Marie Duplessis
| Marie Duplessis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Alphonsine Plessis |
| Jaiotza | Nonant-le-Pin, 1824ko urtarrilaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | boulevard de la Madeleine, 1847ko otsailaren 3a (23 urte) |
| Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
| Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Édouard de Perregaux (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | demi-mondaine (en) |
| Lantokia(k) | Paris |
Marie Duplessis, jaiotzez Rose-Alphonsine Plessis, ezkontzaz Perregaux-eko kondesa (Nonant-le-Pin, Orne, Normandia Beherea, Frantzia, 1824ko urtarrilaren 15a – Paris, Frantzia, 1847ko otsailaren 3a) gortesau ospetsua izan zen. Bere bizitzak La dama de las camelias (Alexandre Dumas semea) eleberria inspiratu zuen. Bere bizitza Erromantizismo frantsesaren adierazle nagusienetakotzat jotzen da.[1][2][3]
Bizita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alphonsine 1824an jaio zen, Nonant-le-Pin-en, Normandia Behereko Orne eskualdean. Gurasoak Marin Plessis eta Marie-Anne-Michelle Deshayes izan ziren. Bere aita, buoneroa, prostituta baten eta inoiz ezagutu ez zuen apaiz baten seme naturala zen; bere ama, ostera, Du Mesnil d'Argentelles leinu boteretsuko familia aristokrata batekoa zen, Argentelles eta Mesnil jaunengandiko jatorria zuen, besteak beste. Du Mesnil d'Argentelles familiaren boterea nabarmen murriztu zen XVIII. mendearen hasieratik, eta azkenean diruak, ondasunak eta tituluak galdu zituen Frantziako Iraultzan. Marie-Anne-Michelleren amona Anne du Mesnil d'Argentelles dama noblea izan zen. Alphonsinek bere jaioterrian eman zuen haurtzaroa, Delphine ahizparekin batera, miseriaz inguratuta eta aitaren alkoholismoak eta indarkeriak markatuta. 1829 urte inguruan, amak familiaren etxea utzi eta amonaren lagun batentzako, Lady Yarborough-entzako, giltzain lanean hasi zen. Marie-Anne-Michellek ez zituen bere alabak berriz ikusi, urtebete geroago hil baitzen, tuberkulosiak jota, Léman lakuaren ertzean, Suitzan, Yarborough familiaren egoitzan. Ama hil ostean, bi ahizpak amaren aldeko izeba batekin bizi izan ziren, eta izebak handik gutxira Alphonsinera bidali zuen bueltan, aitarekin. Honek, biografo batzuen arabera, gizon batzuei txanpon batzuen truke eskaintzen hasi zen, 12 urte baino ez zituenean prostituzioaren munduko atea zabalduta.[4]
Parisera iritsi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Exmes udalerriko ostatu batean eta Gacéko aterki fabrika batean lan egin ostean, Alphonsine 1839 urtean heldu zen Parisera zirkuko ijito konpainia baten eskutik, zeinari, zenbait biografiaren esanetan, bere aitak saldu egin zuen. Barazki denda batean eta lentzeria denda batean lan egin zuen harik eta Galería Montpensier-eko Palais Errege Jauregiko zaharberritzaile bat dantza batean ezagutu zuen arte. Gizon horren atzetik, bere beharraz baliatu zen lehen gizona heldu zen, Antoine Alfred Agénor de Guiche kondea, geroago Gramonteko dukea, Bidatxeko printzea eta Napoleon III.aren Atzerri ministroa izan zena.
