Mariam Baouardy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mariam Baouardy
L srmariam.jpg
Bizitza
Jaiotza I'billin Itzuli1846ko urtarrilaren 5a
Herrialdea  Libano
Heriotza Betleem1878ko abuztuaren 26a (32 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Gangrena gaseosoa
Jarduerak
Jarduerak moja
Santutegia
Abuztuaren 26
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena Karmeldarrak

Mariam Baouardy (arabieraz: مريم باواردي‎; I'billin, 1846ko urtarrilaren 5a - Betleem, 1878ko abuztuaren 26a) edo Maria Jesus Gurutzekoarena karmeldar moja izan zen. 2015eko maiatzaren 17an Frantzisko aita santuak kanonizatu zuen[1]. Jaieguna abuztuaren 26an ospatzen da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mariam Baouardy I'billinen, Nazaret ondoko herrixka batean jaio zen. Gurasoak siriar jatorriko melkita katolikoak zituen. 1846an, hiru urteko zela, umezurtz gelditu zen, eta neska kozkorra zenetik neskame aritu zen lanean; Alexandria, Jerusalem, Beirut eta Marseillan bizi izan zen. Azken hiri horretan moja sartzen saiatu zen, baina bi komentutan ateak itxi zizkioten. Azkenik, Paueko Karmeldar Oinutsen komentuan onartu zuten. Han, artean mojagai zela, Mangaloren karmeldegi bat sortu nahi zuen moja-talde batekin bat egin zuen; hantxe, Indian, egin zuen profesa 1871n. Hurrengo urtean, 1872an, Pauera bidali zuten berriz, eta hiru urte geroago Betleemera joan zen karmeldegi bat sortzera. Hiru urte igaro zituen Betleem, eta bertan hil zen 1878an[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Papa Francisco canoniza a dos monjas palestinas reuters.es . Noiz kontsultatua: 2016-05-05.
  2. Akesolo, Lino Maria Baouardy, karmeldarra (1846-1878) karmelaldizkaria.eus . Noiz kontsultatua: 2016-05-06.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariam Baouardy Aldatu lotura Wikidatan