Maria Ana Austriakoa (1683-1754)
Maria Ana Austriakoa (1683-1754) | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1708ko urriaren 27a - 1750eko uztailaren 31 ← María Sofía Neoburgekoa - Mariana Viktoria Borboikoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Linz, 1683ko irailaren 7a | ||
Herrialdea | Habsburgotar monarkia ![]() | ||
Heriotza | Lisboa, 1754ko abuztuaren 14a (70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Monastery of São Vicente de Fora (en) ![]() | ||
Familia | |||
Aita | Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa | ||
Ama | Leonor Neuburgekoa | ||
Ezkontidea(k) | Joanes V.a Portugalgoa (1708ko urriaren 27a - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Habsburgo | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | portugesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erregeordea | ||
Jasotako sariak | |||
![]() ![]() | |||
![]() |
Maria Ana Austriakoa (Linz, Austria, 1683ko irailaren 7a – Lisboa, Portugal, 1754ko abuztuaren 14a) Austriako artxidukesa izan zen, Joanes V.a Portugalgoaren emazte eta erregina ezkontidea.[1][2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorearen eta bere hirugarren emazte Leonor Magdalena Palatinatukoa izan ziren.[2] Maria Ana Josef I.a Hausburgokoa eta Karlos VI.a enperadoreen haurridea zen.
Ezkontza eta ondorengotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1708ko urriaren 27an Lisboan harrera bikaina egin zioten, hiru eguneko ospakizun publikoari hasiera emanda. Oso elizkoia, ederra eta kultua izan zen. 1716an erregeordea izan zen, erregea Alentejora joan zenean, eta 1742an, erregea larriki gaixotu zenean.[2][6] Pombalgo markesari deitu zion gobernurako, bere emaztearen oso laguna baitzen, hura ere austriarra.
Sei seme-alaben ama izan zen, eta horietako hiru heldu ziren tronura: Barbara Bragantzakoa (1711-1758), Fernando VI.a Espainiakoaren erregina ezkontidea; Josef I.a (1714-1777), Portugalgo erregea; eta Pedro III.a (1717-1786), Portugalgo erregea hau ere.
1742an, Joan V.ak kolpe bat jasan zuen eta partzialki geldiarazita geratu zen, eta Maria Anak gaina hartu zuen boterearen ardura hartuta. Joanes V.a 1750eko uztailaren 31n hil zenean, berak eman zion boterea bere seme gazteari, Jose I.a Portugalgoari.
Lisboan lurperatu zuten, baina bere bihotza Vienara eraman zuten eta Kripta Inperialean dago lurperatuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «María Ana de Austria _ AcademiaLab» academia-lab.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ a b c «Maria Ana de Áustria (D.).» Portugal - Dicionário Histórico, Corográfico, Heráldico, Biográfico, Bibliográfico, Numismático e Artístico: 833..
- ↑ (Portugesez) Almeida, Fortunato de. (1915). História da igreja em Portugal. Imprensa académica (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Ana de Austria, reina de Portugal - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ «Austria, María Ana de (1683-1754, reina consorte de Portugal) - Archivo» archivo.rae.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ (Portugesez) Almeida, Fortunato de. (1927). Instituiçŏes politicas e sociais de 1580 a 1816. F. de Almeida (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).