Andre Mariaren Jasokundea
Andre Mariaren Jasokundea | |
---|---|
'Andre Mariaren Jasokundea' irudikatzen duen Rubensen margolana. | |
Mota | Kristaua |
Hasiera | Abuztuaren 15 |
Data |
Andre Mariaren Jasokundea, kristau teologian, bere lurreko bizitza bukatu ondoren, gorputza eta arima zerura eramanak izan zirela baieztatzen duen sinesmena da. Sinesmena Eliza Katolikoaren dogma moduan ezarri zuen Pio XII.a aita santuak 1950. urtean. Mariaren Jasokundea abuztuaren 15ean ospatzen da, Abuztuko Andra Maria edo Abuztuko Andre Maria izenez.
Jasokundearena mirari femeninoa da eta kontraste egiten du Jesusen Igokundearen mirariarekin. Jesus zerura bere kabuz igo zen, Jainkoa bera baita kristautasunean, baina Andre Maria, berriz, jaso egin zuen Jainkoak, horregatik esaten da Jasokundea.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gertaera honen ohorez, hainbat elizak izen hori dute: Andre Mariaren Jasokundearen eliza edo soilik Jasokundearen eliza. Batzuetan Zeruratzea ere erabiltzen da.
Horrela, emakume askok ere Ama Birjinaren omenez honen eratorria den Jasone edo erdarazko baliokidea dute.
Leku-izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herritik kanpo, leku-izen ugarik dute Jasokundearen omenezko izenak:
- L'Assomption (Quebeceko herria)
- Asuncion (Paraguaiko hiriburua)
- Assumption (AEBtako herri ugari)
- Assunção (Brasilgo udalerria)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |