Marie Politzer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie Politzer
Bizitza
Jaiotza Biarritz1905eko abuztuaren 15a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Auschwitz1943ko martxoaren 6a (37 urte)
Heriotza modua gizahilketa: Tifusa
Familia
Ezkontidea(k) Georges Politzer (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak aktibista eta emagina
Jasotako sariak

Marie Politzer, jaiotzaz Larcade eta Maï Politzer izenez ere ezaguna[1] (Biarritz, 1905eko abuztuaren 15a - Oświęcim / Auschwitz, 1943ko martxoaren 6a) Lapurdin jaiotako militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea da.

Bere deitura senarrarengatik hartu zuen; Georges Politzer hungariar[2] jatorriko filosofo eta teoriko marxista frantsesa zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbidez emagina zen.

Alemaniarrek atxilotuta, 1943ko urtarrilaren 24an Paris aldeko Romainvilletik (Sena-Saint-Denis) Auschwitzera bidali zuten erresistentziako emakume ez judu, gehienbat komunista, ziren beste batzuekin; haien artean fusilatutako askoren alargunak zeuden. 230 bat ziren[3]; batzuk aipatzearren:

Marie Politzer, Casanova eta beste batzuk bezala, tifusak hil zuen 1943ko martxoaren 6an. Gaixotasun hau Lublingo kartzelatik lekualdatutako atxilotuek eraman zuten Auschwitzera 1941eko apirilean. 1943an "erdialdeko esparruan" (Auschwitz I) 10-15000 bat lagun hil zituela kalkulatzen da.

Birkenaun (Auschwitz II) epidemiak 1943-1944ko neguan izan zuen indarrik gehien[4].

Mort pour la France ("Frantziaren alde hila") aipamena 1946ko maiatzaren 18 eman zioten. Interné eta deporté tituluak 1956ko ekainaren 5ean onartu zizkioten.

Marie Politzer karrika Biarritzen.

Bere oroimenez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritz sorterriak bere izena karrika bati (Allée Marie-Politzer) emanez omentzen du; Maisonnabe Industrialdean dago, aireportutik hurbil. Karrikan Atlantica argitaletxearen egoitza dago, besteak beste.

Mugerren ere izen berbera duen beste zumardi bat dago, hau ere industrialde batean.

Arcueilen (Val-de-Marne) dagoen Osasun Etxeak bere izena darama eta frantses estatuko beste zenbait hiritan, Paris tartean[5] rue Georges et Maï Politzer izenarekin bikotea gogoratzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ezin izan da konprobatu ea "Maï" horrek zerikusia duen euskarazko "Maddi" edo antzekoren batekin.
  2. Nagyvárad / Oradea / Großwardein (hungariera, errumaniera, alemanieraz hurrenez hurren) orduan Hungaria zen; orain Errumanian dago.
  3. Emakumezko konboi honi équipe de France deitu zion Louis Aragonek Le Musée Grévin olerkian.
  4. Ikus curagiu.comen.
  5. Parisko 12. barrutian. Ikus kalearen fitxa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]