Marian Otxoa de Eribe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marian Otxoa de Eribe
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1964 (54/55 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak errumaniera
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, irakaslea, itzultzailea eta literatura-kritikaria

Marian Otxoa de Eribe (Bilbo, 1964) Literatura doktorea, Errumanierazko idazleen itzultzailea da. Literatura horretan espezialista, gaztelaniazko itzultzaile nagusia da. Bere lanen artean garrantzi berezia dute Mircea Cărtărescuren obraren itzulpenek.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaioa, Deustuko Unibertsitatean Filologia Hispanikoa ikasi zuen. Unibertsitate berean Literatura konparatuan doktoreago tesia aurkeztu zuen, La poesía de Whitman y los poetas sociales de postguerra. 1993ko azaroan, gaztelaniazko irakurle moduan Konstantzako Unibertsitatean (Errumanian) plaza bat eman zioten. Han errumaniera ikasi zuen. Berriro ere Bilbon, Bigarren Hezkuntzako Institutu batean lanean hasi zen. Errumanierazko itzultzaile bezala argitaletxe desberdinetan bere burua eskaini zuen. Lehenengo eskaintza Pre-Textos argitaletxearen Manuel Borrásek egin zion, Panait Istratiren bi eleberri gaztelaniera itzultzeko. Ondoren Impedimenta argitaletxearen Enrique Redelek Mircea Eliaderen eta Mihail Sebastianen lan batzuk eskaini zizkion itzultzeko. Dena dela, bere lan garrantzitsuena Mircea Cărtărescuren obraren itzulpena izan da.[1]

Itzulpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alex Oviedo: "Traduzco prácticamente todos los días del año", Bilbao, 349 zk., 2019ko uztaila, "Pergola gehigarria", 3 or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]