Maria Josefa Saxoniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Maria Josefa Saxoniakoa
La reina María Josefa Amalia de Sajonia (Museo del Prado).jpg
Espainiako erregina ezkontide

1819 - 1829
Maria Elisabet Portugalgoa - Maria Kristina Borboikoa
Bizitza
Jaiotza Dresden1803ko abenduaren 7a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Aranjuez1829ko maiatzaren 18a (25 urte)
Hobiratze lekua Panteón de Infantes
Familia
Aita Maximilian, Crown Prince of Saxony
Ama Princess Carolina of Parma
Ezkontidea(k) Fernando VII.a Espainiakoa
Anai-arrebak
Leinua House of Wettin
Lanbidea
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa

María Josefa Amalia Saxoniakoa (Dresden, 1803ko abenduaren 7aAranjuez, 1829ko maiatzaren 18a) Espainiako erregina kontsortea izan zen, Fernando VII.aren hirugarren emaztea. Maximiliano Saxoniakoaren eta bere senarra izango zenaren lehengusu zen Carolina Borboi-Parmakoa dukesaren alaba izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Josefa Amalia Saxoniakoa (Dresden jaio zen, 1803ko abenduaren 7an. Aita Maximiliano Saxoniakoa izan zen eta ama, berriz, Carolina Borboi-Parmakoa dukesa.

Maria Josefak 3 hilabete besterik ez zuela, ama hil zitzaion, eta aitak Elba ibaiaren ondoan zegoen komentu batean sartu zuen alaba txikia. Hantxe egongo zen ezkontzeko unea iritsi arte, erlijioan murgilduta eta poesian zale.

1819ko urriaren 20an, Espainiako Fernando VII.arekin ezkondu zen, seme-alabarik gabe zegoen errege alarguna. Maria Josefak 16 urte zituen eta, komentutik atera berria, ez omen zuen erregearekin harreman fisikorik onartu nahi eta Pio VII.aren gutun pertsonala, senar-emazteen artean harreman hori zilezkoa zela esanez, behar izan omen zen hara etorrarazteko.

Sukar bortitzak heldu zion Maria Josefari eta berehala hil zen Aranjuezko errege jauregian, seme-alabarik gabe. Ondorengotzarik gabe hil zenez, ez dago erreginen panteoian, baina El Escorialen dago ehortzita.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maria Josefa Saxoniakoa Aldatu lotura Wikidatan