Maria Quintela
| Maria Quintela | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Sestao, |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Ortuella |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | Harri zulaketa |
Maria Quintela (Sestao) herri kirolari bizkaitarra da, harri-zulaketan espezializatua. Ortuellako Burdin Gazteak taldearekin aritzen da, eta besteak beste, Bizkaiko bikote mistoko harri-zulatzaile txapelketa 4 aldiz irabazi du.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maria Quintela Barakaldoko Gurutzetako ospitalean jaio eta Sestaon hazi zen arren, ortuellartzat dauka bere burua, aspaldi bizi baita bertan. Lan ugari izan ditu; esaterako, garbitzaile, sukaldari, tabernari edota antxoa-garbitzaile Kantabriako Lolín lantegian, hala ere, harri-zulaketagatik da ezaguna bera.[2]
Harri-zulaketan aritzeaz gain, harri-jasotzean ere jardun izan du Maria Quintelak, Getxoko Andra Mari taldean, hain zuzen ere.[3]
Harri-zulaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014an hasi zen harri-zulatzaile Ortuellako Burdin Gazteak taldean, eta bere kirolari ezaugarriei dagokienez, 1,65 zentimetroko garaiera dauka Maria Quintelak. 13/14 kilo pisatzen duen eta ia 2 metroko altuera duen ingudearekin 20 kolpe baino gehiago emateko kapaz da harriaren kontra hurrengo kideari txanda pasa aurretik, eta bakarka ordu erdian 13 zentimetroko 3 zulo eta piko egiten ditu.[4][5]
Harri-zulatzaileen Ligan gizonezkoak dira gehienbat, izan ere, 2024an 4 emakumezko baino ez zegoen bertan lehiatzen, tartean Maria Quintela. Era berean, kirol horretan ez dago emakumezkoen Ligarik, baldintza berberetan jarduten dute gizon zein emakumeek. Hala eta guztiz ere, Maria Quintelak 10 urte baino gehiago eman ditu harri-zulaketan; eta gainera, 2016tik 2019ra urrezko domina lortu zuen Bizkaiko harri-zulatzaile bikote mistoko lehiaketan talde berekoa zen Edu Hidalgorekin, bere senarrarekin, batera.[6][7]
Horrez guztiaz gain, harri-zulaketa erakustaldi ugari ere egin ditu eta egiten ditu Maria Quintelak. [8]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1. saria irabazi zuen 2016ko Bizkaiko harri-zulatzaile bikote mistoko lehiaketan Edu Hidalgorekin batera (Burdin Gazteak).
- 1. saria irabazi zuen 2017ko Bizkaiko harri-zulatzaile bikote mistoko lehiaketan Edu Hidalgorekin batera (Burdin Gazteak).
- 1. saria irabazi zuen 2018ko Bizkaiko harri-zulatzaile bikote mistoko lehiaketan Edu Hidalgorekin batera (Burdin Gazteak: 8zulo 8zm 5mm.).
- 1. saria irabazi zuen 2019ko Bizkaiko harri-zulatzaile bikote mistoko lehiaketan Edu Hidalgorekin batera (Burdin Gazteak).[9]
- Txapela lortu zuen Euskadiko harri-zulatzaile txapelketan (Burdin Gazteak).
- Txapela lortu zuen Bizkaiko harri-zulatzaile txapelketan (Burdin Gazteak).
- Txapela irabazi zuen banakako harri-zulatzaile txapelketan (Burdin Gazteak).[10]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2024an Harri-zulatzaile Ligak omenaldia egin zion Maria Quintelari gizonezkoak nagusi diren kirol horretan 10 urte emateagatik; gorazarre egin zioten momentuan, hain zuzen, 4 emakume baino ez zegoen Ligan.[11]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Zunzunegi, Emilio. (2022-12-12). «El club Burdin Gazteak de Ortuella copa las txapelas de la temporada de barrenadores» Deia (kontsulta data: 2025-04-26).
- ↑ «Iker Murueta ereñarra, harrizulatzaileetan onena» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-10-20 (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zunzunegi, Emilio. (2024-09-08). «La barrena vasca tributa a su reina» Deia (kontsulta data: 2025-04-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «PROTAGONISTAS Herri Kirolak Ezkerraldean» Tele7 2023-05-08 (kontsulta data: 2025-04-26).
- ↑ Mikel, Reina(e)ko. (2023-11-02). «Herri kirolez beteko dute Lekeitio» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) González, Laura. (2019-05-06). «Cuatro mujeres en la liga de barrenadores: «El primer día tenía unas agujetas que no podía ni coger la cuchara»» El Correo (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ «Denboraren lehiakideak» Berria 2016-08-28 (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ https://www.arrigorriaga.eus/es-ES/Eventos/Paginas/20240622-herri-kirol-open.aspx[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (336. orr) https://itsasmuseum.eus/descargas/maritimidades/07-Patrimonio%20material%20e%20inmaterial%20de%20la%20cuenca%20minera%20de%20hierro%202024.pdf
- ↑ (Gaztelaniaz) «PROTAGONISTAS Herri Kirolak Ezkerraldean» Tele7 2023-05-08 (kontsulta data: 2025-04-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «María Quintela recibió el pasado domingo el homenaje de la Liga de barrenadores por sus 10 años en liza» Deia 2024-09-08 (kontsulta data: 2025-04-27).