Edukira joan

Maria Brabantekoa, enperatriza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Brabantekoa, enperatriza

Bizitza
JaiotzaLovaina, 1190 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaLovaina1260ko ekainaren 14a (69/70 urte)
Hobiratze lekuaSt. Peter's Church, Leuven (en) Itzuli
Familia
AitaHenry the Courageous
AmaMatilda of Flanders
Ezkontidea(k)Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa  (1214ko maiatzaren 19a (egutegi gregorianoa) -  1218ko maiatzaren 19a)
William I, Count of Holland (en) Itzuli  (1220ko uztaila -  1222ko otsailaren 4a)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakezkontidea

Maria Brabantekoa (Lovaina, 1190 – ibidem, 1260ko ekainaren 14a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza izan zen, Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorearen bigarren eta azken emaztea.[1]

Gurasoak Henrike I.a Brabanteko dukea eta Matilde Boulognekoa (1170-1210) izan ziren. Alaba zaharrena zen. Aitaren aldeko aitona-amonak Godofredo III.a Lovainakoa eta Margarita Limburgokoa izan ziren. Amaren aldeko aitona-amonak Mateo Alsaziakoa eta Maria Boulognekoa izan ziren.

Lehen ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maria Brabantekoaren eta Oton IV.aren arteko ezkontzaren ilustrazioa.

1214ko maiatzaren 19an, Oton IV.ari agindu zioten Maria. Data horren ostean ezkondu ziren, Maastrichten. Mariak hogeita lau urte inguru zituen, eta Otonek hogeita hemeretzi inguru.

Germaniako erregetzaren leia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oton, sasoi hartan, Federiko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko errege etsaiaren aurkako gerran sartua zegoen. Azken honek Siziliako erreinua ere gidatzen zuen. Federiko, Beatriz Hohenstaufengoa, Otonen lehen emaztearen, lehengusu haragizkoa zen aitaren bidez, eta Hohenstaufenen etxearen ondorengo gizonezkoa. Hohenstaufen leialek Oton enperadorea hautatzen lagundu zuten, lehen ezkontza zela eta, baina gehienek Federikori eman zioten laguntza. Ondorioz, Maria Inperio zatitu baten enperatriza zen.

1214. urteko uztailaren 27an, Otonek Filipe II.a Frantziakoaren aurka borrokatu zuen Bouvinesko guduan. Armada inperialak porrot erabakigarria jasan zuen eta atzera egin behar izan zuen. Otonek, bere indarrak ahulduta eta bere aldekoak heriotzaz zein traizioz galduta, Braunschweig eta inguruko bere ondareko lurretara erretiratu behar izan zuen Mariarekin. Federiko 1215. urteko uztailaren 5ean berriro Alemaniako errege hautatu zuten, ordukoan inolako aurkakotasun barik. Inozentzio III.a Aita santuak, aurretik Oton koroatu zuenak, bere garaipena onartu eta Federiko errege koroatu zuen 1215eko uztailaren 23an.

Maria Otonekin elkartu zen bere erretiroan. Ez zuten seme-alabarik izan.

Bigarren ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria bi urte inguru egon zen alargun. 1220. urteko uztailean, bigarren aldiz ezkondu zen, ordukoan Gilen I.a Holandako kondearekin. Gilen 1222. urteko otsailaren 4an hil zen. Maria ez zen sekula berriro ezkondu.

Guillenek gutxienez bost seme-alaba izan zituen. Genealogistek uste dute guztiak bere lehen emaztearenak zirela, Adelaida Güeldreskoarenak. Hala ere, ez dago oso argi jaiotza datak kontuan hartuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa:

Beatriz Hohenstaufengoa

Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza

1214 - 1215

Hurrengoa:

Konstantza Aragoikoa (1179-1222)