Marie Hankel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marie Hankel
1911 Marie Hankel.jpeg
Bizitza
Izen osoa Marie Dippe
Jaiotza Schwerin1844ko otsailaren 2a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Dresden1929ko abenduaren 15a (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Hermann Hankel (en) Itzuli  (1868 -  1873ko abuztuaren 29a)
Hezkuntza
Hizkuntzak esperantoa
Jarduerak
Jarduerak poeta, idazlea, esperantista eta sufragettea

Marie Hankel (Schwerin, 1844ko otsailaren 2a - Dresden, 1929ko abenduaren 15a) Esperanto literaturako alemaniar idazlea izan zen. Esperantista Literatura Asocio (Esperanto Literatura Elkartearen) sortzailea izan zen baita emakumeen sufragioaren defendatzailea ere.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marie Hankel 1844an jaio zen Schwerinen, Alemanian. 1905ean [2]Esperantoa ikasi zuen eta gerora poesia eta prosa idatzi zituen hizkuntza honetan. Haien izenburuak La simbolo de l 'amo (Maitasunaren sinboloa), Tri unuaktaj komedioj (Hiru komedia lehen pertsonan) eta Sableroj (Hareak) daude.[3] 1909an Internaciaj Floraj Ludoj (Nazioarteko Lore Jokoak) literatura lehiaketan parte hartu eta irabazi egin zuen. 1910ean, emakumeen sufragioaren alde hitz egin zuen Washingtonen, DCko Esperantol Kongresu Unibertsalean.[4] 1911n, Esperantista Literatura Asocio (Esperantoaren Literatura Elkartea) sortu zuen eta lehen presidentea izan zen urte hartako Esperantoko Kongresu Unibertsalean, Anberesen.[5]

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2003.urteaz geroztik Dresdengo Laubegast auzoan kale batek haren izena darama.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) American Esperanto Magazine. American Esperantist Company 1910 . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  2. (Ingelesez) «Marie Dippe Hankel (1844-1929) - Find A Grave...» www.findagrave.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  3. «Marie Hankel» esperanto.net . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  4. «LIS» lis-map.eu . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  5. «PA53 2,5-dimethyldifuro-8-pyrone (DDP), is associated with cartilage chondroitin sulphate» Osteoarthritis and Cartilage (9): S36 2001-09 doi:10.1016/s1063-4584(01)80305-8 ISSN 1063-4584 . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.