez de 1937 en guardada en el Archivo Histórico de Bizkaia.. (kontsulta data: 2025-01-28).
  10. Josi. (2024-12-12). Español: Declaración que el Jefe Provincial de Sanidad traslada al Alcalde Presidente del Ayuntamiento de Galdacano el 9 de Marzo de 1964.. (kontsulta data: 2025-01-30).
  11. Josi. (2024-12-12). Español: Escrito del Jefe Provincial de Sanidad al Alcalde del Ayuntamiento de Galdakao en 1964 disponiendo lo que sigue:. (kontsulta data: 2025-01-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]