Edukira joan

Marguerite Abouet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marguerite Abouet

(2018)
Bizitza
JaiotzaAbidjan, 1971 (53/54 urte)
Herrialdea Boli Kosta
 Frantzia
BizilekuaNoisy-le-Sec
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, gidoilaria, komiki gidoilaria eta film-zuzendaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaCollectif des créatrices de bande dessinée contre le sexisme (en) Itzuli

IMDB: nm4710591 Twitter: Aya_De_Yopougon Edit the value on Wikidata

Patricia N’gbandjui, Marguerite Abouet izengoitiaz ezagunagoa[1], (Abidjan, 1971) bolikostar-frantziar idazle, komiki gidoilari eta zinema zuzendaria da[2].

Marguerite Abouet 1971n jaio zen Boli Kostako Abidjan hirian[3]. Haren amak Singer Corporationen lan egin zuen, eta aitak Hitachin[4].

Hamabi urte Abidjango Yopougon auzoan eman zituen. Gerora, bere bizitzako garai horretan inspiratu zen Aya de Yopougon eta Akissi komikiak sortzeko[5].

1983an, hamabi urte zituela, Frantziara joan zen osaba zahar batekin bizitzera[4][5][6]. Han neskamearen gelan bizi zela, idazten hasi zen baina oraindik bere idazlanak argitaratzeko asmorik gabe[5]. Gerora, Romainvillen laguntzaile juridiko gisa lanean ari zela, gazteentzako eleberriak idatzi zituen[7].

2005ean Aya de Yopougon komikiaren lehen liburukia kaleratu zuen. 2011n, Aya de Yopougonen animaziozko film baterako moldaketa zuzentzen hasi zen.

Marrazki bizidunen bikoizketan ere parte hartzen du. 2011n emakume afrikarra bikoiztu zuen Le Chat du rabbin filmean, eta 2013an Fanta eta ama Mamadou Aya de Yopougon flmean[8].

  • Aya de Yopougon (8 liburukitan, 2005-2023)
  • Akissi (10 liburukitan, 2010-2020)
  • Délices d'Afrique (sukaldaritzako liburua, Agnès Mauprérekin batera, 2012)
  • Bienvenue (3 liburukitan, 2010-2014)
  • Essi dans la forêt des monstres (2017)
  • Commissaire Kouamé (2 liburukitan, 2017-2021)
  • Terre gâtée: Ange, le migrant (2018)

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2006: Angulemako Komiki Azokako lehenengo album onenaren saria
  • 2007: Prix de la BD du Point[9]
  • 2011: Angulemako Komiki Azokako gazteentzako lanik onena
  • 2016: Arteen eta Letren Ordenaren zalduna[10]
  • 2022: Jacques Lob saria
  • 2023: Merezimenduaren Ordena Nazionalaren zalduna[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Frantsesez) «Auteurs, éditeurs, libraire à l'honneur dans l'ordre du Mérite» ActuaLitté.com 2023-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  2. (Frantsesez) Leprince, Chloé. «Marguerite Abouet : « Sans droit de vote, je me sentais amputée »» Le Nouvel Obs 2011-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  3. (Frantsesez) Delage, Juliette. «Marguerite Abouet, conteuse d’Ivoire» Libération 2022-12-30 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  4. a b (Frantsesez) Le Saux, Laurence. «Une conteuse qui compte» Télérama 3811: 32-35. 2023-01-25.
  5. a b c (Frantsesez) Koch, Alicia. «Akissi : une enfance à Abidjan» Afrik.com 2010-06-09 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  6. (Frantsesez) Cassiau-Haurie, Christophe. (2013). «Abouet, Marguerite» Dictionnaire de la bande dessinée d'Afrique francophone. Paris: L'Harmattan, 12-13 or..
  7. (Ingelesez) Zuarino, John. (2007). «An Interview with Marguerite Abouet» Bookslut jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-04-17) (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  8. (Ingelesez) «Marguerite Abouet» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).
  9. (Frantsesez) Ono-dit-Biot, Christophe. «Bd de prix» Le Point 2008-12-18.
  10. (Frantsesez) «Festival de la Bande Dessinée d'Angoulême : Fleur Pellerin a annoncé une promotion exceptionnelle dans l’ordre des Arts et des Lettres de créateurs et créatrices de bande dessinée» Ministère de la Culture 2016-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]