Edukira joan

Maria Kapnist

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Kapnist

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1913ko martxoaren 9a (juliotar egutegia)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ukraina
HeriotzaKiev1993ko urriaren 25a (80 urte)
Hobiratze lekuaVelyka Obukhivka (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
AitaRostislav Kapnist
LeinuaKapnist (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRussian State Institute of Performing Arts (en) Itzuli 1934)
Hizkuntzakukrainera
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta aktorea
Jasotako sariak
KidetzaNational Union of Cinematographers of Ukraine (en) Itzuli

IMDB: nm0438455 Allmovie: p248740
Find a Grave: 146345883 Edit the value on Wikidata

Maria Rostyslavivna Kapnist[1] (ukraineraz: Марія Ростиславівна Капнiст), jaiotzez Marietta Rostyslavivna Kapnist-Sirko, (ukraineraz: Маріетта Ростиславівна Капніст-Сiрко; San Petersburgo, 1913ko martxoaren 22agreg./martxoaren 9ajul.Kiev, 1993ko urriaren 25a) ukrainar aktorea izan zen, 1988an Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako Meritu Oneko Artista izendatua.[2] Ia berrogei urteko aktore-ibilbidean, 1956tik 1993ra, ehun paper baino gehiago antzeztu zituen.[3]

Marietta Kapnist-Sirko 1913ko martxoaren 22an jaio zen San Petersburgon[4], ukrainar familia batean. Bere aita, Rostyslav Kapnist kondea, Zaporizhiako armadako Vasili Kapnist koronelaren ondorengo zuzena zen, eta ama, Anastasia Baidak, Ivan Sirko Zaporizhiako otamanaren birbiloba.[5]

Lehen kantu-ikasgaiak Fiodor Xaliapin opera abeslariaren eskutik jaso zituen, eta berak Kapnisten talentua antzeman zuen etxeko emanaldi batean.[6]

Kapnist familia San Petersburgon bizi izan zen, 1917an Krimeako Sudak hirira joan behar izan zen arte, iraultzatik ihes egiteko.[7] 1921ean, Kapnisten aita Txekaren destakamendu batek fusilatu zuen.[8] Handik gutxira, Sudakeko etxea suntsitu zuten, eta bizirik iraun zuten familiako kideak ezkutatu behar izan ziren.[9]

1927an, Kapnist Kievera joan zen izebarekin bizitzera eta han graduatu zen lanbide eskola batean.[10] Ondoren, Leningradera itzuli zen, non Juri Jurieven antzerki estudioan sartu zen eta 1934an graduatu zen.[4]

1934an, Sergei Kirov hil zutenean, Kirovekin laguna zen Kapnist familia berriro ere susmopean geratu zen.[5] Jatorri noblea zela eta, Kapnist Antzerki Institututik kanporatu zuten eta Leningraden bizitzea debekatu zioten. Hori dela eta, Kievera eta geroago Batumira joan behar izan zen kontulari gisa lan egitera.[11]

1937an, Kapnist lehen aldiz atxilotu zuten, baina laster askatu zuten.[12] 1941eko abuztuaren 27an. bigarren aldiz atxilotu zuten.[13] Sobietar Batasunaren aurkako propaganda zabaltzea leporatu zioten[11] eta lan-esparrura bidali zuten 8 urterako.[14] 1949ko abuztuan, Kapnist Steplagetik askatu eta Krasnoiarsk kraiko Kazatxin herrira bidali zuten.[15]

1950ean, Kazakhstango Steplageko espetxe-ospitalean, Radislava alaba izan zuen. Haurraren aita Jan Volkonski zen, Radislava jaio eta hiru urtera fusilatu zuten poloniar ingeniaria.[16]

1951n, Kapnist berriro atxilotu zuten eta 10 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, Sobietar Batasunaren aurkako agitazioa leporatuta.[15] Bere bi urteko alaba Krasnoiarsk kraiko Jesaulovski umezurztegian sartu zuten.[17] Kapnisten lagun bat Moskura joan zen, Anastas Mikoian sobietar politikariarekin hitzordua lortu zuen, eta Kapnisten legez kanpoko espetxeratzeaz kexatu zen.[14] Mikoianen esku-hartzeari esker, Kapnist 1956ko otsailean askatu zuten, 10 urteko zigorra bete baino lehen.[15]