Agénor de Guiche eta prostituzioko beste bezero batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guicheko kondeak bere beharraz baliatuta diruz erosten zuen emakumea zenez, luxu handiagoko pisu batean finkatu zen, eta bere izena aldatu egin zuen, Marie izena hartuta eta abizenari Du partikula gehitu zion, bere bizitza tristeari ukitu aristokratikoagoa ematearren. Gainera, Agénorrek tutore pertsonal bat ordaindu zion, idazten irakasteko, frantses onean ahoskatzeko, eta pianoa, dantza, literatura, historia eta protokoloari buruzko nozioak ere ikasteko. Gramontarrek jakin zutenean familiaren izen ona prostituzioan ziharduen emakume baten beharraz baliatzeko bere gizarte-posizioa erabiltzen zuen gizon batekin erlazionatzeko arriskuan zegoela, Agénorrek, presiopean, utzi egin behar izan zuen Marie Duplessis. Horrela, Guiche-ko kondearekin zuen harremana bukatu eta hemeretzigarren mendeko Pariseko gizarte-bizitzan nabarmentzen hasi zenean, beste gizon pila heldu zen, guztiak aberats edo nobleak, eta beren beharraz baliatu eta gizaki bat diruz erosteko dirutza handi bat inbertitzeko prest zeudenak: Ferdinand de Montguyon, Roger de Beauvoir, Henri de Contades, Adresus Castellieko klub ospetsua.

François-Charles-Edouard Perregaux eta Gustav Ernst von Stackelberg
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1841 urtean, urte batzuk geroago kondesa egin zuen gizona ezagutu zuen: François-Charles-Edouard Perregaux, Perregauxeko kondea (1815-1889). Amodiozko abentura horrek Bougivaleko etxe handi batean uda erromantiko bat pasatzera eraman zituen, Perregauxeko kondeak berarentzat erosia zuen eta. Baina, gortesau gaztea tuberkulosi basati baten sintomak nabaritzen hasi zen eta Baden-Badenera ur termal sendagarrien bila joan behar izan zuen. Parisera itzuli zenean, Perregaux, ia lur jota eta Marieren bizitza garestiari eutsi ezinik, etxea saldu eta Londresera joan zen, familiako kontseilariak aholkatuta, bere finantza-arazoak konpontzeko. 1844. urtearen hasieran, gutxi gorabehera, Banhèras-de-Luishon-en ur termalak hartzen ari zela, Errusiak Frantzian zuen enbaxadorea ezagutu zuen, Gustav Ernst von Stackelberg hirurogeita hamar urteko kondea, bere babespekotzat hartu zuena. Bere harremanari buruzko kondairaren arabera, kondeak alabaren irudia ikusi omen zuen bertan, tuberkulosiaren ondorioz hil berria zena, eta bere babespean hartzea erabaki omen zuen. Nolanahi ere, kondeak opariz bete zuen eta Boulevard de la Madeleine-n luxuzko solairuartea alokatu zuen beretzat. Marie, idazle, filosofo, poeta, aktore eta gainerako jeinuez inguratzeko interes handia zuen arren, askotan ospatzen zituen afariak, non solasaldi literarioetan sortzen ziren. Maila handiko jendea batzen zen, hala nola, Alexandre Dumas (aita), Alfred de Musset, Eugène Sue edo Charles Dickens. Sasoi hartan, "La Divina Marie" ezizena jaso zuen, eta Paris osoan ongien ordaindutako gortesaua izaten hasi zen, urtean 200.000 franko urre baino gehiago gastatuz. Bois de Boulognen zaldi purasangreek tiratuta ibiltzen zen bere coupe urdinean, Maison Dorée ospetsuan bazkaltzen zuen, edo edozein antzokitako palko batean esertzen zen, eskuen arteanen sorta bat kamelia zuri zuela.

Alejandro Dumas, semea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1844 urteko irailean Alexandre Dumas (semea) idazle gaztea ezagutu zuen.[5] Maitasun-harremanak, gorabeheratsua, gaitzespenez eta jelosiaz beteak, 1845 urteko abuztura arte iraun zuen, Alexandrek agur-ohar bat helarazi zion arte:
Marie maitea,Ez naiz zu nahi bezala maitatzeko bezain aberatsa, ezta zuk nahi bezala maitatua izateko bezain pobrea ere. Ahantz dezagun orduan dena, zuk ia axolagabeko izen bat eta nik ezinezko egiten zaidan zoriona. Alferrik da zenbat sentitzen dudan esatea, ondo baitakizu zenbat maite zaitudan. Beraz, agur. Bihotz handiegia duzu nire gutunaren arrazoia ez ulertzeko, eta adimen handiegia niri ez barkatzeko.
