Mariela Castro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariela Castro

(2010)
Kubako Biltzar Nazionaleko kidea

2013ko otsaila -
Cuban National Center for Sex Education (en) Itzuli zuzendari

2000 -
Sexología y Sociedad (en) Itzuli zuzendari

1994 -
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMariela Castro Espín
JaiotzaHabana1962ko uztailaren 27a (61 urte)
Herrialdea Kuba
Familia
AitaRaúl Castro
AmaVilma Espín
Ezkontidea(k)Juan Gutiérrez Fischmann (en) Itzuli  1989)
Anai-arrebak
Familia
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, pedagogoa, unibertsitateko irakaslea, kazetaria eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

Mariela Castro Espín (Habana, Kuba, 1962ko uztailaren 27a) Kubako politikaria eta sexologoa da. Kubako hiriburuko "Enrique José Varona" Zientzia Pedagogikoetako Goi Mailako Institutuko Pedagogia eta Psikologia espezialitatean lizentziatua. Kubako Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko (CENESEX) eta Habanako Sexología y Sociedad aldizkariko zuzendaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vilma Espín Guillois, Kubako Emakumeen Federazioko lehendakaria izan zenaren eta Raúl Castro Kubako presidente ohiaren alaba da. Alejandro Castro, estatuburuaren laguntzaile pertsonala izan zenaren arreba.

Haurtxo bat besterik ez zenean, Kuban misilen krisia piztu zen, eta aitona-amonen zaintzapean geratu zen.Nikaraguan ezagutu zuen Juan Gutiérrez Fischmann gerrillari txiletarrarekin ezkonduta egon zen lehenik (Pinocheten erregimeneko senatari baten hilketa egoitzita bilatua). Alaba bat izan zuen bikoteak. Gaur egun, Paolo Titolo argazkilari italiarrarekin du bikote-harremana. Seme bat eta alaba bat dute.

1980ko hamarkadaren hasieran, Angolako gerrara joan nahi zuen, milaka kubatar borrokatzen ziren lekura. Baina ume txiki baten ama izanik, Kuban geratu behar izan zuen. Hala ere, Nikaraguara joan zen, beste gatazka bat gertatu zen lekura, eta han ezagutu zuen lehen senarra.

Kubak munduan aurpegi onargarri bat eskaintzean, kubatar disidenteek kritikattu egiten dute. Yoani Sánchezek honela idatzi zuen: Oraindik ez dut ulertzen nork bere aukerarekin maitasuna egiteko duen eskubidea onartzea, eta erregimenak ezarritako monogamia ideologikoaren mende jartzea oraindik, hala egitea deitoratuz. Ez da Kuban adierazpen-askatasunaren alde borrokatzen ari. Mariera Castrok kritika horiek ezeztatzen ditu eta adierazten du disidentea Estatu Batuetako mertzenario bat baino ez dela. LGBTI Lázaro Mireles LGBTI eskubideen aldeko aktibista kubatarrak, orain bere herrialdera itzultzea debekatuta duenak, harekin lan egin zuenak, bere ekintzak kritikatzen ditu eta "manipulatzaile" deitzen dio.

2013ko otsailean, Kubako Botere Popularraren Batzar Nazionaleko diputatu hautatu zuten.[1]

Homosexualen eta LGBT eskubideen aldeko aktibista izan da Kuban, eta GIB/hiesaren prebentzio eraginkorraren sustatzaile ere izan da. Ekitaldi sozial garrantzitsuak egin ditu, uhartean gutxiengo sexualak babesteko eta errespetatzeko hainbat proiektu sustatu eta zabaltzeko. CENESEXen garatutako politikaren giltzarrietako bat da, gizartea transexualak erabat babestu eta txertatzeko.Emakumeak abortatzeko dituen eskubideen alde ere agertu da.[1]

Elkarrizketa batzuetan, Kubako Gobernuarekiko erabateko atxikimendua adierazi du Marielak, eta alderdi bakarra Kubarentzat egokiena dela adierazi du publikoki.[2]

2013ko abuztuaren 13an, Montevideoko (ruguai) bisitari ospetsu izendatu zuten.[3][4][5]2017an Euskal Herrian izan zen Euskadi-Kuba erakundeak gonbidatuta, Donostian, Aleida Guevara Marche (Ernesto Che Guevararen alaba) eta Claudia Cambarekin batera. Oztopo, gezur, eta bahimendu guztien gainetik Kubak badiola munduari zer erakutsi azaldu zuten.[6] Hurrengo urtean ere, Mariela Kubaren eta Euskal Herriaren topagunean izan zen Bilbon, Euskadi-Kuba lagunen elkarteak antolatutako II. Kuba Egunaren ospakizunean irlaren berri ematen.[7][8][9]

2014ko uztailean, zenbait komunikabidek oker jakinarazi zuten, Uagaduguko aireportuko informazio ofizialean oinarrituta, Mariela Castro Sahel basamortuan (Maliko iparraldean) ezbeharra izan zuen Air Algérieren 5017 hegaldian zegoela.[10] Mariela Castrok berak gezurtatu zuen berria minutu gutxira, Telesurren egindako elkarrizketa baten bidez.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Mariela Castro» CiberCuba (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  2. «"Fidel es un revolucionario, Franco era un fascista"» El País 2007-04-24 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  3. «Intendencia capitalina declara “Visitante Ilustre” a hija del presidente de Cuba» LARED21 2013-08-13 (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  4. «Declaran visitantes ilustre a la hija de Raúl Castro | Noticias Uruguay y el Mundo actualizadas - Diario EL PAIS Uruguay» web.archive.org 2013-08-14 (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  5. «La hija de Raúl Castro será Visitante Ilustre» web.archive.org 2013-08-20 (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  6. Tolaretxipi, Amagoia Mujika. «Castro: «Beti irainduko dute askatzea erabakitzen duen herria»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  7. SL. (2018-12-06). «Mariela Castro, sobre la diversidad sexual y de género en Cuba» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  8. Garmendia, Lander Muñagorri. ««Baliteke herriaren interesen aurkako klase sozial bat sortzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  9. Berria. «Kubako doinuak Euskal Herrian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  10. «El aeropuerto de Burkina Faso dijo que Mariela Castro, sobrina de Fidel, estaba en el avión siniestrado, pero fue desmentido - LA NACION» La Nación ISSN 0325-0946. (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).
  11. «Hija de Raúl Castro: “Estoy vivita, coleando, feliz y saludable”» web.archive.org 2014-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-07-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]