Marijane kanta zan! (diskoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

"Marijane kanta zan!" Oskorri musika talde euskaldunak 1997an argitaratutako disko-liburua da.

Marijane Minaberri idazle nafarraren hitzekin konposatutako abestiek osatzen dute diskoa. Kantuen hitzak Ikas-ek 1965ean argitaratu zuen Xoriak kantari olerki bildumatik aukeratu zituten gehienak.[1] Liburua osoki Interneten aurkitu daiteke, beste hainbat idatzirekin batera, armiarma.eus-en. Diskoa eta marrazki-liburuaz gain, horretan oinarritutako ikuskizuna eraman zuten herriz herri Oskorrik eta Kukubiltxo taldeak.[2]

Disko-liburu hauek egin zuten Minaberri ezagun-ezagun. Oskorriren lanak arrakasta handia lortu zuen.

« Marijane zenaren obrari beste kolore bat ekarri zion diskoak, bestenaz galdutzat emanen zela. »

Agnes Dufau, Ikas euskal pedagogia zerbitzuko buruak[2]

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Marijane kanta zan (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Bixente Martinez-Hitzak: Marijane Minaberri)
  2. Pin pan pin (Musika eta moldaketak: Anton Latxa-Hitzak: Marijane Minaberri)
  3. Euria (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Jose Manuel Urrejola-Hitzak: Marijane Minaberri)
  4. Tiruliruli xoria kantari (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Jose Manuel Urrejola-Hitzak: Marijane Minaberri)
  5. Buruko mina (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Bixente Martinez-Hitzak: Marijane Minaberri)
  6. Gatu eta sagu (Musika eta moldaketak: Anton Latxa-Hitzak: Marijane Minaberri)
  7. Altxalilia (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Josu Salbide-Hitzak: Marijane Minaberri)
  8. Kukurruku (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Bixente Martinez-Hitzak: Marijane Minaberri)
  9. Xerri kuttin (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Josu Salbide-Hitzak: Marijane Minaberri)
  10. Trikiti trakata (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Bixente Martinez-Hitzak: Marijane Minaberri)
  11. Bubaño (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Juantxe Aguilar-Hitzak: Marijane Minaberri)
  12. Ahateak (Musika eta moldaketak: Anton Latxa-Hitzak: Marijane Minaberri)
  13. Bil bil bil (Musika: Anton Latxa / Moldaketak: Juantxe Aguilar-Hitzak: J. Diharce)
  14. Lertsunak (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Anton Latxa-Hitzak: Marijane Minaberri)
  15. Maritxu alegera (Musika eta moldaketak: Josu Salbide-Hitzak: Marijane Minaberri)
  16. Arbolatik hostoa (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Bixente Martinez-Hitzak: Marijane Minaberri)
  17. Kukua (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Txarli de Pablo-Hitzak: Marijane Minaberri)
  18. Mixelengo zubittoan (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Jose Urrejola-Hitzak: Marijane Minaberri)
  19. Xoria kaiolan (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Josu Salbide-Hitzak: Marijane Minaberri)
  20. Marigorri (Musika: G. Lertxundi / Moldaketak: Juantxe Aguilar-Hitzak: Marijane Minaberri)
  21. Mattin hartza (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Jose Urrejola-Hitzak: Marijane Minaberri)
  22. Hiru otso beltz (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Anton Latxa-Hitzak: Marijane Minaberri)
  23. Itzul burua (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Bixente Martinez-Hitzak: Marijane Minaberri)
  24. Pottoka (Musika: Natxo de Felipe / Moldaketak: Anton Latxa-Hitzak: Marijane Minaberri)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Xoria kantari, Marijane Minaberri» armiarma.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-29.
  2. a b Arbelbide Lete, Nora. (2017-06-10). «Segi dezan kantuz» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-01-29.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]