Askatu ondoren, Moskura joan zen eta urte berean Kievera.[10] Anna Pilniak lagunarekin bizi izan zen eta masajista gisa lan egin zuen.[14] Urte berean hasi zen filmetan antzezten, 1956an Maksym Ruf eta Oleksandr Muzilek zuzendutako Odna notx filmean debuta eginez. 1958an errehabilitatu zuten.[11] 1960tik 1993ra, Oleksandr Dovzhenko film estudioan aritu zen.[11] Emakume zaharren, sorginen, ijitoen eta kondesen paperengatik egin zen ospetsu.[18] 1988an Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistako Meritu Oneko Artista izendatu zuten.[2]

1993ko urriaren 25ean hil zen errepide istripu baten ondorioz. Velyka Obukhivka herrian lurperatuta dago.[16]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1956 Odna notx
1959 Tavria Ama nagusia
Ivanna Moja Krediturik gabe
Letaiustxi korabl Sorgina Krediturik gabe
1960 Roman i Frantxeska
Vdali ot Rodiny Duval andrea
1961 Za dvoma zaitsiamy Zinemako emakumea Krediturik gabe
Dmytro Horytsvit Vartxuken ama
1962 My, dvoie muzhtxin Antzara bat daraman emakume zaharra
1962 Rybki zakhotelos
1963 Serebriany trener Neskamea Krediturik gabe
1964 Kliutxi ot neba Laborategiko langilea
Luxka Joskina
1965 Vnimaniu grazhdan i organizatsi Emakume zaharra iragarki-taulan
Net neizvestnykh soldat
Khotxu verit Bizilaguna Krediturik gabe
1967 Voina i mir Dantzaldiko emakumea Krediturik gabe
Bolxie khlopoty iz-za malenkogo maltxika Jeva, zuzendariaren laguntzailea
1968 Oxibka Onore de Balzaka Lehengusina Betty Krediturik gabe
1969 Synovia ukhodiat v boi Aitona Kharitonen emaztea
1970 V trideviatom tsarstve... Hegazkin-bidaiaria Krediturik gabe
Laranjaz jantzitako konpainia-dama
Olesia Manuilikha
Mir khizhinam, voina dvortsam Moja
Uzniki Bomona Presoa Krediturik gabe
1971 Gde vy, rytsari? Praskovia Ilinitxna
1972 Propala hramota Sorgina
Ruslan i Liudmila Naina
1973 Goria boiatsia – stxastia ne vidat
Staraia krepost Ranevskaia 2. atalean
1974 Bronzovaia ptitsa Sofia Pavlovna
1975 Liubov s pervogo vzgliada Sorgina
1976 Pamiat zemli Amona Orysia
Tabor ukhodit v nebo Izergil
1977 Jesli ty uidiox... Izeba Marfa
Sapogi vsmiatku Aktorea
Soldatki Marina
1978 Kvartet Gvarneri Kondesa
1979 Dikaia okhota korolia Stakha Etxezaina
Tsirkatxonok Amona
Tsygan Ijito zaharra
1980 Kopilka Kondesa Krediturik gabe
1981 Andrei i zloi txarodei Emakume zaharra
Na Granatovykh ostrovakh Hoteleko jabearen emaztea
1982 Vozvrastxenie Batterfliai Apartamentuko jabea
Usmixky Netxyporivky Sekleta
1983 Kosmitxeski liubovnik, ili Liubovnyie zatei sera Dzhona Falstafa Emakume beloduna
Vetxera na khutore bliz Dikanki Ezteiko emakume zaharra
1984 Volodkina zhizn Alemaneko irakaslea
Xans Militsa Fiodorovna
Ivanko i tsar Poganin Txivetta hontza
1985 Iskuxenie Don-Zhuana
1986 Polnolunie. Noktiurn
Zolotaia tsep Gonbidatua Krediturik gabe
Premiera v Sosnovke Eskualdeko antzokiko jantzi-diseinatzailea
Riadom s vami Eskolako arduraduna
1987 Prostxai, xpana zamoskvoretskaia... Amona Roza
1988 Istoria odnoi biliardnoi komandy Amanda igarlea
Muzhtxina dlia molodoi zhenstxiny Nadyrova
Novyie prikliutxenia pri dvore korolia Artura Fatum
Zalduna
Ama nagusia
Poliana skazok Hegazkineko laguntzailea
Funtzionarioa
