Edukira joan

Marietta Alboni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marietta Alboni

Bizitza
JaiotzaCittà di Castello, 1826ko martxoaren 6a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -
HeriotzaVille-d'Avray, 1894ko ekainaren 23a (68 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria 
Familia
Ezkontidea(k)Achille Pepoli
Charles Denis Zieger
Hezkuntza
HeziketaConservatorio Giovanni Battista Martini (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Gioacchino Rossini
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Genero artistikoaopera
Ahots motakontraltoa
sopranoa
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: 6f987e96-9a88-477d-a465-05b024b48b48 IMSLP: Category:Alboni,_Marietta Find a Grave: 7860 Edit the value on Wikidata

Maria Anna Marzia "Marietta" Alboni (Città di Castello, Umbria, Italia, 1826ko martxoaren 6a – Ville d'Avray, Frantzia, 1894ko ekainaren 23a) italiar kontraltoa izan zen.[1][2][3][4]

Cesenan ikasi zuen Antonio Bagiolirekin, eta Bolonian Gioachino Rossinirekin; azken horrek doako eskolak eman zizkion hiru urtez.

1842an egin zuen debuta Teatro Comunalen, Clymeneren paperean, Paciniren Saffo lanean, eta gero Gaetano Donizettiren Lucrezia Borgiaren Maffio Orsini interrepretatu zuen. Lortu zuen arrakastak kontratua eman zion Milango Scalan. Londresko Covent Gardenen kantatu zuen, Giulia Grisi eta Jenny Lindekin lehian. Hainbat paper abestu zituen Gioachino Rossini, Gaetano Donizetti eta Vincenzo Belliniren operetan, eta Don Carloren baritono papera antzezteko jakin-mina sortu zen Giuseppe Verdiren Ernani lanean.

1855eko litografia
Abeslariaren ahotsaren hedadura, berak familia-album batean idatzia.

1850ean Leonora pertsonaia abestu zuen La favorita lanean, Madrilgo Errege Antzokiaren inaugurazioan, eta berak aukeratu zuen titulua egun horretarako, bere kontratuak halaxe uzten zion eta. Madrilen kantatu zuen denboraldi hartan eta hurrengoan. Ameriketan 1852 eta 1853 urteen artean abestu zuen, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kuban arrakasta handia lortuta, non lehen aldiz Sebastian Iradierren La paloma habanera abestu zuela esaten den.[5]

1863an utzi zuen bere ibilbidea, baina 1868an berragertu zen, Rossiniren hiletan Adelina Pattirekin duo bat abesteko, eta gero, Europan zehar bira egiteko, Petite Messe Solennelle lanaren orkestra-bertsioarekin. 1872an behin betiko erretiratu zen eszenatokitik, Domenico Cimarosaren Il matrimonio segreto lau emanaldirekin, Parisko Théâtre Italien izenekoan.

Bere ahots dramatiko, malgu, aberats eta zabalak miretsia izan zen edertasun, perfekzio eta teknika zainduarengatik. Bel canto italiar klasikoaren ordezkari nagusietako bat izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Marietta Alboni - EcuRed» www.ecured.cu (kontsulta data: 2025-02-07).
  2. ↑ (Ingelesez) «Marietta Alboni | Opera Singer, Bel Canto, Contralto, 19th Century, & Diva | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-02-07).
  3. ↑ «Marietta Alboni | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (kontsulta data: 2025-02-07).
  4. ↑ (Ingelesez) «Marietta Alboni» Opera-Arias.com (kontsulta data: 2025-02-07).
  5. ↑ "La Paloma". Coroalboni. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]