Mariano Royo Ximenez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariano Royo Ximenez
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1949
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1985eko abenduaren 10a (35/36 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Mariano Royo Ximenez (Donostia, Gipuzkoa, 1949Iruñea, Nafarroa, 1985eko abenduaren 10a) margolaria izan zen. 15 urte zituenetik Iruñean bizi izan zen, eta hango Arte eta Lanbide eskolan sartu zen. Hasierako Nafarroako Jaialdien bultzatzaileetako bat izan zen, eta Pinturako Nazioarteko saria antolatu zuen jaialdien barnean. Erakusketa ugari egin zituen 1975-1985 urteetan. Iruñeko udaletxean, Nafarroako Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren egoitzetan, eta Nafarroako Kutxarenean daude ikusgai Marianoren pinturak. Poblado de Santa Lucía film labur saritua ere (1978) hark egina zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]