Marianne Grunberg-Manago
| Marianne Grunberg-Manago | |||
|---|---|---|---|
1994ko abenduaren 5a - 1996ko abenduaren 31 ← Jacques Friedel - Jacques-Louis Lions → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotzako izen-deiturak | Marianne Grunberg, Maria Grunberg | ||
| Jaiotza | San Petersburgo, 1921eko urtarrilaren 6a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Parisko 13. barrutia, 2013ko urtarrilaren 3a (91 urte) | ||
| Familia | |||
| Aita | Vladimir Grunberg | ||
| Ama | Catherine Grunberg | ||
| Ezkontidea(k) | Armand Manago (en) | ||
| Seme-alabak | |||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | frantsesa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | biokimikaria | ||
| Jasotako sariak | |||
| Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia [[Academia Europaea [The Academy of Europe]|Academia Europaea [The Academy of Europe]]] Poloniako Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa | ||
Marianne Grunberg-Manago (San Petersburgo, 1921eko urtarrilaren 6a - Paris, 2013ko urtarrilaren 3a) errusiar jatorriko frantziar biokimikaria izan zen.[1] RNA polimerasa aurkitu zuen Severo Ochoarekin batera. Biokimikaren Nazioarteko Batasuna eta 400 urteko Frantziako Zientzien Akademia zuzendu zituen lehen emakumea izan zen.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marianne Petrogradon (egungo San Petersburgo) jaio zen, Sobietar Batasunean (gaur egun Errusia), nahiz eta bere familiak Frantziara emigratu zuen urtebete baino gutxiago zuenean.[2] Johann Pestalozziren teknika pedagogikoen barruan hezia izan zen, eta ingurune artistiko baten barruan bizi izan zen, gurasoak artean aritzen baitziren.
Parisko Rotschild Fundazioko Biologia Fisiko-Kimikoko Institutuan ikasi zuen, 1947an Roscoffeko Itsas Biologiako laborategian osatu zuen doktoretza, eta 1953an New Yorkera joan zen doktoretza ondoko ikasle gisa, Severo Ochoa espainiarraren zuzendaritzapean. 1955ean, Grunbergek kolibaziloaren entzima bat isolatu zuen Ochoarekin batera, RNAren sintesia katalizatzen zuena, DNAren eta proteinen arteko bitartekaria. Entzima polinukleotido fosforilasa bezala bataiatua izan zen, ondoren RNA-polimerasa bezala ezagutua.[3]
1959an, Grunbergek eta Ochoak RNA-polimerasa in vitro lortu zuten, kode genetikoa deszifratzeko karrerari hasiera emanez. Urte berean, Severo Ochoak Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Arthur Kornbergekin batera, Marianneren lan garrantzitsuari entzungor eginez.[4][5]
Marianne Grunbert-Manago izan zen Biokimika eta Biologia Molekularraren Nazioarteko Batasuneko lehen emakumea, eta 1995-1996 biurtekoan Frantziako Zientzien Akademiako lehen emakume presidentea izan zen.[6]
Harvardeko Unibertsitatean irakasle izan zen lehen emakumea izan zen.[6]
Centre National de la Recherche Scientifique CNRSko irakasle emeritua izan zen eta 1982tik Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kide izan zen.[7]
Grunberg-Manago 2013ko urtarrilean hil zen, bere 92. urtebetetzea baino hiru egun lehenago.[8]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biologia Molekularreko Europako Erakundeko kidea (1964).
- Frantziako Zientzien Akademiaren Charles-Léopold-Mayer saria (1966).
- American Society of Biological Chemists-eko kide atzerritarra (1972)
- Biologia Esperimentalerako Amerikako Elkarteen Federazioko kidea.
- Biokimika eta biologia molekularreko Frantziako Elkarteko kidea.[2]
- Franklin Societyko kide atzerritarra (1995).
- Biologia Molekularreko Espainiako Elkarteko kidea.
- Biologia Molekularreko Greziako Elkarteko kidea.
- Zientziaren Nazioarteko Kontseiluko (ICSU) Zuzendaritza Batzordeko kidea.
- New Yorkeko Zientzia Akademiako kide atzerritarra (1977).
- Amerikako Arte eta Zientzien Akademiako kide atzerritarra (1978).
- Estatu Batuetako Zientzia Akademia Nazionaleko kide atzerritarra (1982).[2]
- SESB Zientzien Akademiako ohorezko atzerriko kidea (1988).[2]
- Academia Europaeako kidea (1988).
- Errusiako Zientzien Akademiako ohorezko atzerriko kidea (1991).
- Ukrainako Zientzien Akademiako atzerriko kidea (1991).
- Ohorezko Legioaren Ordena Nazionaleko Ofizial Handia (2008).[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Marianne Grunberg-Manago - Les Membres de l'Académie des sciences» web.archive.org 2013-02-10 (kontsulta data: 2024-11-07).
- ↑ a b c d e f (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2017-10-03). «Marianne Grunberg-Manago: destacada bioquímica con luz propia» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2024-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Grunberg-Manago, Marianne; Ortiz, Priscilla J.; Ochoa, Severo. (1955-11-11). «Enzymatic Synthesis of Nucleic Acidlike Polynucleotides» Science 122 (3176): 907–910. doi:. ISSN 0036-8075. (kontsulta data: 2024-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ron, José Manuel Sánchez. (2005-10-08). «Ochoa a la luz de la historia» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fueyo, Juan. (2017-11-07). «La mujer que mereció ganar el Nobel junto a Severo Ochoa» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-11-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2015-01-06). «Marianne Grunberg-Manago, bioquímica» Mujeres con ciencia (kontsulta data: 2024-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «Member Directory - NAS» https://www.nasonline.org/ (kontsulta data: 2024-11-07).
- ↑ «"L'Académie des sciences a le regret de faire part du décès de Marianne Grunberg-Manago survenu à Paris le 3 janvier 2013." "Le 3 janvier, décès de Marianne Grunberg-Manago"» web.archive.org (French Academy of Sciences.) 2013-02-20 (kontsulta data: 2024-11-07).