Mari Karmen Garmendia
| Mari Karmen Garmendia | |||
|---|---|---|---|
1995 - 2001 | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Ormaiztegi, 1947ko ekainaren 9a (78 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Familia | |||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | katedraduna eta politikaria | ||
| Enplegatzailea(k) | Santo Tomas Lizeoa Donostiako elizbarrutia Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua | ||
| Kidetza | Argia | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Maria Karmen Garmendia Lasa (Ormaiztegi, Gipuzkoa, 1947ko ekainaren 9a) irakasle, kazetari eta politikaria izan da. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburua izan zen (1985-1994), baita Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua ere 1995-2001). Aurreneko emakumezko bozeramailea izan zen Eusko Jaurlaritzan.[1] [2]
Heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamahiru zituela urtebete eman zuen Okzitaniako Tolosa ondoko Verfeil herri txikian. Frantsesa ikasteko joan zen udako hilabete bat pasatzera, baina urtebete egin zuen gero. Ormaiztegirekin konparatuta 40 bat urte aurreratuago zegoen Tolosako alde hura. Ormaiztegin pentsa ezinak zirenak ikusi zituen han: jendartearen sekularizazioa, dibortzioa, emakumezkoak prakekin ibiltzen zirela, erre egiten zutela, izan zitezkeela txofer, Aljeriako gerra, telebista... Egonaldi hark heldutasun ikaragarria eman zion.[1]
Irakasle ikasketak egiten zituen bitartean, Donostiako andereñoen erresidentzian ere formakuntzan segitzen zuen. Erresidentzia hartako irakasleen artean egon ziren Koldo Mitxelena, Juan Mari Lekuona eta Ibon Sarasola. Elbira Zipitria irakasleak urteak zeramatzan ordurako etxeetan euskaraz irakasten.[2]
| « | Garai hartan, sumatzen zen Francoren garaia aurki bukatu ahal zela; azpilan handia zegoen aldaketarako; ez hemen bakarrik, atzerrian ere bai. Beraz, gurea zen gure hezkuntza sistemaren oinarriak jartzea. | » |
Gero, tesia Estrasburgon egin zuen, Luis Pasteur Unibertsitatean. Ikastolei buruz egin zuen. Orduan konturatu zen bere etxean bertan ere gauza asko zituela. Adibidez, ama Xabiertxo-ren banatzaileetako bat izan zen (euskarazko eskola-liburu bakarra garai hartan), baina frankismoko garai hartan isilik ibili behar zuten.[2]
Kazetaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14 urterekin lehenengo lana argitaratu zuen Umeen-Deia aldizkarian. Zeruko Argian idazten hasi zen Aita Agustin Ezeiza kaputxinoak eta Rikardo Arregik bultzaturik. Miren Olarreaga sinadurarekin azaldu ziren bere testuak. Aldi batez, emakumezko bakarra izan zen aldizkariaren taldean. Han ibiltzen ziren Ramon Saizarbitoria, Xabier Lete, Jose Manuel Toledo, eta Iñaki Beobide ere. Garai hartan Andereñoen Erresidentzian zegoen bertan ostatu hartuta eta bertan topo egin zuen Nekane Auzmendirekin, Feli Etxeberriarekin, eta Amaia Lasarekin...[1]
Irakaslea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle izan da Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolan, bai eta Donostiako Elizbarrutiaren Irakasle Eskolan ere.
Politikaria (1985-2001)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politikan jardun zuen 1985etik 2001era Eusko Alderdi Jeltzalearekin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ardura hartu zuen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren agintaldian (1985-1994), eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren buru amaitu, Ardanza eta Juan José Ibarretxeren gobernutan (1995-2001).[3] Hain zuzen, Garmendia sailburuak zuzendu zuen Ibarretxeren euskara ikasketa.[1]
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zeregina zein izan beharko zen argi ez zegoenean berak diseinatu zituen hainbat lan-ildo. 1995ean Josune Ariztondo izendatu zuen sailburuorde Hizkuntza Politikan.[4] Egindakoen artean, Euskaltzaindiaren egoera zaila bideratu zen garai hartan, Iparraldearekin harremanak sortu ziren Haritxelarren lankidetzari esker, batez ere, eta François Bayrou solaskide zutela... Hizkuntz eskakizunak, hezkuntza-ereduen inguruko hausnarketa, hizkuntzari buruzko nazioarteko adituekin harremanak egin izan ziren (Joshua Fishman, Cumming, Kataluniako eta Quebeceko adituak...). Garai hartan AEK eta HABEren artean zegoen gatazka bideratu zuten, AEKko arduradunekin hitzarmena lortuz.[1] Hortik aurrera, AEK beste bide batetik sortu zen, euskaltegi itunpeko edo jabego sozialduna.[1]
| « | Euskal kulturan egon dira pertsona batzuk talka horiek konpontzeko ahalegin handiak egin dituztenak, eta nik aipatu nahi dut bat: adibidez, Mari Karmen Garmendia [1995 eta 2001 artean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izandakoa]. Ahalegin oso handia egin zuen euskal kultura mantentzeko, gatazka partidistetatik kanpo. Eta ezker abertzalearen lerroetan ere egon zen jendea esaten zuena mantendu behar zirela kontsentsu minimo batzuk. | » |
Emakume aitzindaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurreneko emakumezko bozeramailea izan zen Eusko Jaurlaritzan, lehenengo Hizkuntza Politikako idazkaria Jaurlaritzan, eta lehenengo emakumezkoa Matia Fundazioko presidentetzan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f Telleria, Enekoitz. (2017-07-30). «Ahomentan. Mari Karmen Garmendia eta Elixabete Garmendia. Bidegile konplizeak» www.berria.eus (kontsulta data: 2019-12-09).
- ↑ a b c d Izagirre Intxauspe, Gurutze. (2025-11-18). ««Francok bakea ekarri zigun», eskolan idatzarazia» Berria (kontsulta data: 2025-11-19).
- ↑ ««Nahitaezkoa da erakunde publiko eta ekimen sozialen arteko elkarlana» - Wikiteka» eu.wikisource.org (kontsulta data: 2019-12-09).
- ↑ Jainaga Larrinaga, Zihara. (2019-12-01). ««Egunen batean gauzatuko da Guggenheim Urdaibai proiektua»» Berria (kontsulta data: 2019-12-02).
- ↑ Astiz, Iñigo. «Pruden Gartzia, idazlea. «Zer motibo dute euskaldun sentitzeko egungo etorkinek?»» Berria (kontsulta data: 2020-10-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mari Karmen Garmendia Euskaldunon Egunkariaren hemerotekan (768 albiste)
- Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako euskadi.eus webgunean (84 item)
- Elkarrizketa Argia aldizkarian (2004-09-05)
- Elkarrizketa Argia aldizkarian (1995-01-29)
- Elkarrizketa Argia aldizkarian (1993-10-24)
- Elkarrizketa Bat aldizkarian (1991ko maiatza)
| Aurrekoa Joseba Arregi |
1995 – 1999 |
Ondorengoa Josu Jon Imaz |
| Aurrekoa Joseba Arregi |
1995-2001 |
Ondorengoa Miren Azkarate |
| Eusko Jaurlaritza (1995-1998) | ||
|---|---|---|
|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) | ||
| Eusko Jaurlaritza (1999-2001) | ||
|---|---|---|
|
Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza) | ||
- 1947ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
- Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuak
- Gipuzkoako politikariak
- Jelkideak
- Gipuzkoako irakasleak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak
- Soziolinguistak
- Ormaiztegiarrak
- Maistrak
- Emakume politikariak
- Emakume kazetariak
