Edukira joan

Marija Lastauskienė

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marija Lastauskienė

Bizitza
JaiotzaŠiauliai1872ko maiatzaren 15a
Herrialdea Lituania
HeriotzaKaunas1957ko uztailaren 19a (85 urte)
Hobiratze lekuaPetrašiūnai Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaNikodemas Ivanauskas
Ezkontidea(k)Vaclau Lastouski (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaklituaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Marija Lastauskienė, jaiotzez Ivanauskaitė, (polonieraz: Maria Lastowska (Iwanowska); Šiauliai, 1872ko maiatzaren 15aKaunas, 1957ko uztailaren 19a) poloniar jatorriko lituaniar idazlea izan zen, Sofija Pšibiliauskienė idazlearen ahizpa. Biek Lazdynų Pelėda izengoitia erabili zuten.

Maria Ivanauskaitė Šiauliain jaio eta Paragiain hazi zen. Nikodem Erazm Iwanowski margolariaren eta Karolina Peczkiewiczównaren alaba zen[1][2]. Bere familia poloniar-lituaniar jatorrikoa eta kulturalki poloniarra zen[3]. Beraz, lehen hizkuntza poloniera zuen eta zailtasunak izan zituen lituanieraz idazteko. Ez zuen hezkuntza formalik jaso eta bere kabuz ikasi zuen, poloniar idazleen liburuak irakurriz[3]. Hamasei urte zituela, Varsoviara joan zen izebaren dendan jostun gisa lan egitera. Geroago San Petersburgon eta Rigan bizi izan zen, eta 1907an Vilniusera joan zen ahizparekin bizitzera[4]. Vaclau Lastouski (Lastauskas) bielorrusiar literatura-kritikari eta politikariarekin ezkondu zen, baina urte gutxiren buruan dibortziatu zen[5]. Ahizpak bultzatuta, Lastauskienėk modu aktiboagoan idaztea erabaki zuen. Lehen Mundu Gerran, biak gurasoen Paragiaiko etxera joan ziren[5]. 1938az geroztik, Lastauskienė Kaunasen bizi izan zen eta han hil zen 1957an[4]. 1966an, museo bat ezarri zuten bere landetxe ohian[6].

Marija Lastauskienėren alaba gaztea, Stasė (Stanisława) Lastauskaitė-Matulevičienė, idazlea izan zen baita ere[2].

Hamazazpi urterekin hasi zen idazten, eta bere lehen ipuina, Bez steru izenburua zuena, Varsoviako egunkari batean argitaratu zen[3]. Hala ere, Sofija Pšibiliauskienė ahizpa nagusiaren eraginez, Lituaniako prentsarako idazten hasi zen. Pšibiliauskienėk bere lanak itzuli eta zizuendu zituen, eta Lazdynų Pelėda izengoitia erabiliz argitaratu zituen[4]. Ez dago argi 1905 eta 1927 artean argitaratutako lanetako zenbat Lastauskienėri egotzi behar zaizkion eta jatorrizko lanetik zenbat geratu zen Pšibiliauskienėk zuzenketak egin ondoren[3]. Irakurleek ez zekiten bi pertsona daudela izengoiti bera erabiliz idazten[7]. Literatur kritikariek lan multzo hau guztia batera aztertu ohi dute, gaietan eta hizkuntzan antzekoak baitira[5].

Pšibiliauskienė hil ondoren, Lastauskienėk lituanieraz idatzi zuen, alabak lagunduta[3]. Benetako izenez sinatutako lehen lanak Auka ipuina (1907-1908) eta Šviesa ir šešėliai (1925-1926) eleberria izan ziren. Poloniar literaturak eraginda, Lastauskienėren idazlanak malenkoniatsuak eta sentimentalak dira[2], baina errealismoaren ezaugarriak ere badituzte[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Lituanieraz) Ščiglienė, Vaida. (2006). «Paragių dvaro savininkas dailininkas Nikodemas Erazmas Ivanauskas» Papilė (Vilnius: Versmė): 595-622. (kontsulta data: 2024-12-28).
  2. a b c (Polonieraz) Fedorowicz, Irena. (2022). «Między polskością a litewskością, między marzeniami a rzeczywistością – żmudzka saga rodziny Iwanowskich (Widma przeszłości Mariji Lastauskienė)» Zagadnienia bilingwizmu. Seria 2, Rodzina Miłoszów i rody pogranicza polsko-litewskiego: 355-357..
  3. a b c d e (Ingelesez) Sužiedėlis, Simas. (1970-1978). «Lastauskienė, Marija» Encyclopedia Lituanica. III Boston: Juozas Kapočius, 294-295 or..
  4. a b c (Lituanieraz) «Autorius : Lazdynų Pelėda» Lietuvių klasikinės literatūros antologija (Mokslininkų sąjungos institutas) (kontsulta data: 2024-12-28).
  5. a b c (Lituanieraz) «Pagirių dvaro sodyba» Lithuanian State Department of Tourism jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-07-22) (kontsulta data: 2024-12-28).
  6. (Lituanieraz) «Lazdynų Pelėdos memorialinis muziejus Paragiuose» Akmenės krašto muziejus (kontsulta data: 2024-12-28).
  7. a b (Lituanieraz) Giedrius, Antanas. (1957). «Dar apie devynbrolės interpretaciją» Aidai 7: 324. ISSN 0002-208X..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]