Edukira joan

Mari-Eli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari-Eli
Jatorria
Egilea(k)Jesus Guridi
Estreinaldi-data1936ko apirilaren 11
IzenburuaMari-Eli
Ezaugarriak
Genero artistikoazarzuela
Hizkuntzagaztelania
LibretistaCarlos Arniches
Bestelako lanak
MusikagileaJesus Guridi

Mari-Eli edo El triunfo del amor (Maitasunaren garaipena) Jesus Guridi musikagilea konposatutako zarzuela da. 1936ko apirilaren 11n plazaratua izan zen. Oso lan ahaztua izan da baina 2025ean Arriaga Antzokiak BBK Fundazioaren lankidetzarekin berriro ere taularatu zen, Calixto Bieitoren zuzendaritzapean.[1][2]

Madrilen estreinatu zen 1936ko apirilean, Carlos Arniches (bere azken zarzuela izan zen)[3] eta Eloy Garayren libretoarekin eta, Gerra Zibilaren ondoren, 1941ean, antzeztu zen Bilbon, Bilboko Koral Elkartearen denboraldi lirikoaren barruan. Obrak Guridi desberdin bat erakusten digu, lanaren izaerari dagokionez, baina oso ezaguna haren idazkera musikalaren kalitateagatik. Jesús Mª Arozamenak honela deskribatzen du Mari-Eli: «Itsas kutsuko euskal zarzuela, melodia gogoraerrazak eta pasarte komikoak dituena, garaiko gustuen araberakoa». Musikalki, konposizioari edertasuna dario, oso zarzuela melodikoa da eta, une batzuetan, estilistikoki musikalaren generora hurbiltzen da. Abesbatzaren emanaldi oso alaiak ditu, zeinak ederki uztartzen baitira abestien gaiarekin.[4]

  • Mari Eli (22 urte)
  • Nicolasa (32 urte)
  • Telesforo (27 urte) Baritono
  • Jose Mari (25 urte) Tenor
  • Batxi (55 urte)
  • Anton "Resaca" (57 urte)
  • Serafín (37 urte) Tenore komikoa
  • Timoteo "Cecina" (45 urte)
  • Verdel (30 urte)
  • Peru (60 urte)
  • Mendigorritea (45 urte)
  • Conce
  • Juli
  • Arrantzaleak
  • Baserritarrak
  • Dantzariak
  • Portuko jendea
  • Abesbatza

Obra Lekeition, Santa Marina jaiaren egunean hasten da, nekazarien aldeko Peruren eta arrantzaleen aldeko Berdelen arteko elkarrizketa batekin. Biak lehian ari dira nor den hobea jakiteko. Serafinek don Teorenganako herra erakusten du, zakartzat jotzen baitute. Orduan, Teo agertzen da. Serafinek soldaduska Madrilen egiten zuen bitarteko bere maitasun-kontuak azaltzen ditu. Orain badirudi Nicolasa gustatzen zaiola, don Teori bezala.

[5] 

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]