Maria Leopoldina Austria-Estekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Leopoldina Austria-Estekoa
Kellerhoven - Maria Leopoldine of Austria.jpg
Bizitza
Jaiotza Milan1776ko abenduaren 10a
Heriotza Wasserburg am Inn1848ko ekainaren 23a (71 urte)
Heriotza modua : trafiko istripua
Familia
Aita Ferdinand of Austria-Este
Ama Maria Beatrice d'Este, Duchess of Massa
Ezkontidea(k) Charles Theodore, Elector of Bavaria Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Austria-Este Itzuli
Jarduerak
Jasotako sariak

Maria Leopoldina Austria-Estekoa (1776ko abenduaren 10 - 1848ko ekainaren 23) Austriako artxidukesa izan zen, eta ezkontzaz Bavariako printzesa-hauteslea, Karlos Teodoro Palatinatukoa eta Bavariakoaren bigarren emazte gisa. Fernando Karlos Habsburgo-Lorenakoa eta Maria Beatriz Estekoaren alaba zen.

Lehen ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1795an Karlos Teodororekin ezkontzera behartu zuten, bera baino 52 urte zaharragoa zena. Ezkontzaren helburua Wittelsbach etxearen lerro nagusiari gizonezko oinordeko bat ematea zen, baina Maria Leopoldinak ez zuen nahi izan bere senarrarekin kontaktu fisikorik izan, publikoki umiliatu zuen eta hainbat maitale izan zituen. Maitaleen artean Maximiliano I.a Bavariakoa eta Maximiliano von Montgelas zeuden.

Bere nahia Palatinatua-Zweibrücken etxearekin aliantza bat egitea zen, bere senarrak Habsburgorekin osatu zuenaren aurka. Bere senarra 1799an hilzorian zegoela Maximiliano Palatinatua-Zweibrückenekoari laguntza eman zion oinordekotza antolatzeko eta Bergeko gaztelura joan zen bizitzera. Bertan, zituen maitale kopurua zela eta, bizitza libertinoagatik ezaguna izan zen. Haurdun geratu zen eta, eskandalua ekiditeko, Laibachera bidali zuten, erditu zuen arte. Hala ere, Bavarian zituen Steppergeko lurren kudeaketa zela eta asko aberastu zen garai horretan.

Bigarren ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1804ko azaroaren 14an Maria Leopoldina Munichen Luis Arcorekin ezkondu zen. Berarekin hiru seme-alaba izan zituen.

1848an hil zen, Munichetik Vienara bidaiatzen ari zela, bere gurdia irauli ondoren.