Marie-Galante

Koordenatuak: 15°56′N 61°16′W / 15.93°N 61.27°W / 15.93; -61.27
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie-Galante
Datu orokorrak
Motauharte
Luzera15,6 km
Zabalera15,1 km
Azalera171 km²
Geografia
Map
Koordenatuak15°56′N 61°16′W / 15.93°N 61.27°W / 15.93; -61.27
UTC orduaUTC−04:00
Honen parte daHaizealdeko uharteak
Antilla Txikiak
Estatu burujabe Frantzia
Eskualdea Guadalupe
Ur-gorputzaKaribe itsasoa
Leku geografikoaAntillak

Marie-Galante Guadalupe iparraldean eta Dominika hegoaldean dagoen irla da. Uharteak 158,01 km² ditu, 12.009 biztanle (2006) eta 76 bizt./km²-ko dentsitatea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K. a. 300. urte inguruan populatu zuten arawakek, Guadalupeko gainerako irlak bezalaxe. Mari Galanti Aichi esaten zioten irlako lehen biztanleek. VIII. mendean karibearrak iritsi ziren[1].

1493ko azaroan, Amerikarako bigarren bidaian, Cristobal Colon Karibeko hego ekialdeko artxipelago batera iritsi da. Multzoko irla nagusia zapaltzen duen lehen europarra zen, eta Santa Maria de Guadalupe de Extremadura izena ipini zion. Bidaiotan, Colonek hainbat euskaldun izan zituen bere tripulazioetan; horien artean Martin Cotillos kapitain pasaitarra[1].

Mende bat pasatxo beranduago, Lope Martinez de Isasti lezoarrak Compendio historial de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa (1625) lanean esan zuen, Cotillos izan zela Guadalupe eta Dominika artean dagoen uharte koxkorra «deskubritu» zuena eta hark bere emaztearen izena ipini ziola: Mari Galant. Isasti da gertakizuna aipatzen duen iturri bakarra, beraz, zuhurtziaz hartu behar da hark kontatutakoa[1]. Dirudienez, Marie-Galante (edo Mari Galant) barkuetako batetik datorkio izena.[2]

Frantsesak izan ziren irla kolonoekin okupatuko zuten lehenak: 1648an 50 bat lagun Vieux-Forten ezarri ziren eta kotoia, tabakoa, mahatsa eta indigoa lantzen hasi. Baina karibearrek ez zuten bizikidetza baketsurako asmorik eta 1653an kolono guztiak hil eta haien buruak zutoinetan sartuta hondartzan ipini zituzten. Egun oraindik Plage du Massacre (sarraskiaren hondartza) izena du paraje horrek[1].

Hortik aurrera espainiarrak, frantsesak, ingelesak eta holandarrak liskarrean ibili ziren artxipelagoa kontrolatzeko. Kolono kopurua ugalduz joan zen heinean, indigena karibearrak desagertu ziren eta desagerrarazi zituzten. XVIII. mendean, ingelesek euren erasoak Guadalupera zuzentzen zituzten bitartean, holandarrek Mari-Galante euren ganaduz eta esklabuz bete zuten[1].

1816an, azkenik, frantsesen esku geratu zen uhartea eta egun Frantziaren parte da, Guadalupeko Departamentuaren barruan. 1849an esklabu izanak jabe izandakoen aurka altxatu ziren[1].

Gaur, Mari Galanteko 12.488 biztanle ditu eta AEBetako turistak dira irlaren diru-sarrera nagusia[1].

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Herria Bizt. (2006) Hedadura (km²) Dentsitatea (bizt./km²)
1 Grand-Bourg 5.707 55,54 103
2 Capesterre 3.469 46,19 75
3 Saint-Louis 2.833 56,28 50

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Irazustabarrena, Nagore. (2006-06-11). «Mari Galant» Argia CC-BY-SA lizentzia.
  2. (Ingelesez) McIntosh, Gregory C.. (2012-03-15). Piri Reis Map of 1513. University of Georgia Press ISBN 978-0-8203-4359-4. (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]