Maria Antonia Eskibel Navarrete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Antonia Eskibel Navarrete
Bizitza
Izen osoa María Antonia Esquivel y Navarrete
Jaiotza Gasteiz1778ko otsailaren 2a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Gasteiz, 1849 (70/71 urte)
Jarduerak
Jarduerak aristokrata

Maria Antonia Eskibel Navarrete (Gasteiz, 1778ko otsailaren 2aGasteiz, 1849) liberal sutsua eta frantsestua izan zen Espainiako Independentzia Gerra garaian. Ospe handia izan zuten berak Gasteizen antolatu ohi zituen tertuliek.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Antonia Xabiera Bernarda Simona de Roxas Juana Nepomucena Josefa Eskibel Navarrete Gasteizen jaio zen 1778ko otsailaren 2an.[1] Gasteizko familia noble batean, gurasoak Legardako markesak izan zituen, Ignacio Vicente Eskibel Peralta eta Manuela Isidora Navarrete Lisón de Tejada. Legarda sendiaren jauregia Zapatagile kalean kokatuta zegoen, Santo Domingo plaza izkinean.

Espainiako Independentzia Gerran ezaguna egin zen Miguel Ricardo Alaba Eskibel, Alaba Jenerala, lehengusua zuen.

Maria Antonia 1798ko abenduaren 29an ezkondu zen Antonio Fernández Navarrete eta Ximenez Tejadarekin[2]. 20 urte zituen eta senarrak, berriz, 39. Antonio familia liberal eta ilustratu batetik zetorren eta 1776tik 1793ra bitartean, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izan zen. Bikoteak bi seme-alaba izan zituen: Benito, Dean eta kanonigo Zaragozako Seoan, eta Demetria, 1819an bere lehengusu propio zuen Antonio Gervasio Fernandez Navarreterekin ezkonduko zena.

Senarra Ábalosekoa (Errioxa) bazen ere, Maria Antonia ez zen normalean Gasteiztik urrundu eta bertan jaio ziren bi seme-alabak ere.

Familia liberalismo moderatuan kokatu zen, baina Maria Antonia erredikalago bilakatzen joan zen. 1814ko otsailean, frantsesak joanak ziren, jada, eta atxilo hartu zuten, frantsestua zelakoan. Paradero bera izan zuten beste hainbat gasteiztarrek, Genaro Maria Gamiz, Inozentzio Santa Maria apaiza, Casimiro Javier eta Ramon Maria de Urretxu Díaz del Carpio (aita-semeak), Narrosko markesa zen Joakin Maria Egia Agirre, Valentín González Echávarri eta abarrek.

1830eko apirilaren 30ean, Maria Antonia alargun geratu zen, Antonio Ábalosen hil zenean. Gasteizen bizitzen jarraitu zuen eta ospe handia zuen bere etxean antolatzen zuen tertuliak, hiriko burgesia liberalak gustuko zituenak.

1849an hil zen Gasteizen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]