Maria Lorenza Barrenetxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Lorenza Barrenetxe

Bizitza
JaiotzaChascomús (en) Itzuli1926ko uztailaren 3a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires2016ko urtarrilaren 5a (89 urte)
Hobiratze lekuaLa Recoleta hilerria
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Raúl Alfonsín
Seme-alabak
Jarduerak
JarduerakLehen Dama

Maria Lorenza Barrenetxe Iriarte (Chascomús,1926ko uztailaren 3Buenos Aires, Argentina, 2016ko urtarrilaren 5), euskal jatorrizko argentinarra, Raúl Alfonsín presidentearen emaztea izan zen eta, ondorioz, Argentinako Lehen Andre 1983tik 1989ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak nahiz eta Chascomúsen jaioak izan, jatorri euskalduna zuten: Felipe Barrenetxe Etxaide (1898-1984) eta Maria Lorenza Iriarte. Chascomús probintzian asko dira euskaldun jatorriko biztanleak. Raúl Alfonsín bera 19 urte zituenean ezagutu zuen, 1940. hamarkadan. 1949ko otsailaren 4ean ezkondu ziren eta Mendozako probintziara joan ziren bizitzera. Sei seme-alaba izan zituzten: Ana Maria (1950), Ricardo Luis (1952), Marcela (1953), Maria Ines (1954), Jabier Ignacio (1956) eta Ricardo (1951), azken hau politikaria ere bai. 1955an, haren senarrarekin batera, euskal komunitateak Jose Antonio Agirre lehendakariari eskaini zion bazkarian hartu zuen parte.[1]

Ideologikoki tradizionala, publikoki agertzea ez zuen gustukoa. Dena dela, 1985an Espainiako erregeak jaso zituen eta, baita ere Ronald Reagan eta Nancy. Herritarren artean "La pueblerina" (abarkadun) ezizenaz ezagutzen zuten.

2009ko martxoan, haren senarra hil zenean, osasunez makal zebilenez, hiletara ezin izan zuen joan. Barrentxe 2016an hil zen, 89 urte zituelarik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]