Maria Spiridonova
| Maria Spiridonova | |||
|---|---|---|---|
1918ko urtarrilaren 18a - 1918ko urtarrilaren 19a | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Tambov, 1884ko urriaren 16a (juliotar egutegia) | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Oriol, 1941eko irailaren 11 (56 urte) | ||
| Heriotza modua | : bala zauria | ||
| Familia | |||
| Ezkontidea(k) | Ilya Mayorov (en) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | errusiera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | iraultzailea eta politikaria | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | Ezkerreko Sozialista Iraultzaileak Alderdi Sozialista Iraultzailea | ||
Maria Aleksandrovna Spiridonova (errusieraz, Мари́я Алекса́ндровна Спиридо́нова, Tambov 1884 - Orel 1941) iraultzaile errusiarra izan zen. Azken garai tsaristan terrorismo iraultzaile gisa definitu zutenaren paradima nagusietakoa izan zen. Errusiako Iraultzaren unean, ez zen boltxebikeen eta Leninen ildokoa, baizik eta sozialista iraultzaileena, PSR alderdia sigla errusiarretan, eserista bat esaten zena; eta bereziki 1917ko alderdiko zatiketan, PSRtik eszinditu zen ezkerreko eseristen ildokoa, Ezkerreko Sozialista Iraultzaileen alderdikoa. Bizitza gehiena barneko erbeste edo konfinamendutan egin zuen, eta zenbait espetxe eta gulagetan, baita Sobietar garaian ere.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia noble baten baitan jaio zen Tambov probintzian 1884an eta erizaintzan trebatu zen, baina 1905ean ikasketak utzi eta Alderdi Sozialista Iraultzaileko kide gisa jardun iraultzailean murgildu zen.
20 urterekin Gavriil Luzhenovski Tambov probintziako barruti bateko polizia arduradunaren hil zuen, eskualdeko nekazarien errepresioan krudelki nabarmendu zen gizona. Epaian heriotza-zigorra ezarri zioten, baina herritarren presioak zigorra biziarteko kartzela-zigorragatik aldatzera behartu zituen agintariak. Siberiako espetxe batera bidali zuten, baina bidean geltokietan jendetza agurtzeko aukera izan zuen trenetik.[1]
Hurrengo hamar urteak espetxean eman zituen Siberian. Bere gutun latzak prentsa liberalean ere argitaratu ziren. Sexu-abusuak ere jasan zituen Spiridinovak. Besteak beste, bularretan zigarrokinak amatatzen zizkioten.[2]
1917, Iraultzaren urtea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1917ko Otsaileko Iraultza lehertu zenean askatu zuten. Siberiako espetxe-tokitik gertu zegoen Txita hirian alkate hautatu zuten, eta bere lehen neurrietako bat espetxeak eraisteko agintzea izan zen. Hala ere, laster joan zen San Petersburgo hiriburura (Petrogrado orduan, jada ezkerreko eseristak nagusi ziren hiria), eta eseristen korronte ezkertiarrenaren ordezkari nagusietakoa bihurtu zen. PSRko zuzendaritza nazionaleko kide izan ez arren, alderdiaren sekzioko jardueretan parte hartu zuen, bai bai landa eremuetan.
