Maria Merino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Merino

Bizitza
JaiotzaBilbo1976ko urtarrilaren 20a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: maria-merino-maestre

Maria Merino Maestre (Bilbo, Bizkaia, 1976ko urtarrilaren 20a) EHUko irakaslea, matematikaria eta ikertzailea da.

Sudoku jokoak aztertu ditu zientziaren ikuspuntutik.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Merinok Euskal Herriko Unibertsitatean Matematika lizentziatura lortu zuen 1999an eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza baten bidez doktoradutza 2005ean.[2]

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Matematika sailean dihardu, Estatistika eta Ikerketa Operatibo arloan.[3]

Dibulgazio arloan hainbat hedabideetan parte hartu du; Euskadi Irratiko Grafitti saioan, Bilbo Herri Irratiko Zientzialariak atalean. Telebistan, EITB Escépticos saioan.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu Mariak, bai bakarkako lan gisa, bai talde-lanean.[5]

  • Estatistika: R praktikak (2012) Maria Merino Maestre
  • Estatistika: SPSS praktikak (2011) Maria Merino Maestre
  • Lauki-sareko patroiak kalkulatzea, Pólyaren teoriaren eskutik (2018) Maria Merino Maestre, Imanol Unanue Gual
  • Matematika (2005) Maria Merino Maestre
  • Matematika diskretua (2016) Maria Merino Maestre
  • Ba al dago matematikaririk Marten? (2016) Gorka Kobeaga eta María Merino.[6]
  • Oinarrizko estatistika: R praktikak  (2017) Maria Merino Maestre, Usue Mori Carrascal
  • Orientazio problemak eta algoritmo genetikoak (2015) Gorka Kobeaga Urriolabeitia, Maria Merino Maestre
  • Sudokua: denbora-pasa edo zientzia? (2011)

Hitzaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El sudoku bajo una mirada matemática (Sudokua begirada matematiko baten pean)

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1994an RSMEk antolatutako XXX. Matematika olimpiadetan saria lortu zuen.[2]
  • Irakaskuntza ebaluatzeko Docentiaz programan bi aldiz lortu du Bikain kazlifikazioa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Larrinaga, Zihara Jainaga. ««Eguneroko problemetan aplika daitezke sudokuak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  2. a b «Urtarrila, matematikaren bila 2019, Lemniskata» Issuu (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  3. «Asignaturas - mae - Departamento de Matemática Aplicada y Estadística e Investigación Operativa - UPV/EHU» mae (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) «'Escépticos' profundiza esta semana en la astrología» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  5. «Maria Merino Maestre :: Inguma - Base de datos de la comunidad científica vasca» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).
  6. «Ba al dago matematikaririk Marten?» Zientzia Kaiera 2016-02-29 (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]