Marikita Tanburin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marikita Tambourin» orritik birbideratua)
Marikita Tanburin

Bizitza
JaiotzaBaigorri, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBordeleko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta irakaslea
Izengoitia(k)Mari Ameztoi

Literaturaren Zubitegia: 744

Marikita Tanburin[1] (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1946) euskal irakasle eta idazlea da.

Biografia eta ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorriko Ameztoia baserrian jaio zen; guraso laborarien alaba bakarra da. 1951n bost urte zituela, Angelura joan zen bizitzera bere gurasoekin; Inguru euskaldun batetik, frantsesez aritzea sustatzen zuen ingurura joatearen ondorioz, euskaraz egiteari utzi zion. Biarritzeko Lizeora joan zen ikastera eta han errusiar klasean zebilela irakasleak euskararekiko zuen interesak piztu zion euskara berreskuratzeko grina.[2] Ondorioz, urteetan euskara ia ahaztuta izan bazuen ere, hamasei urterekin berriz ekin zion hitz egiteari[3].

Bordeleko Unibertsitatean etnologia edo antropologia ikasketak egin zituen.

2007 arte irakaskuntza izan du lanbide. Lehen ikastoletan irakasle ibili zen (Ipar Euskal Herrian jatorria duen lehena). Seaskan ibili zen 1986ra arte: 1970ean Donibane Lohitzuneko ikastolan hasi eta hamar urtez euskara irakasten hasi zen. 1981an Baigorrira bizitzera joan zen eta beste bost urtez hango ikastolan. Azken urtea Donibane Garazikoan eman zuen.

Seaskan zeuden diru arazoengatik Hezkuntza Nazionalera pasa zen eta hamazazpi urte egin zituen han irakasle. [2]

Hainbat hedabidetan (Ekaina, euskal eta frantses telebistak, Herria, Euskal Irratiak...) idatzi du: euskara, etxeen izenak, euskal deiturak, ohiturak, emazteak, eta agoteak gai nagusitzat zituela. Horrez gain, Iparraldean, Hegoaldean eta Parisen mintzaldiak eskaini ditu. Egun berriro Baigorrin bizi da[4].

Halaber, Maiatz aldizkarian olerkiak argitaratu ditu jaiotetxearen omenez sortutako Mari Ameztoi ezizenarekin[5]. 2006tik Maiatzek argitaratzen duen Hatsaren Poesia bilduman ekarpenak egin ditu.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olerki bilduma - Une vie de poèmes (2018, Maiatz)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sarritan Tambourin forma frantsestuan idatzia, Euskaltzaindiaren deituren zerrendak Tanburin proposatzen du. Hala idatzi izan du Itxaro Bordak Berrian edo Amagoia Martijak Hik Hasi aldizkarian.
  2. a b Berria.eus. ««Nire idatzietan nire bizi pribatuak badu eragina»» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-24).
  3. Itxaro Borda, Emakumeak idazle, Txertoa, Donostia-Ziburu, 1984.
  4. Escrivans Idazle liburua, Maiatz-Per Noste, 2010; 295.or.
  5. Mari Amestoy forman idatzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]