Maria Rita Barrenetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maria Rita Barrenetxea
Marchioness of la Solana, Francisco de Goya.jpg
Maria Rita Barrenetxearen erretratua, Francisco Goyak egina; une hartatik hilabete gutxira hil zen Barrenetxea.
Bizitza
Izen osoa María Rita Nicolasa de Barrenechea y Morante de la Madrid
Jaiotza Bilbo1757ko maiatzaren 19a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1795eko azaroaren 23a (38 urte)
Jarduerak
Jarduerak prosalaria, antzerkigilea, idazlea eta aristokrata
Mugimendua Enlightenment in Spain (en) Itzuli

Maria Rita Barrenetxea Morante (Bilbo, Bizkaia, 1757ko maiatzaren 13a - Madril, Espainia, 1795eko azaroaren 23a), Solanako Markesa eta Carpiko Kondesa, aristokrata eta gaztelaniazko idazlea izan zen. XVIII. mendeko ilustratua. Euskal Herriko lehenengo emakume antzerkigiletzat onartua izan da.[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon, 1750eko maiatzaren 13an jaioa, Maria Ritaren gurasoak aristokratak ziren biak: José Fernando Barrenetxea, Puertoko II. markesa, eta Ana María Morante, Solanako markesa. Ama hil ondoren, aita apaiz egin zen; eta biak, aita eta alaba, Valladolidera joan ziren bizi izatera. Maria Ritak Santa María la Real de Las Huelgas monasterioan egin zituen lehenengo ikasketak.

1775ean, Juan Sahagun Mata Linaresekin ezkondu zen, hori ere aristokrata, Carpioko kondea. Senarraren karguak zirela eta, lehendabizi Bartzelonara joan ziren, eta 1780an Madrilera, non senarrak alcalde de casa y Corte kargua bete zuen. Bi alaba izan zituzten.

Zenbait senitarteko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen partaideak zituen, eta agian horren eraginez Maria Rita Real Sociedad Económica Matritense de Amigos del País delakoaren Emakumeen Biltzarreko lehendabiziko bazkideetako bat izan zen. Elkarte horretan, garaiko beste emakume ilustratu ezagunekin harremanetan izan zen, eta Gaspar Melchor de Jovellanos idazlea ezagutu zuen. Osasun ahula zuen, eta medikuak lekuz aldatzeko aholkua eman zion. Orduan, Bilbora itzuli zen; garai horretako zenbait gutun ezagutzen dira. Berriro ere Madrilera joanda, han hil zen, 1795ko azaroaren 23an.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Rita Barrenetxearen lan gehienak galdu dira. Antzezlanak idatzi zituen batez ere, komediak bereziki. Bidaia-liburu bat ere aipatua izan da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]