Mari Cruz Guruzeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Cruz Guruzeta

Bizitza
JaiotzaAramaio1871ko maiatzaren 3a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaAreatza1934ko abenduaren 27a (63 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakemagina eta Emakume Abertzale Batza

Mari Cruz Guruzeta Unzueta (Aramaio, Araba, 1871ko maiatzaren 3a - Areatza, Bizkaia, 1934ko abenduaren 27a) emagina,[1] eta Areatzako Emakume Abertzale Batza erakundearen sortzailea.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areatzan bizi izan zen. Euskaltzalea eta euskal kulturaren bultzatzailea. Areatzako Emakume Abertzale Batza fundatu zuen 1932an. Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ), emakumeen erakundea zen Emakume Abertzale Batza. Orduko EAJko mitinetan parte hartu zuen hizlari moduan. 1933an, Zeanuriko plazan mitin batean parte hartu zuen, bere neba Txomin Guruzeta eta orduko beste politikari ospetsu batzuekin batera[1].

Urte askoan aritu zen emagin lanetan, belaunaldi desberdinetako emakumeei erditzen laguntzen.[1]

Jose Maria Azpeitiarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen: Victor, Piedad, Arantza, Lucia eta Iñaki, oso gazte hil zena.[1] Gurutzi Arregi Azpeitia etnografoa eta euskaltzalea bere biloba zen.[2]

Areatzako sabelak

Aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko uztailaren 14an, Mari Cruz de Gurutzeta izena daukan plaza inauguratu zuten Areatzan. Bere emagin lanari omenez, Jesus Lizasoren “Areatzako Sabelak” izeneko eskultura dago bertan.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e «Areatzako Udala - María Cruz Guruzeta Unzueta» www.areatza.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  2. «Gurutzi Arregi, 'Durangoko alaba'» Bizkaiko Hitza 2020-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  3. «Areatzako Udala - Gertakari historikoak» www.areatza.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).[Betiko hautsitako esteka]
  4. Areatza Lantzen. Areatzako Udala, 16 or..