Mari Luz Esteban Galarza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Luz Esteban» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mari Luz Esteban Galarza
Mariluz-Argia Dani Blanco.jpg
Bizitza
Jaiotza Pedrosa de Valdeporres1959 (58/59 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Basauri
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea : medikuntza
Bartzelonako Unibertsitatea : social anthropology
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak antropologoa, medikua, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Leongo Unibertsitatea  (1994 -  1996)
Nafarroako Unibertsitate Publikoa  (1996 -  1998)
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1998 -
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea

Mari Luz Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959) gizarte-antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Txikitatik Basaurin bizi izan da. Medikuntza ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (1983) eta Gizarte Antropologia doktoretza Bartzelonako Unibertsitatean (1993). Familia-Plangintzako mediku izan zen Bizkaian 1984tik 1996raino, eta antropologia irakasle gero. Hasieran Leongo Unibertsitatean, gero Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta 1998tik Euskal Herriko Unibertsitatean non Gizarte-Antropologia arloko irakasle, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko burua eta Ikasketa Feministak eta Generoa masterreko koordinatzailea den. Aditua da antropologia feministan eta medikuntzako antropologian.[1][2]

Ikergaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai hauek ikertu ditu Estebanek: "harremanak eta generoko identitateak", "etnografia korporala eta aldaketa soziala", "emozioak eta maitasuna" eta feminismo dekoloniala.

"Gorputzez gorputz" ikergaia lantzerakoan bizitzaren haragitasuna begiratzea proposatzen du Estebanek. Diskurtsoari eta teoriari asko begiratu diegu eta gutxi gorputzari. Ariketa politikoa, ariketa fisiko eta emozional bihurtu behar da. Norbanakoa beste era batera ikusteko modua da. Galdera da: zer egiten dugu gorputzekin?[3]

Genero indarkeria gaietan emakumea biktima moduan bakarrik ikusi ohi da eta agentea izan behar dela defendatzen du. Emakumea biktimatzat hartzeak bi gauza dakartza; ekintzarako ahalmena kentzen zaio eta laguntza kanpotik helduko dela aurreikusten da. Asko ala gutxi, beti du boterea norbanakoak eta ekintzarako ahalmen hori baliatu behar da.[3]

Generoa, sexualitatea, klasea, arraza, eta hizkuntza kontuan hartzea herritartasun kontzeptua zabaltzeko aukera dela defendatzen du. Zabaltze prozesu hori lortu ahal izateko batetik mugimendu herritarren arteko aliantzak aintzat hartu behar direla, eta bestetik, ikuspegi feminista bera ere berritu behar dela dio. Bide horretan feminismo dekoloniala Euskal Herrira egokitzea aukera aparta da berarentzat.[4]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat liburu, monografiko eta artikulu idatzi ditu aldizkari eta argitaletxe espezializatutan. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak sorturiko 40 lan bildu dira.[5][6] Besteak beste bere lan hauek dira aipagarrienak:

Aldizkarietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Propuestas para un discurso feminista sobre salud (1992);
  • Evolución histórica de los discursos médico-científico y religioso sobre la mujer, la reproducción y la sexualidad (1994); "
  • Relaciones entre feminismo y sistema médico-científico (1996);
  • Embodied anthropology: Anthropology from oneself (2001);
  • El estudio de la salud y el género. Las ventajas de un enfoque antropológico y feminista (2006),
  • El amor romántico dentro y fuera de Occidente: Determinismos, paradojas y visiones alternativas (2008)
  • Identidades de género, feminismo, sexualidad y amor: los cuerpos como agentes (2009).
  • Ikuspegi feminista maketoa eta euskaltzalea herritartasun berri baten alde (2017)

Monografikoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emakumeen osasunaz beraiei galdezka. Ugalketa eta sexualitate eredu desberdinak (1993);
  • La atención específica a las mujeres. 15 años de centros de planificación familiar (1994).

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arnas aparatua (1980) UEUn argitaratuta hainbat egileren artean: Eukeni Abasolo Galdeano, Bittori Astobiza Ariño, Anparo Badiola, Xabier Elexpe Uriarte, Mari Luz Esteban Galarza, Begoña Etxeguren, Maria Angeles Garai, Ana Garai, Patxi Letamendi Urresti
  • Re-producción del cuerpo femenino. Discursos y prácticas acerca de la salud (Gakoa-Tercera Prensa, 2001);
  • Antropología del cuerpo. Género, itinerarios personales, identidad y cambio (Bellaterra, 2004).
  • Crítica del pensamiento amoroso (2011),[7]
  • Etnografia feministak Euskal Herrian. XXI. mendera begira dagoen antropologia. (2016). UPV/EHU eta UEUrekin argitaratuta eta Jone Miren Hernandez Garcia-rekin
  • Feminismoa eta politikaren eraldaketak (2017). SUSA

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Elustondo, Miel Anjel (2013ko otsailaren 24a), «'Egoera berrietara egokitzeko gaitasun handia erakutsi du feminismoak'», Argia, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2358/mari-luz-esteban. Noiz kontsultatua: 2017-11-11 .
  2. (Gaztelaniaz)  Maria Luz Esteban Galarza – Red de Antropologia de y desde los cuerpos, http://red.antropologiadelcuerpo.com/index.php/maria-luz-esteban-galarza/. Noiz kontsultatua: 2017-11-11 .
  3. a b (Euskaraz)  «Feminismoa eta euskalgintza: Bi borroken hurbilketa xumearen kontakizuna», Argia, http://www.argia.eus/albistea/feminismoa-eta-euskalgintza-bi-borroken-hurbilketa-xumearen-kontakizuna. Noiz kontsultatua: 2017-11-11 .
  4. (Euskaraz)  Ikuspegi feminista maketoa eta euskaltzalea herritartasun berri baten alde - Jakin.eus, https://www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/ikuspegi-feminista-maketoa-eta-euskaltzalea-herritartasun-berri-baten-alde/4112. Noiz kontsultatua: 2017-11-11 .
  5. Mari Luz Galarzaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (40 produktu).
  6. (Euskaraz)  Esteban Galarza, Mari Luz - Auñamendi Eusko Entziklopedia, http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/esteban-galarza-mari-luz/ar-148550/. Noiz kontsultatua: 2017-11-11 .
  7. (Gaztelaniaz)  «Mari Luz Esteban: “El pensamiento amoroso de la cultura occidental es la argamasa del sistema” - Revista Emakunde Aldizkaria», Revista Emakunde Aldizkaria, 2016-07-19, http://emakunde.blog.euskadi.eus/2016/07/mari-luz-esteban-el-pensamiento-amoroso-de-la-cultura-occidental-es-la-argamasa-del-sistema/. Noiz kontsultatua: 2017-11-11 .
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Mari Luz Esteban Galarza