I. Mundu Gerran jarraitzearen aurka eta autokrazia tsaristaren edozein arrastorekin amaitu nahi zutenen ikonoa izan zen. Bere eredu pertsonal eta fede ia erlijioso eta irmoak, erreforma moral eta sozial sakona egiteko erreferente eta sinbolo bihurtu zuen, eta trebetasun politikoren bat ere erakutsi zuen, Alemaniarekin ituna egin beharko zelakoan (Leninek uste zuen bezala), gerratik irten eta estatu iraultzailea finkatzekotan.[2]
1917ko giro iraultzailean, Ezkerreko Alderdi Sozialdemokrata banaketaren eta boltxebikeen arteko koalizioa sutsuki defendatu zuen. Kornilov jenerala agintea hartzen saiatu eta huts egin ondoren, Gobernua eta alderdiaren zuzendaritza gaitzesten hasi zen, Txernov buruzagiaren kontra eginez. Alderdiaren zuzendaritza moderatuak iraultza politikara mugatuta mantentzearen eta aldaketa sozialei ez ekitearen alde egiten zuen bitartean, Spiridonovak, eserista ezkertiarrekin eraldaketa sozial handi baten alde egiten zuen. Ezkerreko Sozialista Iraultzaileen alderdiaren sorrera bultzatu zuen orduan, eta hartara joan zen bere aldekoekin.[1]
Aginte sobietarrarekin haustura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urriko Iraultza gauzatu zenean, sortu zen gobernu boltxebikearen aldeko jarrera irmoa izan zuen lehen hilabeteetan, baina 1918ko uda iristean apurtu zen aliantza politiko hori. Brest-Litovskeko Ituna izan zen gaia, neurri handi batean. Itun horrekin Alemaniarekin bakea lortzea ezinbestekotzat izan zuten boltxebikeek estatu iraultzaile jaioberriak iraun zezan, eta Spiridonovak hasiera batean ere babestu zuen, baina alemanek aurrerapen militarrak egiten jarraitzen zuten, eta jarreraz aldatu zuten eserista ezkertiarrek eta Spiridonovak: ituna saboteatu behar zela ondorioztatu zuen, eta terrorismoa izan zitekeela bidea. Uztail hasieran, ekintzaile bat zuzenean xaxatu zuen Spiridonovak, eta hura, burkide batekin, Alemaniako enbaxadara joan zen eta enbaxadorea hil zuten bertan. Ekintzak bi eguneko impasse politiko-armatu bat sortu zuen Moskun, batetik Lenin eta boltxebikeak (ordurako jada Alderdi Komunista) Kremlinen, bestetik eseristak posizioak hartuz Txekaren koartel nagusian. Erabakimen handiagoz, indar armatuak erabiliz Lenin gailendu zen talkan, eta ondorioz, ezkerreko eseristak armagabetu eta ehundaka atxilotu zituzten (200 bat exekutatu ere bai). Komunistena izan zen harrezkero botereko alderdi bakarra estatu berrian.[2]
Spiridonova ere atxilotu zuten ordukoan, eta tarte batez espetxeetatik sartu-irten erabili zuen aginteal. 1921eko azaroaren 18an azkenean askatu zuten, jarduera politiko oro bertan behera uzteko baldintzarekin. Muga hori bete zuen, baina espetxearen ordez, jarraian jasan zuena izan zen barne-konfinamenduen sorta luze bat.
Hamalau urte eman zituen konfinatuta, Kalugan 1923 eta 1925 artean, Samarkandan 1925 eta 1928 artean eta Taskenten 1928 eta 1930 artean. 1931n Ufara bidali zuten, eta han planifikatzaile ekonomiko aditu gisa lan egin zuen nekazaritza-banku batean. Jarduera horrek sozialismoa ezartzen ekarpen txikia egiten zuela uste zuen.
Stalinen purga batean, 1937ko otsailaren 8an, pisukideekin batera atxilotu zuten, eta ez zuen berriro askatasuna berreskuratu. Hainbat espetxetan espetxeratua, azkenean Oriolkoan, 1941ean fusilatu zuten, Ilia Maiorov senarrarekin batera, Bizargorri operazioan hiria alemaniar nazien esku erori baino egun batzuk lehenago, Medvedrvski izeneko basoan.[3]
1988an ezarri zitzaizkion kargu penalak partzialki kendu zizkioten postumoki, Sobietar Batasuna oraindik esistitzen zela; eta 1992an, Errusiako estatu berriaren agintean birgaitzea erabatekoa bilakatu zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Mieville, China. (2017). Octubre: La Historia de la Revolución Rusa. (1st ed. argitaraldia) Edicionesakal México ISBN 978-84-460-4488-8. (kontsulta data: 2025-06-23).
- 1 2 3 Kotkin, Stephen; Kotkin, Stephen. (2017). Waiting for Hitler: 1928-1941. Allen Lane, an imprint of Penguin Books ISBN 978-1-59420-379-4. (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ (Italieraz) Colombo, Yurii. The tragic fate of Maria Spiridonova (1884-1941). (kontsulta data: 2025-06-22).
- ↑ https://en.topwar.ru/146143-ischite-zhenschinu-marija-spiridonova.html
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Mariya Spiridónova» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.