Mari Carmen Ruiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Carmen Ruiz
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1944 (79/80 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)William Layton
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0749863 Edit the value on Wikidata

Mari Carmen Ruiz (Bilbo, 1944) bizkaitar aktore ohia da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mari Carmen Bilbo erdaldunean hazi zen. Merkataritza ikasketak egin eta balantza elektronikoei buruzko tesia aurkeztu zuen Bartzelonan. Halere, ondoren, bere betiko pasioari jarraituz, antzerki ikasketak egin zituen Bilbon eta Madrileraino joan zen aktore izateko asmoz . Han igaro zituen urterik oparoenak, izen handiko jende askoren artean.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo jaunartzean mintzaldi bat egin zuen eta denak txaloka hasi zitzaizkion, une hartan erabaki zuen aktorea izatea. Hantxe eman zion hasiera antzezle ibilbideari. Horregatik apuntatu zen Bilboko Kultura Hispanikoaren Euskal Institutura, antzerkia ikastera.

Antzerkian hasi aurretik balleta ere egin zuen eta berehala maitemindu zen balletaz. Traviata operan dantzatzeko aukera izan zuen. Agertoki batera igo zen lehen aldia izan zen hura.

Madrilen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Layton antzerki zuzendari ezaguna izan zuen irakasle Madrilen. Berak sortu zuen Estudio antzokia, antzerkian garai hartan zegoen ospe handieneko zentroa. Gaur egun oraindik William Laytonen ikaslea izateak garrantzi handia du. Estudio antzokian, bestalde, Ana Belen, Emilio Gutierrez-Cava eta Rocio Durcal bezalako pertsonaiak zeuden. Espainiako antzerkiaren izen handiak, eta jende oso interesgarria.

Miguel Narros antzerki zuzendariak proposatuta, Los chicos con las chicas filmean parte hartu zuen

Bilbon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madriletik Bilbora itzuli zen, 1966. urtean, gutxi gorabehera. Luis Mari Iturri Arriaga antzokiko lehen zuzendari izandakoarekin elkartu eta Akelarre antzerki konpainiako kide egin zen. Euskal antzerki alternatiboaren barruan, garai hartako Bilbon, adierazgarriena zen Akelarre. Oso apurtzailea. Lehen aldia zen antzezlan handiak, euskal idazleen testu handiak, interpretatzen zirela. Ordura arte zentsura zegoen.

1977an. Irrintzi antzezlanarekin, Nire aitaren etxea defendatuko dut zatia ikasteak markatu egin zuen. Euskararekin izan zuen lehen harreman zuzenena handik etorri zitzaion. Horrez gain, leku jakin batzuetan antzerkia egiten zuenean, euskara hurbilago geratzen zitzaion. Hortik sortu zitzaion euskararekiko zegoen injustizia ideia.

Antzerki munduari agur esan, Paya marinelarekin ezkondu, harekin mundu ezagutu eta seme-alabak izan zituenean ikastolara bidali zituen. Bertsolari eskolara ere eraman zituen.

Itxaso, Xabi eta Fredi bertsolarien ama da Mari Carmen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Larrinaga, Zihara Jainaga. ««Antzerki komertzialak ez du zentzurik»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]