Mila oroitzapen".
Abuztuaren 30ean, gauerdian.
Nahiz eta Marie Duplessisen bizitza bere alter egoaren ingurukoa izan, Margarita Gautier, La dama de las camelias laneko pertsonaia nagusia, berez, Dumasekin izan zuen harremana ez zen izan idazleak geroago kontatu zuen bezain erromantikoa eta idealizatua. Agurreko gutunaren arrazoia, zenbait autoreren arabera, ez zen izan ez jelosia, ez honek bere esku jar zezakeen fortuna eskasa, baizik eta tuberkulosiak kutsatua izateko beldur handia. Agur horren ostean, Dumas semeak ez zuen Marie berriro ikusi, aitarekin Espainiara Antonio Orleansko, Montpensierreko dukearen ezkontzara joatea erabaki baitzuen. Gortesauaren heriotzak ezustean harrapatu zuen Marseillan, lagun batek jakinarazi baitzion berria.[5]

Franz Liszt
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dumas gaztearekin zuen harremana bukatu ostean, denbora izan zuen bere azken konkista egiteko. Franz Liszt hungariar musikagilea izan zen. 1845 urteko azaroan ezagutu zuen eta laster amaitu zen amodio-harreman sutsu bati ekin zion, musikariak Parisen uztea erabaki zuenean, Europako gainerako herrialdeetan izatekoa zen arrakasta handiaz aztoraturik. Gortesauari agur esan zion, Konstantinoplara elkarrekin bidaia egingo zutela aginduz, baina Marieren heriotzak bertan behera utzi zuen Konstantinoplaren egitasmoa. Franz, bere maitale izandakoaren heriotzaren berri izan zuenean, gutun hunkigarria idatzi zion bere lagun eta maitale Marie d'Agoult kondesari, eta honelaxe zioen:
Ez naiz Lormeren Marionsen edo Manons Lescauten aldekoa. (...) Baina Marie Duplessis salbuespena izan zen. Bihotz onekoa zen. (...) Zalantzarik gabe, inoiz izan den Emakumearen haragitze erabatekoena eta perfektuena izan zen. Eta orain hilda dago eta ez dakit zein elegia akorde bitxik dar-dar egiten duen nire bihotzean bere oroimenez".[6] Franz Liszt

Ezkontza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azkenik, Dumasek eta Liszt-ek abandonaturik, heriotzaz gaixorik, 1846 urteko otsailaren 21ean ezkondu zen Londresen, bere babesle ohietako batekin, Perregaux-eko kondearekin. Nahiz eta ezkontza Erresuma Batuan baino ez izan legezkoa, Parisera itzultzean bere armarria egiteko agindua eman zuen. Bere ontziterian, eskutitzetarako paperean eta zaldi-kotxeetako atean grabatzeko agindu zuen. Handik aurrera, Madame la comtesse du Plessis, Madame la comtesse de Perregaux edo, senarraren izena erabiltzeko modari jarraiki, Madame la comtesse Edouard de Perreugax izenez ezagutzen hasi zen.
Heriotza eta ehorzketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Azkenik, Marie Duplessis 1847 urteko otsailaren 3an hil zen, 23:00etan, Boulevard de la Madeleine kaleko 11. zenbakian zuen pisuan (gero 15). Olio Santua jaso ostean, bere zerbitzariak jantzi zuen hila, eta senarrak eta bere babesleak, Gustav Ernst von Stackelberg konde errusiarrak, zaindu zuten, asteak baitzeramatzaten oheburutik aldendu barik. Hileta bi egun geroago egin zen, Madeleine elizan, Montmartreko hilerriko[7] aldi baterako nitxo batean lurperatu zuten, eta, hamar egun geroago, gaur egun atseden hartzen duen hilobira eraman zuten. Hilobiaren eraikuntza senarrak agindu zuen, eta inskripzio soil bat du, noblezia-partikula faltsurik edo titulu aristokratiko bakoa:
| « | Ici Repose ALPHONSINE PLESSIS Née Le 15 Janvier 1824 Decedée le 5 Fevrier 1847 De Profundis |
» |
Bere hiletatik gaur arte, ez dira inoiz kameliarik falta izan bere hilobian, egunero esku anonimoek uzten dituztenak.
