Edukira joan

Maria Teresa Austriakoa (1816-1867)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Teresa Austriakoa (1816-1867)

Abbess of the Institution of Noble Ladies of the Prague Castle (en) Itzuli

1834ko irailaren 7a - 1837ko urtarrilaren 27a
Consort of the Two Sicilies (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaViena1816ko uztailaren 31
HeriotzaAlbano Laziale1867ko abuztuaren 8a (51 urte)
Hobiratze lekuaSanta Chiara basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: kolera
Familia
AitaKarlos Austria-Teschengoa
AmaPrincess Henrietta of Nassau-Weilburg
Ezkontidea(k)Fernando II.a Bi Sizilietakoa  (1837ko urtarrilaren 27a -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakezkontidea
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Maria Teresa Austria-Teschengoa (alemanez, Maria Theresia von Österreich; Viena, 1816ko uztailaren 31Albano Laziale, 1867ko abuztuaren 8a) Austriako artxidukesa izan zen jaiotzez. Teschen adarrekoa zen, Habsburgo-Lorrena Etxekoa.

Teschengo dukea zen Karlos Austriako artxidukearen eta Enriketa Nassau-Weilburgeko printzesaren alaba zaharrena izan zen. Leopoldo II.a Germaniar Erromatar Inperio Santuko enperadorearen eta Maria Luisa Espainiako infantaren biloba zen aitaren bidez, eta amaren aldetik Nassauko dukerriaren familiakoa zen. Gurasoen jauregian bataiatu zuten, Albertina jauregian, 1816ko abuztuaren 2an, Vienako printze-artzapezpikuak, aitabitxi-amabitxiak osaba, Frantzisko I.a Austriako enperadorea, eta Maria Teresa Austriako artxidukesa, Antonio Saxoniako printzearen emaztea, Maria Leopoldina Austriako artxidukesak ordezkatua.[1]

Amaren aldeko aitona-amonak Frederiko Guilende Nassau-Weilburgeko (1768-1816) printzea eta emaztea, Luisa Isabel Kirchbergeko burgravina, Sayn-Wittgenstein-Hachenburg-eko kondesa izan ziren. Aitaren aldeko aitona-amonak Karlos Kristian Nassau-Weilburg-ekoa eta Karolina Orange-Nassauko printzesa. Amonaren aldeko birraitona eta birramona Gilen IV.a Orange-Nassauko printzea eta Ana Hannoverreko printzesa ziren. Birramona horren gurasoak Jurgi II.a Britainia Handiko erregea eta Karolina Ansbacheko margravina ziren.

Ama 1829. urtean hil zen, 13 urte zituenean, eta hortaz, aita eta neba Albertorekin batera, neba-ahizpa gazteenen ardura hartu zuen. Osabak, Frantzisko I.a Austriakoak, Pragako gazteluko Dama Nobleen Erakundeko abadesa izendatu zuen 1834an. Postu hori Austriako artxidukesa batek bete behar zuen beti. 1835. urtean, enperadore berriaren koroatzea zela eta, Fernando I.a Austriakoak eta emazte Maria Ana Savoiakoak, Bohemiako errege-erregina bezala, abadesa Bohemiako erregina koroatzen uzten zuen pribilegioa erabili zuten. Ezkondu zenean utzi zuen goi-kargu hori.[2]

1837ko urtarrilaren 27an ezkondu zen Fernando II.a Bi Sizilietakoa erregearekin. Bi Sizilietako Erresumako erregina bihurtu zen eta Borboi-Bi Sizilietako etxearen eta Austriako artxidukesa baten arteko hirugarren ezkontza ospatu zuten.

Bikoteak hamabi seme izan zituen:

Maria Teresa Austriakoa, Bi Sizilietakoa.

Erbestea eta tronua berreskuratzeko ahaleginak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria Teresa alargun geratu zen 1859. urtean. Bi Sizilietako tronua bere semeordeak hartu zuen, Frantzisko II.a Bi Sizilietakoa erregeak, Fernando II.a Bi Sizilietakoak Maria Kristina Savoiakoarekin izan zuen lehen ezkontzatik izan zuen seme bakarrak.

Frantzisko ez zen tronua mantentzeko gai izan, eta errege familia osoa Erroman eta Albano Lazialen erbesteratu zen.

Maria Teresa izaera oso indartsukoa zen eta tronua berreskuratzen saiatu zen Napoliko izaera lokaleko matxinada txikietan. Hala ere, batek ere ez zuen arrakastarik izan.

1867. urtean artxidukesa koleraren ondorioz hil zen Albano Lazialen, bere seme gazteena, Genaro printzea (gaixotasun beraren ondorioz hila) baino egun batzuk lehenago, eta bere semeordeak negar asko egin zuen. Mediku baten arreta baztertu omen zuen, Manfrè doktorearena hain zuzen ere, liberala zela eta.

  • Gurutze Izarratuaren Ordenako lehen mailako dama. (Austriar inperioa).[3][4]
  • 1844ko ekainaren 15a: Maria Luisa Erreginaren Dama Nobleen Ordenakoa. (Espainiako Erresuma).
  • 1849: Kristautasunaren Urrezko Arrosa. (Aita Santuen Lurraldea).
  • 1837ko irailaren 7a – 1837ko urtarrilaren 27a: Pragako gazteluko Dama Nobleen Erakundeko abadesa.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]