Marie Inmaculée Ingabire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Inmaculée Ingabire

Bizitza
Jarduerak
Jarduerakaktibista, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea

Marie Inmaculée Ingabire feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzaile ruandarra da. Bere ibilbide osoan, bai Ruandan, bai eskualdean, emakumeen eskubideak sustatzen jardun du. Ruandako ordezkaritzak zuzendu ditu, eta ruandesak ordezkatu ditu hainbat foro eta goi-mailako mugimendutan, hala nola 1995ean, Beijingen egin zen Emakumeari buruzko Munduko Laugarren Konferentzian eta Aintzira Handien Eskualdeari buruzko Nazioarteko Biltzarrean, non Emakumearen Eskualdeko Foroko lehendakaria izan zen.[1]

Emakumeak buru dituzten hainbat erakunderen sorreran parte hartu du, PROFEMME TWESE HAMWE, HAGURUKA eta Ruandako Emakumeen Sarea, besteak beste. Gaur egun, Ruandan Transparency International [2] gobernuz kanpoko erakundearen lehendakaria da, eta krimen konporatiboen zein ustelkeriaren prebentzio eta salaketan lan egiten du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rwandase de l’information bulegoan kazetaria izan zen. Gaur egun, Ruandan Transparency International-en lehendakaria da.[3]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren gidaritzapean, 2012an, Ruandan, Transparency International erakunde onena izendatu zuten, gobernantza ona sustatzeagatik. Sari hau Ruandako Gobernu Batzordeak emandakoa da.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ICGLR opens a Planning Meeting to Implement Kampala Declaration of Heads of States and Governments. Press release on the website of the International Conference on the Great Lakes Region from 19 March 2012.
  2. Stakeholders urged to take lead in challenging harmful social norms. Article by Donah Mbabazi from 21 January 2018 in The New Times
  3. The Board of Directors of Transparency International Rwanda
  4. Transparency Rwanda wins governance award. Article by Susan Babijja from 6 June 2012 in The New Times

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]