Mari Luz Cristóbal Caunedo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Luz Cristóbal Caunedo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMari Luz Cristóbal Caunedo
JaiotzaTineo1948ko abuztuaren 30a (75 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 8f8349b6-51f3-4f70-b7ed-b0dbb3a57c05 Edit the value on Wikidata

María Luz Cristóbal Caunedo (Máñores, Tineo, Asturias, 1948ko abuztuaren 30a) Asturiasko tonada-kantari ezaguna da.[1]

Asturiasko ospe eta garrantzi handienetariko asturiar kanta lehiaketak irabazi ditu.[2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tineoko Mañoresen jaio zen. Aita Marcelino pikatzailea zen eta ama Isolina etxekoandrea. 15 urte zituenean Gijonera joan zen bizitzera eta itsasoa deskubritu zuen. Familiatik zetorkion kantu zaletasuna, baina 28 urte bete arte ez zen jendaurrean kantuan hasi, nahiz eta txiki-txikitatik kantatzen zuen etxeko ospakizunetan eta lagunartean. Emakume izateagatik baztertua ere sentitu zen, ez baitzegoen ondo ikusia emakumeek oholtzan abestea.[3]

Bere ibilbide diskografikoa Asturiasko musika tradizionaleko kantari garrantzitsuenekin hasi zen lankidetzan: Enrique García Palicio L'Abogáu, Luis Estrada, Jorge Tuya edo José Manuel Collado, eta gaitaz lagundu zioten Luis de Arnizo, Manolo Quirós, Alberto Varillas, Vicente Prado El Pravianu edo El Gaiteru de Veriñak

Colectivu Muyeresek argitaratu zituen hiru diskoetan grabatu zituen abestiak.[4]

Berak interpretatutako lehen diskoa La Misa de gaita izan zen (1998an grabatua).[5] Disko honetan Pedro Panguak danborraz lagundu zion eta El Gaiteru de Veriñak gaitaz.

1999an, Onde la ñublina posa grabatu zuen. Disko horretan, Asturiasko musikari tradizional onenek parte hartu zuten, eta Asturiasko musikaren barruan jarduteko beste modu bat markatuko zuen diskoa izan zen.

Cantar de Seronda ere kaleratu zuen, 18 abesti dituen diskoa, 24 musikariren laguntzarekin.[6]

Lorienteko Interzeltiar Jaialdian Asturias ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Llegó'l discu de Mariluz Cristobal Caunedo» Asturies.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  2. «Cristóbal Caunedo, Mari Luz» www.biografiasasturias.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  3. ««Para los nervios, los veteranos nos mandaban tomar un Tío Pepe»» El Comercio 2017-11-05 (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  4. «Mari Luz Cristóbal Caunedo apuesta nel so segundu discu pola anovación serena de la tonada» Asturnews 2006-01-04 (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  5. Mariluz Cristóbal Caunedo – La Misa de gaita. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  6. [http://www.revistafusion.com/asturias/2006/marzo/report150-2.htm «Suplemento Asturias - Revista FUSION - MUSICA. Mariluz Crist�bal Caunedo, cantante de tonada»] www.revistafusion.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]