Marie Antoinette

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marie Antoinette
Marie Antoinette Young2.jpg
Frantziako errege-erregina ezkontidea

Bizitza
Jaiotza Viena1755eko azaroaren 2a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1793ko urriaren 16a (37 urte)
Hobiratze lekua Saint-Denisko basilika
Heriotza modua heriotza zigorra (burugabetzea
Gillotina)
Familia
Aita Frantzisko I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Ama Maria Teresa I.a Austriakoa
Ezkontidea(k) Luis XVI.a Frantziakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Habsburg-Lorraine
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea socialitea eta politikaria
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb ch0026874
Marie-AntoinetteSignature.png

Maria Antonia Josepha Johanna von Habsburg-Lothringen (Viena, 1755eko azaroaren 2a - Paris, 1793ko urriaren 16a), historian Marie Antoinette bezala ezaguna, Frantziako eta Nafarroako erregina izan zen, 14 urte zituela Louis XVI.arekin ezkontzean.

Germaniako Erromatar Inperio Santuko Frantzisko I.aren alaba, Austriako artxidukesa eta Hungaria eta Bohemiako printzesa tituluak ere bazituen. Lau urte geroago Frantziako erregea izatekoa zen Louis XVI.arekin ezkonduta (1770), Parisera joan zen. Lau seme-alaba izan zituzten, haien artean Louis XVII.a, erregetza jaso ez zuen oinordekoa, 1795ean, Frantziako Iraultzan bete-betean, hil baitzen.

Erregina zelarik, kaskarina, atzerakoia eta apetatsua izateko ospea izan zuen. Egoera ekonomiko latza gorabehera, Turgot eta Neckerren finantzak eraberritzeko ahaleginak arbuiatu zituen. Senarraren gainean eragin handia zeukalakoan, paristarrek uste zuten Austriaren interesei atxikitzen zitzaiola, erregea Iraultzaren aurka jarri zuela eta Mirabeau eta Barnaveren babesa bilatu zuela ideia erregezaleen alde.

Estatuaren kontrako traizioa leporatuta, 1792an senarrarekin batera atxilotu zuten. Gillotinan 1793ko urriaren 16an hil zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marie Antoinette Aldatu lotura Wikidatan