Eraginak artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literaturan: La dama de las camelias (euskaraz: Kamelien dama), Dumasena, semea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gortesaua hil ostean, Dumasek, atsekabeturik, elegia eskaini zion, izenburu honexekin: "M.D. ", Péchés de Jeunesse (1847) bere lanean jasoa, non bere ondoan emandako hilabeteak gogoratu zituen. Bertso horietako batek gortesauaren azken uneak aipatzen ditu:
'Neska gaixoa! esan didate zure azken orduan, gizon bakarra zegoela zuri begiak ixteko,Eta hilerrira doan bidean,
garai bateko zure lagunak, bi baino ez zirela!'
Alexander Dumas, semea
| « | Pauvre fille! on m’a dit qu’à votre heure dernière, Un seul homme était là pour vous fermer les yeux, Et que, sur le chemin qui mène au cimetière, Vos amis d’autrefois étaient réduits à deux! |
» |
| Alexandre Dumas, hijo. | ||
Dumasek, ordea, huts egin zuen, jende asko joan baitzen hiletara.
Hilabete batzuk geroago, gaur egun duen ezizena, La dama de las camelias istorioa idazteko, Dumas hotel bateko gelan sartu zen, Marie Duplessisekin izandako istorioa kontatu zuen, makillatuta egon arren. Bertan, gorteko neska gazte batek, Margarita Gautier izenekoak, bere bizitza sakrifikatu zuen maitasunarengatik eta tuberkulosi hartzekodunengatik bakarrik abandonatuta eta zorpetuta hil zen.
Musikan: La Traviata, Verdirena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1852 eta 1853 artean, Giuseppe Verdik musika jarri zion Francesco Maria Piavek Dumasen (semea) lanean oinarrituta idatzi zuen libretoari. Opera Veneziako La Fenice antzokian estreinatu zuten 1853 urteko martxoaren 6an, eta erabateko porrota izan zen. Hala ere, urte bat beranduago, Parisko antzezpena erabateko arrakasta izan zen, La Traviata gorenera katapultatuz. Handik aurrera, Marie Duplessisen irudi historikoa, ordukoan Violetta Valery prostituta bihurtuta, gaur egunera heldu da, erromantizismoaren irudi nagusi bihurtuta.

La dama de las camelias museoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gacé herrian, non Marie Duplessis nerabezaroaren aurretik euritako fabrika batean lan egin zuen lekuan, XVI. mendeko gaztelu bat dago, eta bertan bere bizitzari eskainitako museoa bihurtu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) enlace, Obtener; Facebook; X; Pinterest; electrónico, Correo; aplicaciones, Otras. (2015-12-27). La dama de las camelias, Marie Duplessis (1824-1847). (kontsulta data: 2025-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marie Duplessis, la cortesana que enamoró a Dumas y Dickens» El Español 2016-07-23 (kontsulta data: 2025-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere Marie Duplessis, "La Dama de las Camelias" y "La Traviata"» ElNacional.cat 2025-02-03 (kontsulta data: 2025-06-30).
- ↑ Serra, Alfredo. (2019-11-04). «La increíble vida y las tres muertes de la cortesana Marie Duplessis, la amante mejor paga del París del Romanticismo» infobae.
- ↑ a b «Marie Duplessis, la cortesana que enamoró a Dumas y Dickens» El Español 2016-07-23.
- ↑ Wohl, Janka; Ward, B. Peyton. (1887). Francois Liszt : recollections of a compatriot. London : Ward & Downey (kontsulta data: 2025-06-30).
- ↑ Cementerio de Montmartre, Paris | Carlos Formby. 2007-10-18.