Edukira joan

Maria Kleofasena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Kleofasena

Bizitza
JaiotzaK.a. I. mendea
HeriotzaI. mendea ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Clopas (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Santutegia
Apirilaren 24

Maria Kleofasena[1], Bibliako pertsonaia da, Kleofasen emaztea. Joanen ebanjelioaren arabera, Kristoren gurutziltzatzean egon zen emakumeetako bat izan zen, Hiru Marietako bat alegia.[2]

Agerpena Itun Berrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joanen arabera, Jesusen gurutziltzatzean, Andre Maria ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria izan ziren.[3]

Hiru Marien kondaira zehatzago ageri da Markosen ebanjelioan, zeinean gurutzeko heriotzaren unean ageri diren hiru emakumeak diren " Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome".[4] Hiruak izan ziren halaber, Markosek dioenez, hiru egunen buruan Jesusen hilobi hutsa aurkitu zutenak, berpiztueraren berri izan zutenak beraz.[5] Hirukote honetan, "Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria" identifikatzen dute Maria Kleofasenarekin ondorengo interpretazio bibliko gehienek.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]