Mariana Neoburgekoa
Itxura
Mariana Neoburgekoa (gaztelaniaz: Mariana de Neoburgo; Düsseldorf, 1667ko urriaren 28a - Guadalajara, 1740ko uztailaren 16a) Espainiako erregina ezkontidea izan zen.
Karlos II.aren bigarren emaztea eta Karlos artxidukearen aldekoa erregetzarako borrokan. Filipe V.ak Baionara atzerriratu zuen, Toledon zegoela austriar gudarostean sarrera pozez hartu zuelako (1706), eta 1738 arte ez zen gortera itzuli.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mariana Neoburgekoa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/04/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.