Amona
Pustxa Etxezaina
1989 Iskusstvo zhit v Odesse Mania
Etiudy o Vrubele
Seromanets
1990 Vidma Sorgina
Dva patrona na mamonta
1991 Anna Karamazoff Amona Sonia
Lokh – pobeditel vody Mafiosoa
Metxenyie Oinetakoen konponketa zerbitzuko emakume zaharra
Liudoied Jekaterina Zhgutova, preso politiko zaharra
Ekstrasens
1992 Belyie odezhdy Gaixoaren arduraduna
Serdtsa triokh Solano andrea
1993 Xans Emakume zaharra Film laburra
1994 Tiomnyie vody Ama nagusia
Prittxa pro svetlitsu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-05-16).
  2. a b (Ukraineraz) Скалій, Раїса. «Мозаїка спогадів про Марію Капніст» Кіно-Театр 5 (73): 25-28. 2007-02-26 (kontsulta data: 2025-05-16).
  3. (Errusieraz) Самолевская, Ольга. «Главная роль Марии Капнист» День 2014-12-23 (kontsulta data: 2025-05-16).
  4. a b (Ukraineraz) Кудрицький, Анатолій; Лабінський, Микола. (1997). Мистецтво України (біографічний довідник). Київ: Українська енциклопедія ім. М. П. Бажана, 286 or. (kontsulta data: 2025-05-16).
  5. a b (Errusieraz) Шостак, Надежда. «Актерский талант заметил Шаляпин, а Берия сослал в лагеря» Коротко Про 2013-10-30 (kontsulta data: 2025-05-16).
  6. (Errusieraz) «Советская ведьма: как графиня Мария Капнист после ГУЛАГа сделала карьеру в кино» Voice.ru 2024-04-14 (kontsulta data: 2025-05-16).
  7. (Errusieraz) Азаров, Игорь. «Мария Капнист – графиня из ГУЛАГа» Литературная газета 2016-03-31 (kontsulta data: 2025-05-16).
  8. (Ukraineraz) Леонтович, Олена. «Та що несла людям жайворонків» Слово Просвіти 15 (183): 9. 2003-04-02 (kontsulta data: 2025-05-16).
  9. (Errusieraz) «Мария Капнист – Графиня из ГУЛага» Бессмертный барак (kontsulta data: 2025-05-16).
  10. a b (Errusieraz) Ельникова, Л. (1995). Капнист М. Р. В огне непоколебимы. Кино: политика и люди (30-е годы) : К 100-летию мирового кино. Материк, 175-179 or..
  11. a b c d (Ukraineraz) Капніст, Р. О.; Іваницький, О. О. (2012). «Капніст Марія Ростиславівна» Енциклопедія Сучасної України (Київ: Інститут енциклопедичних досліджень НАН України) 12 (kontsulta data: 2025-05-16).
  12. (Errusieraz) «Посетив Францию после 20 лет сталинских лагерей, графиня Капнист жаловалась: «За границей жить не могу! Так и не привыкла выключать за собой свет!»» Факти 2003-03-21 (kontsulta data: 2025-05-16).
  13. (Ukraineraz) Леонтович, Олена. (2009). «Моя тітонька Міра...» Кіно-театр 3 (83): 15-17. (kontsulta data: 2025-05-16).
  14. a b c (Errusieraz) «Рада, дочь знаменитой актрисы графини Марии Капнист: «Когда мама отказалась делать аборт, ее начали пытать: опускали в ледяную ванну и избивали ногами»» Факти 2005-03-21 (kontsulta data: 2025-05-16).
  15. a b c (Ukraineraz) «"В огні не спалима..." Інформаційно-бібліографічний список» Calameo (kontsulta data: 2025-05-16).
  16. a b (Errusieraz) Костенко, Татьяна. «С любовью, твоя баба Яга» Коротко Про 2007-03-22 (kontsulta data: 2025-05-16).
  17. (Ukraineraz) Осока, Сергій. «Марія Капніст, графиня, відьма й великомучениця» Повага 2017-12-13 (kontsulta data: 2025-05-16).
  18. (Errusieraz) «Мемориальная доска актрисе Марии Капнист» В Киеве (kontsulta data: 2025-05-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]