Margarito Salazar Cárdenas
| Margarito Salazar Cárdenas | |||
|---|---|---|---|
2018ko martxoaren 3a - ← Lucas Martínez Lara (en) Elizbarrutia: Matehualako elizbarrutia | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Matamoros, 1958ko otsailaren 22a (67 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Margarito Salazar Cárdenas (Matamoros, 1958ko otsailaren 22a) mexikar elizgizon katolikoa da, 2018tik aurrera Matehualako apezpikua dena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ezequiel Salazar Domínguez eta Conrada Cárdenas Trujilloren seme-alabetatik seigarrena, Margarito Salazar Cárdenas Matamorosen jaio zen 1958an. Hamar anai-arreba ditu: Nicolás, María de Jesús, Juan, Ezequiel, María Reyes, Lourdes, Sara Elvira, Carolina, Celso Israel eta Javier. 1978an Matamorosko San Jose apaizgaitegian sartu zen. Gero Monterreyko apaizgaitegian ikasi zuen.[1] 1989ko ekainaren 12an apaiztu zen, Matamorosko elizbarrutian inkardinatuta geratuz.[2]
Mexikoko Unibertsitate Pontifizean Oinarrizko Teologian graduatu zen. Apaiz gisa, honako kargu hauek bete zituen: elizbarrutiko apaizgaitegiko hezitzaile, irakasle, errektoreorde eta errektorea, bokazio-pastoralgintzarako batzordeko koordinatzailea, eta hainbat elizetako parroko eta bikarioa.[2]
2018ko martxoaren 3an, Frantzisko aita santuak Matehualako elizbarrutiko hirugarren apezpiku izendatu zuen[2], eta urte bereko maiatzaren 24an apezpiku ordenatu zuten Matehualako katedralean.[3]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Enrico Enríquez artzapezpikua (1743)
- Manuel Quintano Bonifaz artzapezpikua (1749)
- Buenaventura Fernández de Córdoba Spínola kardinala (1761)
- Giuseppe Doria Pamphili kardinala (1773)
- Francesco Saverio Maria Felice Castiglioni kardinala (1800)
- Pio IX.a aita santua (1827)
- Ignacio Montes de Oca y Obregón apezpikua (1871)
- Próspero María Alarcón y Sánchez de la Barquera artzapezpikua (1892)
- Leopoldo Ruiz y Flores artzapezpikua (1900)
- Luis María Altamirano y Bulnes artzapezpikua (1924)
- Octaviano Márquez y Tóriz artzapezpikua (1951)
- Ernesto Corripio Ahumada kardinala (1953)
- Javier Lozano Barragán kardinala (1979)
- Jesús Carlos Cabrero Romero artzapezpikua (2008)
- Margarito Salazar Cárdenas apezpikua[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Maldonado, Angélica. «Nombran a nuevo obispo de Matehuala» El Sol de México 2018-03-03 (kontsulta data: 2025-09-17).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Nomina del Vescovo di Matehuala (Messico)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2018-03-03 (kontsulta data: 2025-09-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Loera, José. «Celebra Sr. Obispo cinco años al frente de la Diócesis de Matehuala» El Tiempo del Altiplano 2023-05-24 (kontsulta data: 2025-09-17).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Margarito Salazar Cárdenas» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-09-17).