Maria I.a Eskoziakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria I.a Eskoziakoa
Mary Queen of Scots Blairs Museum.jpg
Erregina ezkontidea

1559-07-10 - 1560-12-05
erregin

1542-12-14 - 1567-07-24
Jakue V.a Estuardo - Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa
Eskoziako erregea

1542-12-14 - 1567-07-24
Jakue V.a Estuardo - Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa
Bizitza
Jaiotza Linlithgow1542ko abenduaren  8a
Herrialdea  Eskoziako Erresuma
Bizilekua Eskozia
Fotheringhay Castle Itzuli
Chartley Castle Itzuli
Paris
Talde etnikoa Eskoziarra
Lehen hizkuntza eskoziera
Heriotza Fotheringhay Castle Itzuli1587ko otsailaren  8a (44 urte)
Hobiratze lekua Westminster abadia
Heriotza modua heriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Aita Jakue V.a Estuardo
Ama Maria Guisekoa
Ezkontidea(k) Frantzisko II.a Frantziakoa  (1558 -  1560)
Henrike Estuardo, Lord Darnley  (1565 -  1567)
James Hepburn, 4th Earl of Bothwell Itzuli  (1567 -  1578)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Estuardo etxea
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
eskoziera
frantsesa
latina
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta subiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
IMDb ch0395158
Marysign.jpg

Maria I.a Eskoziakoa[1] (Linlithgow jauregia, Eskozia, 1542ko abenduaren 8a – Fotheringhay gaztelua, Ingalaterra, 1587ko otsailaren 8a), Maria, eskoziarren erregina ere deitua (ingelesez: Mary, Queen of Scots, frantsesez: Marie Stuart eta Eskoziako gaeleraz: Màiri Stiùbhart) Eskoziako erregina izan zen 1542ko abenduaren 14tik 1567ko uztailaren 24ra arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakue V.a Eskoziakoaren eta Maria Lorrenakoaren alaba zen. Aita hil zenean Maria zen bizirik zegoen haren ondorengo bakarra. Orduan Mariak sei egun besterik ez zituenez[2], ama erregeorde bihurtu zen eta umea bederatzi hilabete geroago koroatu zuten.

1558an, 16 urte zituela, Frantzisko Frantziako dofina ezkondu zuen. Hurrengo urtean Henrike II.a hil zen eta Frantzisko Frantziako errege bilakatu zen.[3]. Hala ere, Maria ez zen luzaroan Frantziako erregina izan, 1560ko abenduaren 5ean alargundu baitzen.

Orduan Mariak Eskoziara itzultzea erabaki zuen, Leithera 1561eko abuztuaren 19an helduz. Lau urte beranduago bere lehengusu Henrike Estuardo, Darnleyko Jauna ezkondu zuen. Bien arteko harremana hondatuz joan zen eta 1567ko otsailean, Darnley hilik aurkitu zuten Kirk o'Fieldgo lorategian, leherketa baten ostean[4].

Apur bat geroago James Hepburn, Bothwelleko kondea, ezkondu zuen, gehienen ustez Darnleyren hiltzailea zena[5]. Hori zela eta, 1567ko ekainaren 15ean Maria Loch Levengo gazteluan hartu zuten preso eta haren urte bateko seme Jakueren alde abdikatzera behartu zuten[4]. Tronua berreskuratzen saiatu ondoren, Mariak Ingalaterrarantz jo zuen bere aitaren lehengusua zen Elisabet I.aren babes bila. Elisabetek, ostera, Maria atxilotu zuen, Ingalaterrako katolikoentzat bere koroa lortzeko erregegai legezkoa zelako[5].

Presondegian luzaroan egon ondoren, goi-mailako traizioa leporatu zioten eta 1587ko otsailaren 8an Northamptonshireko Fotheringhay gazteluan hil zuten[6].

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua.
  2. Richard Oram "The Kings and Queens of Scotland" (Stroud, 2004), ISBN 0-7524-2971-X
  3. Guy, John, "My Heart is my Own", Londres, Fourth Estate, 2004, ISBN 0-00-71930-8-47
  4. a b Caroline Bingham: "Darnley: A Life of Henry Stuart, Lord Darnley, Consort of Mary Queen of Scots" Constable 1995
  5. a b Antonia Fraser: "Mary Queen of Scots" Panther Books 1970, 113-115. orr.
  6. Robert Hutchinson "Elizabeth's Spy Master: Francis Walsingham and the secret war that saved England"
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria I.a Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Jakue V.a
Eskoziako erregina
15421567
Ondorengoa
Jakue VI.a