Edukira joan

Maria Teresa Luxenburgokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Teresa Luxenburgokoa

(2024)
Consort of Luxembourg (en) Itzuli

2000ko urriaren 7a -
UNESCOren Borondate Oneko Enbaxadorea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Teresa Mestre Batista, ماريا تيريزا ميستري إي باتيستا
JaiotzaMarianao1956ko martxoaren 22a (69 urte)
Herrialdea Kuba
 Luxenburgo
 Suitza
Familia
AitaJosé Antonio Mestre y Alvarez-Tabio
AmaMaria Teresa Batista y Falla
Ezkontidea(k)Henrike I.a Luxenburgokoa  (1981eko otsailaren 14a -
Seme-alabak
Familia
LeinuaHouse of Nassau-Weilburg (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaGenevako Unibertsitatea
Marymount School, New York (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Jasotako sariak

Maria Teresa Luxenburgokoa, sortzez Maria Teresa Mestre Batista (Marianao, Habana, Kuba, 1956ko martxoaren 22a), Luxenburgoko dukesa handi emeritua da, Henrike Luxenburgoko duke handiarekin ezkondu eta 2025eko urriaren 3an senarrak abdikatu arte.[1][2]

Maria Teresa Kuban jaioa, Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Genevako Unibertsitatean, bere senarra bezala, eta, hain zuzen ere, unibertsitate zentro horretan ezagutu zuten elkar eta hasi ziren harremana.[3]

Familia-jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Antonio Mestre eta Maria Teresa Batistaren alaba da, Kubako Habanan jaioak. Bere amaren aldeko aitona-amonak Agustín Batista eta González de Mendoza izan ziren, Port-au-Princeko lurjabe eta Trust Company of Cubako Administrazio Kontseiluko presidentea, eta María Teresa Falla Bonet, Laureano Falla penintsulako espainiarraren alaba, eta Gutiérrez, azukre-asmamen eta bi bankuren jabe aberatsa (horietako bat “The Trust of Company of Cuba”), eta iraultzak fiskatu zuen beste ondasun batzuen artean.

Bi neba ditu (horietako bat hilda dago jada) eta ahizpa bat Suitzan eta Estatu Batuetan bizi dira, hurrenez hurren.

Balet klasikoan hamabost urte egin zituen eta gainera gitarra jotzen du.

Txikitan Kantabriako Ribamontán al Monte udalerriko Aneron (Espainia) pasatzen zituen udak familiarekin.

Iraultza piztu zenean, Maria Teresaren familia New Yorkera joan zen bizitzera, eta Marymount Schoolen izena eman zuen. 1961. urtetik aurrera New Yorkeko Lizeo Frantsesean ikasi zuen. 1965. urteko ekainean, familia Santander hirira joan zen aldi baterako, Espainiako Kantabriako hiriburura, eta han zituzten jabetzak. Gero, Suitzan finkatu zen behin betiko; han, aita banku-jardueretan aritu zen. Behin Genevan, Gstaadeko Maria Jose Institutuan jarraitu zuen bere formakuntza eta gero Marie-Thérèse barnetegian, non Frantziako Hezkuntza Ziurtagiri Orokorra lortu zuen 1975. urtean. 1980. urtean Zientzia Politikoetan lizentziatu zen Genevako Unibertsitatean, eta hantxe ezagutu zuen Luxenburgoko duke oinordeko handia, hark ere Nazioarteko Goi Ikasketen Unibertsitate Institutuan ikasi baitzuen.

1981. urteko otsailaren 14an ezkondu zen Luxenburgoko Santa Maria Katedralean Enrique duke handiarekin, sasoi hartan duke oinordeko handia zena.

Amaginarreba (Josefina Karlota Belgikakoa) hil eta handik gutxira, Maria Teresak esan zuen senarraren amarekin zuen harremana ez zela inoiz ona izan, jatorri kubatarra eta plebeioa zituelako.

Senar-emazteek bost seme-alaba eta zortzi biloba badituzte:

  • Gilen V.a Luxenburgokoa (1981eko azaroaren 11), 2012an Estefania Lannoyko kondesarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba dituzte, Karlos Luxenburgoko printzea (2020) eta Luxenburgoko Frantzisko printzea (2023).
  • Luxenburgoko Felix printzea (1984), 2013an ezkondu zen Claire Margareta Lademacherrekin, hiru seme-alaba dituzte: Amalia Nassauko printzesa (2014), Liam Nassauko printzea (2016) eta Baltasar Nassauko printzea (2024).
  • Luis Luxenburgo printzea (1986), 2006an ezkondu zen Tessy Antonyrekin (1985), 2019an dibortziatu ziren, bi seme-alaba dituzte, Gabriel Nassauko printzea (2006) eta Noe Nassauko printzea (2007).
  • Alexandra Luxenburgoko printzesa (1991), 2023an ezkondu zen Nicolas Bagoryrekin (1988). Alaba bat dute, Victoria (2024).
  • Sebastian Luxenburgoko printzea (1992).

Zenbait titulu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senar-emazteek honako titulu hauek dituzte:

  • Nassauko dukesa
  • Palatina Ringo kondesa
  • Sayngo kondesa
  • Königsteingo kondesa
  • Katzenelnbogengo kondesa
  • Diezko kondesa
  • Hammersteingo bizkondesa
  • Mahlbergeko andrea
  • Wiesbadengo andrea
  • Idsteingo andrea
  • Merenbergeko andrea
  • Limburgoko andrea
  • Eppsteingo andrea

Ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luxenburgoko ohorezko goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Nassau Etxeko Urrezko Lehoiaren Ordenako dama.[4]
  • Juan duke handiaren Zilarrezko Jubileuaren Oroitzapenezko Domina (1989/11/12).

Atzerriko ohorezko sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2001eko maiatzaren 11: Karlos III.aren Ordenaren Gurutze Handia.
  • 2012ko urriaren 27a: Santa Isabel erreginaren ordenako dama.[5][6]
  • Leopoldo I.aren Ordenaren Kordoi Handia
  • Hegoaldeko Gurutzearen Ordenako Gurutze Handia
  • Elefantearen Ordenako Zalduna
  • Meritu Nazionalaren Ordenaren Gurutze Handia
  • Ongintza Ordenaren Gurutze Handia
  • Koroa Ederraren Ordenako Kordoi Handia (Paulownia)
  • Hiru Izarren Ordenako Gurutze Handia
  • Herbehereetako Lehoiaren Ordenako Zaldun Gurutze Handia
  • Koroaren Ordenako Gurutze Handia
  • San Olav Ordenaren Gurutze Handia
  • Santa Isabelen Errege Ordenaren Gurutze Handia (Portugalgo errege-familia)
  • Kristoren Ordenaren Gurutze Handia
  • Santiago de la Espadaren Ordenako Gurutze Handia
  • Enrique Infantearen Ordenaren Gurutze Handia
  • Camõeseko Ordenako Gurutze Handia
  • Karlos III.aren Ordenako Gurutze Handiaren Dama
  • Serafinen Errege Ordenako kidea
  • Izar Polarraren Errege Ordenako Gurutze Handia
  • Carlos XVI Gustavo Erregearen 50. urteurreneko Intsignia Domina


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa:

Josefina Karlota Belgikakoa

Luxenburgoko Dukesa Handi ezkontidea

2000-2025

Hurrengoa:

Estefania Luxenburgokoa