Maria Luisa Espainiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Luisa Espainiakoa
Joseph Grassi 001.jpg
Bizitza
Jaiotza Portici1745eko azaroaren  24a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Viena1792ko maiatzaren  15a (46 urte)
Hobiratze lekua Imperial Crypt Itzuli
Familia
Aita Karlos III.a Espainiakoa
Ama Maria Amalia Saxoniakoa
Ezkontidea(k) Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, erregina eta Erregina ezkontidea

Maria Luisa Espainiakoa (gaztelaniaz: María Luisa, alemanez: Maria Ludovika; Napoli, 1745eko azaroaren 24a - Viena, 1792ko maiatzaren 15a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz, Alemaniako erregina, Hungariako eta Bohemiako erregina eta Toskanako Dukesa Handia izan zen Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu eta gero.

Bi Sizilietako Erresumako printzesa gisa jaio zen, bere aita Karlos III.a Espainiakoa 1735an Erresuma horretako errege bilakatu eta gero, Espainiaren okupazioaren ondorioz Poloniako Ondorengotza Gerran. Bere erdi-osaba Fernando VI.a Espainiakoa hil eta gero, 1759an, bere aita Espainiako errege bilakatu zen eta, hortik aurrera Infanta titulua eskuratu zuen.

1790an semerik ez zuen Josef II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa hil eta gero, Maria Luisaren senar eta Josefen anaia zen Leopoldok hartu zuen tronua eta, hortik denbora gutxira, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu zuten. Leopoldo II.a izenarekin, Vienara mugitu zen familia osoarekin eta Maria Luisak enperatrizaren papera hartu zuen. Leopoldo bi urte beranduago hil zen, 1792ko martxoaren 1ean. Maria Luisa hortik hiru hilabetera hil zen, euren semea Frantzisko enperadore izendatu aurretik.