Margarita Mamun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Margarita Mamun

— Gimnasta

  —
Margarita Mamun (cropped).jpg
Informazio pertsonala
Izen osoa Margarita Mamun
Ezizena Rita
Ordezkatutako herrialdea  Errusia
Jaiotza 1995eko azaroaren 1a (24 urte)
Mosku, Errusia
Garaiera 170 zentimetro
Pisua 50 kilogramo
Diziplina Gimnasia erritmikoa
Urteak talde nazionalean 2004–egun
Kluba Gazprom
Gimnasioa Novogorsk
Entrenatzailea Irina Viner
Koreografoa Irina Zenovka
Munduko sailkapena 1 (2016)

Margarita "Rita" Mamun (errusieraz: Маргарита Мамун; Mosku, 1995eko azaroaren 1a) Errusiako gimnasta erritmikoa da. Errusiako txapelduna 2011, 2012 eta 2013. urtean sailkapen orokorrean

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Junior mailan nazioarteko lehiaketetan parte hartu zuen. 2005. urtean, Estoniako Tartuko Miss Valentin Kopan lehiatu zen Karolina Sevastjanova taldekidearekin. Bere entrenatzailea munduko txapeldun ohia da, Amina Zaripova hain zuzen ere. Denboran batean Bangladeshekin lehiatu zen, baina Errusiako Taldera itzuli zen senior mailan.

Senior mailan, Mamun Calaisko Nazioarteko Txapelketan parte hartu zuen 2011an, lau urrezko dominak lortuz: sailkapen orokorra, uztaila, xingola eta mazoak. 2011ko Munduko Kopan, Kanadan, nazioarteko saltoa eman zuen brontzeko domina lortzen sailkapen orokorrean eta pilotan urrezko domina eskuratzen Liubov Txarkashyna handiaren aurrean.

2012. urtean , Kieveko Munduko Kopan, Mamunek brontzezko dominak eskuratu zituen uztai, pilota eta xingolan.

2013. urtean, Austrian jokatutako Europako Txapelketan parte hartzen du eta Jana Kudryavtseva eta Daria Svatkovskajarekin Taldekako urrezko domina lortzen du Errusiarentzat. Xingolan urrea eskuratzen du eta pilota, mazak eta xingolan brontzea lortuz.